Fiskaltzak eskatuta epaimahaiak onartu du auzipetuen behin-behineko espetxealdia zigorraren erdira arte luzatzea.
Azaroaren 14an bi urte beteko dira atxilotu zituztela eta, berez, ordurako Adurrek, Jokinek eta Oihanek kartzelan segitu beharko luketen aztertu behar luke epaitegiak. Hala dago legean jasoa. Legedian ere jasoa dago epai bat dagoenean eta hari helegitea jarri bazaio, auzipetuaren behin-behineko espetxealdia zigorraren erdira arte luzatu daitekeela. Altsasuko auziko fiskalak eskaera egin du eta altsasuarrak epaitu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegiak eskaera onartu du. Gauzak horrela geldituko balira Adurrek, Jokinek eta Oihanek 6 urteko behin-behineko espetxealdia beteko lukete, Iñakik 5 urtekoa eta Aratzek, Jon Anderrek eta Julenek 4 urte eta erdikoa.
Auzipetuetako batzuen abokatu Amaia Izkok esan digunez, “esanguratsua da salbuespen neurri bat azkar, behar ez zenean egitea, eta automatikoki egitea”. Izkok azaldu duenez, “legeak ez du betebeharra ezartzen. Ahalbideratu egiten du”. Abokatuak azaldu digunez, epaileek “ez dituzte auziaren zirkunstantziak kontuan izan”. Auzipetuen defentsek erabakiari helegitea jarri diote. Izkok gaineratu duenez, “ez gara inoiz iritsiko 6 urteko behin behineko espetxealdira”.
Bestalde, Altsasuko auziko epaia egiten ari den bideaz galdetuta, Izkok jakinarazi digu defentsek fiskaltzak jarritako helegitea inpugnatu dutela. Jakina denez, fiskaltzak terrorismoagatik zigorrak ezartzea eskatu zuen. Abokatuek epaiari jarritako helegiteen inguruan, Izkok irailera arte albisterik ez du espero.
Altsasuko Gurasoek ostiraleko kontzentrazioan eman zuten horren guztiaren berri. “Zigorraren erdia bete arte luzatu nahi zaie behin-behineko espetxealdia gure semeei. Fiskaltza hori horrela izan dadin aurreratu da, eta bermatu nahi du. Auzi latzetan, epai irmoaren zain, jende asko kalean dago, ez, ordea, gure semeak”. Azaldu zutenez, “gure seme-alabei ezarritako kautelazko zigorrak salatzen hilabeteak daramatzagu. Behin-behineko espetxealdian ezohiko neurria dela, eta gure semeei zigor gisa aplikatzen ari zaiela esaten”. Epaitegiak hartutako erabakia zigor gehigarritzat hartu dute gurasoek.
Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.