Alokairuen prezioak bost urtez izoztuko ditu Berlingo hiri-estatuak

  • Hiriburu alemaniarra pairatzen ari den turistifikazio eta gentrifikazio azkarra balaztatu nahi izan nahi du Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, Berdeen eta Die Linke-ren (Ezkerra) laguntzaz. Neurri honekin bost urtez izoztuko dira alokairuen prezioak, eta legeak ere alokairuei gehienezko prezioa jarriko die, nahiz eta gehienezko prezio hori zenbatekoa den oraindik ez duten zehaztu.

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko manifestazioa Berlinen. Argazkia: Umbruch Bildarchiv

Alokairuak datozen bost urtetan ezingo direla igo adierazi zuen Katrin Lompscher Hiri-garapenerako Berlingo Ministro sozialdemokratak. Neurri honekin, Berlingo hirietan protestan ibili den jendearen eskakizunak asetzea dute helburu hiru alderdiek. Izan ere, hirien eraldaketa partikular honek alokairua eta beste oinarrizko ondasunen prezioek etengabe gora egitea eragiten du.

Lege proiektuak urriaren 17rako prest egon beharko du, Berlingo hiri-estatuaren parlamentuak onartu dezan. Nahiz eta legea 2020aren hasieran indarrean sartu, parlamentuan onartua izango den egunerainoko atzeraeragina izango du. Hau da, onartzen den momentutik aurrera jaberen batek alokairuaren prezioa igoz gero, zigortua izango da, eta 500.000 eurorainoko isuna jaso lezake.

Kontu arantzatsua

Milioi eta erdi etxebizitzari eragingo dien neurri honek oposizioaren erabateko aurkakotasuna izan du, Berlingo hiri-estatuaren polarizazioa islatuz. Gauzak, baina, ez dituzte horren garbi Alemaniako Gobernuan koalizioan dauden aldeek. Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren behin-behineko buruzagiak, Thorsten Schäfer-Gümbelek, akordioa onetsi du, eta Alemaniako Gobernu federala herrialde osoan alokairuen prezioak mugatzeko neurriak aurrera ateratzeko prest dagoela adierazi du. Bestalde, Horst Seehofer Barne-ministroak (Bavariako Kristau Batasun Soziala alderdikoa) kritikatu du Berlingo gobernuak onartuko duen neurri hau.

Jabeak desjabetuen aurka

Funts-ondasunen Batzorde Zentralak gogor egin du lege-proiektuaren aurka, “hiriburua harresitzen” ari dela esanaz. Egoera politikoa inbertsioa ezegonkortzen ari dela gehitu du Batzordeak, eta hori Berlinen oinarria dela argudiatuz, oso kaltegarria izango dela adierazi du.

Haus & Grund jabeen elkarteak etxebizitzen jabeei alokairuen prezioak ahalik eta lasterren igotzeko gomendatu die, lege-proiektua onartu aurretik. Berlin eta Brandenburgoko Etxebizitzen inguruko Enpresen Elkarteak ere neurria gogor kritikatu du, inbertsioari muga jarri zaiola esanaz.

Joera geldiezina

Erdialdeko Europako hiriburu eta hiri nagusi gehienetan gertatzen ari den prozesuak dira turistifikazioa eta gentrifikazioa. Kapitalaren berregituraketa honek hiri nagusi hauen erdialdeak eskari hori asetzera bideratzen ditu; hala, etxebizitza gehienak esku gutxitan geratzen dira, eta turistentzat alokatzen ez badituzte, prezioak izugarri igotzen dituzte, familia komun batek ordaindu ezin duena.

Hortaz, periferia eta hiri degradatuetara indarrez desplazatuak dira gutxien duten familiak. Etxegabetzeen zifra da prozesu hau argi eta garbi islatzen duen adierazleetako bat; aurtengo maiatzean Andrej Holm soziologoak ARGIArekin izan zuen elkarrizketan azaldu zuenez, Berlinen urtean 7.000 eta 8.000 inguru etxegabetze izaten dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude