Altsasuko auziaren epaiketari amaiera emango diote ostiralean, eta ostegunean jada defentsak auziaren ertz guztiei errepasoa egin eta ondorioak aurkeztu zituen. “Objektiboki, gaueko ordu txikietan, ustekabean eta halabeharrez gertatu zen, jai giroan murgilduta zegoen herri batean”, esan du Altsasuko bi gazteren abokatu Amaia Izkok 2016ko urriaren 15eko gertaerez. Koxka tabernan jazotakoak ez dutela izaera terroristarik defendatu du Izkok, are, ez dagoela oinarririk zortzi gazteei terrorismo delitua egozteko.
Izkok, Jokin Unamuno eta Ainara Urkijoren abokatuak, auzipetuak libre uzteko eskatu du, esanez akusazioak ez duela aurkeztu bere bezeroen errugabetasuna erakusten duen frogarik. Era berean, gogorarazi du bi ezaugarri bete behar direla terrorismo delitua egozteko, Zigor Kodeko 573. artikuluak jasotzen duenez: bizia edo segurtasuna arriskuan jarriko duten delitu larriak izan behar dute eta erasotzaileek xede jakin batzuk izan behar dituzte.
Akusazioaren arabera, Altsasuko gazteak Ospa mugimenduaren parte ziren, eta mugimendua bera ETAren estrategiaren barruan dagoela argudiatzen dute. Izkok, horri erantzunez, esan du erlazio hori ezin dela egiaztatu, “frogarik gabeko” adierazpenak direnez: “Mugimenduok ez dira terroristak; Guardia Zibilaren, Espainiako Poliziaren edo Foruzaingoaren ekintzak salatzen dituzte, haien presentzia gehiegizkoa dela uste dutelako".
Guardia Zibilaren txostena
Amaia Izkok epaiketan esan du akusazioaren froga bakarra Guardia Zibilaren txostena dela, baina honen inpartzialtasuna zalantzan jarri du.
Defentsaren abokatuek esan dute akusazioak puztu egin duela kontakizuna. “Ubeldurak, uzkurdurak, urratuak dituzte, eta tenienteak orkatila hautsi zuen. Kanpoko edozein begiralek ez luke terrorismo kutsurik ikusiko”, esan du Izkok.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.