800 egun espetxean beteko dituzten egunean auzia berrikusi eginen dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Elkarretaratze jendetsua egin zuten beste behin, igandean, Altsasun.
Hiru egunen buruan berraztertu eginen dute Altsasuko auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean. Altsasuko zortzi gazteri 13 eta 2 urte arteko espetxe zigorrak eskatu zizkieten (eta betetzen ari dira, 800 egun eginen dituztelako etzi preso horietako hiruk) kalez jantzita zihoazen bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin izandako liskarrarengatik. 2016ko urrian izan zen, goizaldean, taberna kanpoaldean. "Onartuko dugun erabaki bakarra gazteak aske uztekoa izanen da. Objektiboki eta errealitatea zentzuz begiratuta onartezina da ezarri dieten zigorra", azaldu dute testua irakurri duten auzokideek.
Urtarrilaren 23an eta 24an berrikusiko dute epaia Espainiako Auzitegi Nazionalean. Defentsak eskatutako proba berriak eta lekuko berriak onartu dituzte. San Fernando de Henaresen izaen da epaiketa, apirilean izandako toki berberean. Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Jose Ramon Navarro izanen da txostengilea eta epaile gisa ariko dira Eloy Velasco eta Enrique Lopez. Esan beharra dago bi epaileak auzitik baztertzeko eskatua dutela defentsako abokatuek, biak izan direlako guardia zibilarengandik omenduak edota intsignia jasoak; Velasco, gainera, Covitek egindako ekitaldi batean egindako adierezpengatik ere kasutik kentzea eskatu zuten. Ez zuten halako bazterketarik onartu, are gehiago, 600 euroko isuna ezarri zioten auzipetutako gazte bakoitzari, epaile hauek auzitik kaleratzea eskatu zutenean "fede txarrez" aritzea leporatuta.
Asteazkenean hasiko dira Altsasuko auzia berrikusten Auzitegi Nazionalean. Hain zuzen, egun horretan eginen dituzte zortzi gazteetatik hiruk 800 egun giltzapean. Beste lauek 229 egun eramanen dituzte kartzelan. Espainiako estatuko zenbait espetxetatik pasa ondoren orain guztiak Zaballakoan daude.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.