Zigor Kodeko terrorismo delituei buruzko 573 artikuluan oinarrituta auzipetu dituzte altsasuarrak. Haietako hiru espetxean daude eta epaiketa aurretik askatzen ez badituzte behin behineko 17 hilabeteko espetxealdia egina iritsiko dira
Ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen gurasoek jakinarazi dutenez, Espainiako Auzitegi Nazionalean eginen den epaiketak badu data: apirilaren 16tik 27ra bitartean izanen da. Bi Guardia Zivil eta haien bikotekideak erasotzea leporatuta 10 gazte altsasuar daude auzipetuta. Haietako bi adin txikikoak dira eta auziak beste bide bat du, baina gainontzeko zortziak izanen dira epaituak.
Fiskaltzak haiendako, guztira 375 urteko espetxe zigorra eskatzen du. Gazte bakoitzari lau “terrorismo delitu” egozten die eta bakoitzagatik 12 urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du. Hau da, 50 urte. Eskaera horri aurre eginen diote Jokinek, Jon Anderrek, Julenek, Adurrek, Aratzek eta Iñakik. Oihanen kasuan fiskalak “mehatxu terrorista” egin izana egozten dio eta 12 urte eta erdiko beste zigor bat eskatu du harendako, guztira, 62 urte eta erdiko espetxe zigorra eskaera. Azkenik, Ainarari delitu bakarra egotzi diote, “mehatxu terrorista” egitea eta 12 urte eta erdiko kartzela-zigorrari aurre egin beharko dio. Bestetik, fiskalak 20 urteko inhabilitazio osoa eta, zigorra bete ondoren, beste bost urtez zaintzapeko askatasunean egotea eskatu du. Baita 41.100 euroko isuna zauriak eragiteagatik akusatutako zazpiendako ere.
Zigor alternatiboak ere proposatu ditu fiskalak. Oihanendako 30 urteko espetxe-zigorra eskatu du desordena publiko terroristak (8 urte), autoritatearen kontrako atentatua (2 urte), lau lesio delitu (8 urte) eta mehatxu terroristak (12 urte eta sei hilabete) egotzita. Gainerako sei gizonezkoendako 18 urte eta sei hilabeteko kartzela aldia eskatu du.
"Urte bat espetxean Ohian, Jokin eta Adur askatu! Altsasukoak aske!" lelopean manifestazioa eginen da igandean, 13:00etan, Iortiako zabalgunetik abiatuta.
Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.
Estrasburgoko Auzitegiak onartu egin ditu Altsasuko kasuan kondenatu zituzten zortzi gazteetatik biren defentsek aurkeztu zituzten errekurtsoetako batzuk eta aztertuko du ea epaiketa justu bat izateko eskubidea urratu zitzaien.
Asteartean onartu diete hirugarren gradua Altsasu auzian auziperatutako Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeari.
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu zuen... [+]
Duela lau urte “batzuek” erabaki zuten lehen lerro politiko eta mediatikora eramatea Altsasu, azken hamarkadetan Euskal Herriko leku ugaritan gertatu izan diren liskar horietako bat. Zazpi gazte eta herri oso bat deabru bilakatuta. Zurrunbiloaren erdian harrapatu... [+]
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Altsasuko gazteak, haien gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako kideak hedabideen aurrean agertu dira lau urteko ibilbidean gazteen auzian elkartasuna azaldu duten guztiei eskerrak emateko. Etapa bat ixteko garaia dela adierazi dute.
Giza Eskubideen Europako Auzitegian helegiteak aurkeztu dituzte auzipetuen abokatuek. Tramiterako onartzeko zain daude.
Auzipetuen egoera nabarmen aldatu delako, Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak Aske herri plataformak ostiralero elkarretaratzeak egiteari utziko diote. Kontzentrazioei amaiera emateko ekitaldi berezia antolatu dute ostiralean.
Irteerak egiteko baimenik ez zuten Altsasu auziko bi gazte bakarrak ziren. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Epaitegiak hirugarren gradua ukatu die, baina 100.2 artikulua onartu.