Altsasuko auzia eten dute “terrorismo delitu” gisa epaituko duten ebatzi arte

  • Espainiako Auzitegi Gorena ikertzen ari da ea nori dagokion epaitzea Altsasuko gertakariak, Auzitegi Nazionalari ala Nafarroakoari, eta erabaki hori ezagutu arte auzia eten du Auzitegi Nazionalak. Bitartean kartzelan jarraituko dute Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek.


2017ko maiatzaren 30ean - 10:04
Altsasuko gazteen kaleratzea eskatzeko egindako manifestazioa, azaroan. Altsasuko gazteen kaleratzea eskatzeko egindako manifestazioa, azaroan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urriaren 15eko gertakarien ostean Nafarroako Auzitegiak “terrorismo” zantzuak zeudela ondorioztatu zuen, eta Auzitegi Nazionalera bidali zuen auzia. Inputatuek erabaki horri helegitea jarri zioten, eta Nafarroako Auzitegiak arrazoia eman zien: orduko hartan ez zuen “terrorismorik” ikusi gertakarietan, ez baitzen egon “delitu larririk” ez eta “ordena konstituzionala iraultzeko edo instituzio politikoen funtzionamendua ezabatzeko eta ezegonkortzeko asmorik”.

Kasua nork ebatzi behar duen erabakitzeko ardura Auzitegi Gorenera bidali zuen Nafarroako Auzitegiak. Erabaki hori hartu bitartean prozedura etetea eskatu zuen inputatuen defentsak, eta hasiera batean horri uko egin bazion ere, oraingoan etetea onartu du Auzitegi Nazionalak. Gazteak askatzeko ere eskatu zuen defentsak, baina eskaera horri uko egin dio auzitegiak.

Iazko urritik, Altsasuko gazteak bi guardia zibilekin liskar bat eduki zutenetik, espetxean daude auzian inputatutakoen artean hiru lagun: Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude