Alokairuaren batez besteko prezioak errekor historikoa markatu du EAEn: 1.047,7 euro

  • Alokairuaren batez besteko prezioa %10 igo da EAEn urte artean eta etxebizitzarena %8,9. Herrialde bakoitzean egon den bilakaera desberdina izan den arren, datuek erakusten dute prezioek izan duten dinamika edo bilakaera azken urteetan, ez dela izan hain desberdina. 2013tik igoera orokor bat ematen ari da alokairuetan. EAEn, 2013tik alokairuaren batez besteko prezioak%26,9 egin du gorantz

Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: Wikipedia.

2019ko ekainaren 03an - 13:14

ELAtik behin eta berriro ohartarazi dugu etxebizitzaren alokairuen etengabeko prezioen igoeraz. Azkeneko artikulua, 2018ko maiatzean plazaratu genuen, "Alokairuaren burbuila ote dator?" izenpean. Urtebete geroago, berriro ere, errekor historikoa daukagu alokairu librean eskainitako etxebizitzen batez besteko errentan, urtez urte edo hiruhilekoz hiruhileko gainditzen den marka.

Eustatek aditzera eman dituen 2019ko datuek erakusten dute EAEn lehen hiruhilekoan alokairuaren batez besteko prezioa 1.047,7 eurokoa izan dela, hau da, pasa den urtekoa baino %10 handiagoa, hura 952,2 eurokoa izan zen. Ez da soilik izan alokairuan gertatu den fenomenoa, etxebizitzaren salmentaren prezioa ere %8,9 igo delako 2018ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz.

Datu hauek herrialdeka aztertzen baditugu, errealitate desberdina hauteman dezakegu:

- Gipuzkoa da alde handiaz egoera okerrenean dagoena, alokairuaren batez bestekoa 1.257,2 eurokoa izan delako, urte arteko %16,2ko igoerarekin.

- Bizkaiari dagokionez, alokairuaren prezioa izugarri altua izaten jarraitzen duen arren, 967,3 eurokoa zehazki, azken urtean %0,3 igo da.

- Arabako batez besteko alokairuaren prezioa, 882,1 eurokoa, %11,8 igo da azken urtean.

Dena den, azken urtean herrialde bakoitzean egon den bilakaera desberdina izan den arren, datuek erakusten dute azken urteetan  prezioek izan duten dinamika edo bilakaera, ez dela izan hain desberdina. 2013tik igoera orokor bat ematen ari da alokairuetan. EAEn, 2013tik alokairuaren batez besteko prezioa %26,9 egin du gorantz. Herrialdeka ikusiz gero, konturatzen gara, aurretik ikusi dugun moduan, Gipuzkoa dela egoera okerrenean aurkitzen dena. Izan ere, herrialde honetan prezioak %53 igo dira. Igoerek, beste herrialdeetan, txikiagoak izan diren arren, oso altuak izaten jarraitzen dute, %18,6 Araban eta Bizkaian %15,3.

Etxebizitzaren alokairuaren batez besteko prezioaren bilakaera.2013-2019.

 

Frogatuta gertatzen da, hortaz, alokairuaren prezioa gorantz doan heinean, jendearen beharizanak eta arazoak ere handitzen direla. Beharrezkoa da aipatzea ez dela kasualitatea Gipuzkoan prezioak era horretan igo izana. Turismoak eta oporretako etxebizitzek erlazio zuzena izan dute horretan. Izan ere,  arazo horren erantzule nagusiak direla baieztatu dezakegu .

Beraz, argi dago merkatuak ez diela pertsonen behar izanei erantzunik ematen. Eskaintza eta eskaria da, eta hortaz espekulazioa, denaren gainetik dagoena. Horregatik, ELAtik uste dugu beharrezkoa dela etxebizitzaren gaian egiturazko aldaketa bat egitea eta hori dela eta, zenbait neurri proposatzen ditugu:

- Alokairu sozialeko etxebizitza baten sarbidea bermatzea pertsona guztiei.

- Prezioak ez ezik, oporretako etxebizitzak ere mugatzea.

- Alokairua bultzatu, jabetzaren gainetik.

- Hutsik dauden etxebizitzak okupatu.

- Lurralde antolaketa eta lurzoruaren kudeaketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ander Zangitu. Eraikinez harago
“Joera bilakatu da, baina ez dago sukaldea eta egongela bateratzeko pisuzko arrazoirik”

Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Iruzurra salatu duen eta bi haur txiki dituen familia bat etxetik bota dute Bilbon

Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]


2024-12-05 | Leire Ibar
Etxebizitza sindikatuak
“Arazoa ez da etxebizitzaren prezioa igotzea, etxebizitzak prezio bat izatea baizik”

Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Donostiako etxebizitzen prezioak marka historikoa jarri du: 5613 euro metro koadroko

Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]


Eguneraketa berriak daude