Alternatibak badirela erakusteko, hiria herri bihurtuko da Bilbon

  • Bestelako mundua posiblea bakarrik ez, egingarria ere badela erakutsi nahi dute larunbat honetan Bilbon antolatu duten Alternatiben Herrian. Euskal Herriko eragile sozial askoren topaleku, aurrerantzean denen artean sor ditzaketen dinamiken abiapuntu izan liteke.


2015eko urriaren 24an - 01:08

Bost gune eta egitarauak beteta Bilboko zitarako: natura, ingurumena eta klima aldaketa bezalako gaiak hizpide han, gorputz eta bizi-eredu ez normatiboei buruzko eztabaidak hemen, ekonomia sozial eraldatzailea, kultura eta euskara ezinbesteko osagaitzat hartuta.

167 eragile bat eginda

Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartatik abiatu zen ekimena eta Bilboko zita iritsi denerako gorputza hartu du. Hasierako mugimendu sozial eta erakunde sindikalei beste hainbat batu zaizkie, 167 eragile guztira (tartean ARGIA), esparru diferenteetakoak izan arren antzeko kezkak dauzkatenak.

Ekimena iragartzeko manifestuan azaltzen dira Bilbon izango direnek partekatzen dituzten helburuak: Euskal Herriarentzat bestelako eredu soziala bultzatzeko premia, mugimenduen arteko kohesioa indartzea, trantsizio sozial eta ekonomikoan sakontzeko gogoa eta, behin Alternatiben Herria amaituta, bertan ikusiko diren alternatibek elkarlanean jarraitzea.  

Aldaketa martxan

“Alternatibak ditugula eta jada martxan daudela erakutsi nahi dugu”, irakur daiteke aipatutako testuan. Eta ez da hori erakutsiko den lehen aldia izango, baina baliteke Euskal Herrian egin diren mota honetako ekimenen artean asmo handienekoa izatea.

2013an Baionan antolatu zen lehen aldiz Alternatiben Herrixka, Donostiak eta Donibane Garazik hartu zioten lekukoa ondoren, ekainean abiatuta Parisera iritsi zen Alternatiba Tourra ahaztu gabe.

Azken urteetan hainbat mugimenduk partekatu duten irakurketaren erakusle izan litezke guztiak ere: egun indarrean den sistemari kontra egitera mugatu ordez, bestelako bizitza, ekonomia, harreman, gizarte eta kultura ereduak gaurtik martxan jarri behar direla uste dute Bilbo herri bihurtuko duten eragileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiben Herria Bilbon
Gizarte ekonomia goranzko bidean

Euskal Gizarte Ekonomia Sareak emandako datuen arabera, erakunde horretan dauden enpresen kopuruak gora egin du eta fakturazioa 10.000 milioi eurotara irits liteke. Hemen hainbat irakurketa eta grafiko bat.


2015-10-28 | Juan Mari Arregi
Pobre gehiegi, Euskal Herri aberatsean

Euskal Herria aberatsa da, baina ez dirudi ondo banatuta dagoenik, pobrezia handia baitago. Ondorio hori atera liteke joan den astean Gaindegia behategiak publiko egindako txostenetik. Euskal Herriaren biztanleriaren %16,7, hau da, 3.124.259 lagunetik 521.751 pobrezian edo... [+]


Kultura politiko berri baten erakusleihoa

Jendetza bildu zen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sustatutako eta hamaika eragileren atxikimendua jasotako Alternatiben Herrian (160 eragile inguruk egin dute bat deialdiarekin). "Erakusten ari gara bizi gaitezkeela beste era batera,... [+]


Alternatiben herria
Euskara, burujabetza, demokrazia eta parte hartzea hizketagai Bilbon

 Alternatiben Herriko 6 gune (5 auzo + Karpa Nagusia) nagusietako bi izango dira "Arragoa" eta "Parte hartzea, demokrazia eta subirautza" auzoak. Lehenengoak euskara eta hezkuntza jorratuko ditu: sorkuntzari, hizkuntzari eta hezkuntzari buruzko... [+]


Alternatiben Herria
“Bizitza Anitzak eta Duinak” auzoari begirada

“Gorputz eta bizi eredu ez-normatiboen esperientzien" berri emango du Alternatiben Herrixkako “Bizitza Anitzak eta Duinak” guneak. Performanceen, musikaren eta animazioen bitartez, maitasun erromantikoa, indarkeria matxista, zeinuen hizkuntza, euskara... [+]


Alternatiben Herria
Zer eskainiko dute “Natura gure gaia” auzoan?

“Natura gure gaia” da zapatuan Alternatiben Herrian izanen den auzoetako bat, Karpa Nagusia, Auzoekonomia eta beste hirurekin batera. Mota guztietako jarduerak izango dira bertan, hasi mahai inguruetatik eta parte hartze tailerretara, tartean performanceak eta... [+]


Alternatiben Herria
Bilbo gizarte aldaketaren topagune izango da urriaren 24an

Alternatiben Herria ekimena Bilbora iritsiko da urriaren 24an. Hilaren hasieran Donibane Garazin izan ondoren, lekukoa hiriburu bizkaitarrak hartuko du.


Eguneraketa berriak daude