Altsasuko gazteak, bi urte preso

  • Zaballako espetxean dira zazpiak. Adur Ramirez, Oihan Arnanaz eta Jokin Unamunori gutxienez sei urte geratzen zaizkie, Iñaki Abadi bost, eta Aratz Urrizola, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari lau eta erdi.


2018ko azaroaren 15ean - 09:29
Altsasuko gazteen aldeko mobilizazio ugari egin da asteazkenean. Argazkian, Gasteizko campuseko manifestazioa / ERNAI

2016ko azaroaren 14an Guardia Zibilak zortzi gazte atxilotu zituen, urriaren 15eko goizaldean Altsasuko Koxka tabernan izandako liskarra dela-eta. Lan orduetatik kanpo zeuden guardia zibilen, hauen senitartekoen eta altsasuar gazte batzuen artean gertatu zen. Zuzenean Madrilera eraman zituzten atxilotuak. Hurrengo egunean Carmen Lamela epailearen aurretik pasa ziren zortziak, eta horietatik sei espetxeratu zituen inolako baldintza eta bermerik gabe, “ihes egiteko arrisku handia” zutela argudiatuz. Handik bi egunera, hilaren 17an, zazpigarren bat atxilotu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismotzat jo zitekeela uste zuen, baina orduan Espainiako Auzitegi Gorenaren esku zegoen kasua.

Lamela epaileak azaroaren 22an bederatzi gazte auziperatu zituen abenduaren 20an deklaratzeko. Tartean, bi adingabeko. Hauek deklarazioetatik at geratzea lortu zen, Nafarroako Arartekoak hala eskatuta. Abenduaren 20ko deklarazioen ostean, Lamelak lau gazte aske utzi eta beste hirurak bermerik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen.

Gorenak iazko ekainean erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalari zegokiola epaiketa, “terrorismo zantzuak” egon zitezkeelako. Uztailean, 50 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen sei akusatuentzat, 62koa beste batentzat eta hamabi urte eta erdikoa zortzigarrenarentzat. Orotara, 375 urteko zigorra.

Mobilizazio ugari eta jende andana bildu zen garai hartan altsasuar gazteen alde. Justizia eskatuz, Euskal Herriko hainbat lekutan ozen oihukatzen ziren “Altsasukoak askatu” eta “Ez da terrorismoa” bezalako aldarriak. Ekimen ugari antolatu ziren, #AltsasuMartxan bezalakoak. Nafarroako Parlamentuak ere gogor borrokatu zuen, zilegitasunez epaiketa Nafarroako Lurralde Auzitegira ekartzeko eskatuz. Baltasar Garzón epailea ere ez zegoen ados, “gehiegizkotzat” ikusten baitzuen Auzitegi Nazionalak eskatzen zituen espetxe-zigorrak. Altsasuko Gurasoak aldiz, Estrasburgora iritsi ziren apelazioa jartzera.

Epaiketa

Aurtengo apirilaren 16an hasi zen epaiketaren atarian, 40.000 lagun inguruk elkartasuna adierazi zieten zortzi auziperatuei Iruñean egin zen manifestazioan. Hilaren 27ra arte luzatu zen Espejal epailearen –guardia zibil batekin ezkondua dagoen epailearen– esku zegoen kasua. Guardia zibilen argudiaketak indargabetzen zituzten frogak aurkeztu arren –Adur Ramirez gorriz ez zihoala frogatzen zuen argazkia, Koxkako tabernariaren deklarazioak eta Iñaki Abadek aurkeztutako bideoa, besteak beste–, ezbaian geratu zen epaiketa. Ekainaren 1ean aurkeztu zen epaia: 13 urteko espetxe zigorra ezarri zieten biri, hamabi urtekoa beste biri, 9 urtekoa hiruri eta bi urtekoa bati; “kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eragitea leporatuz. Zigorra samurregia zen antza fiskalarentzat, helegitea aurkeztu baitzuen “terrorismoa” izan zela tematuta. Beranduago, Abadi 13 urteko espetxe zigorra 10era murriztu zioten.

Ekainaren 16an 80.000 lagunek baino gehiagok arbuiatu zuten gazteen aurkako epaia Iruñean. Inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena izan zen.

Egungo egoera

Lekualdatzeak izan ziren pasa den abuztuaren amaieran. Orduz geroztik zazpiak Euskal Herrian dira. Hasieran Nafarroako eta Arabako espetxeetan banatuta, baina azaroaren 2az geroztik denak Zaballakoan. Ekainetik zekiten Ramirezek, Jokin Unamunok eta Oihan Arnanazek sei urteko behin-behineko espetxealdia bete behar dutela, eta gainontzeko lauei berriki jakinarazi die zigorraren erdia bete arte behin-behinean preso egongo direla. Alegia, Abadek 5 urte, eta Jon Ander Cobek, Julen Goikoetxeak eta Aratz Urrizolak 4 urte eta erdi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


2021-07-20 | ARGIA
Altsasuko gazteek epaiketa justua izan al zuten aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.


2021-06-23 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua onartu diete

Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.


2021-03-02 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
“Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]


2021-02-26 | Axier Lopez
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
AURRERAPENA | “Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren parte izan da Altsasukoa”

Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]


2021-02-10 | Ixone Arana
Hamabost gazte deitu dituzte deklaratzera, 2019an Gasteizko trenbidea ixteagatik

2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.


2021-01-25 | Jone Markuleta
Lau urteko etapari bukaera eman diote Altsasuko gazteek, gurasoek eta herri plataformak

Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.


2021-01-14 | Guaixe .eus
Altsasuko auzia Estrasburgon

Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.


2020-12-11 | Jone Markuleta
196. kontzentrazioak amaiera emango die Altsasuko gazteen auzia salatzeko dinamikari

Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.


2020-11-18 | ARGIA
Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea Altsasuko gazteei hirugarren gradua ukatu diete, baina lan egiteko edo ikasteko irten ahalko dira

Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.


Eguneraketa berriak daude