Alokabide Aguraingo eta Araiako balizko esleipendunak bere proposamenak onartzera derrigortzen ari dela salatu dute hainbat eragilek. Azken hilabeteetan eskualdeko alokairu publikoko etxebizitzen esleipena "gehiegikeria" bihurtu dela kritikatu dute.
Argilan-ESKk, Elkartzenek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabak eta Gasteizko Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS) agerraldia egin zuten ostegun goizean, urriaren 10ean, ESK, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuekin batera. Zalduondo eta Araiako EH Bilduko alkateak eta Arabako Lautadako ordezkariak ere izan ziren.
Arrazoi ezberdinak argudiatuz, kalteak eragingo lizkiekeen alokairuko etxebizitzei uko egin diete pertsona horiek, eta, ondorioz, bere zerrendetatik kanpo utzi ditu Etxebidek.
Eragile hauek identifikatu duten arazo nagusia honakoa da: Lanbideren araudiaren arabera, Etxebideko zerrendetatik ateratzeak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE-RGI) eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria (EGPO-PCV) jaso ahal izateko baldintzak ez betetzea dakar.
Salatu dutenez, pertsona askok Etxebiden izena eman zuten etxebizitza eskatzaile gisa, "bai DSBErako baldintza hori betetzeko, bai alokairuko etxebizitza aurkitzeko bide egokia izango zelakoan".
Hala ere, nahiz eta prezioak egokiak izan, kasu batzuetan etxebizitza "desegokia" izateko arrazoi ezberdinak suertatzen direla azaldu dute. Besteak beste, etxebizitzaren "baldintza txarrak" edota ohiko bizitokitik zein ingurune sozialetik urruntzea.
Askotan, arrazoi horien ondorioz, babestutako etxebizitzari uko egiten zaio eta "horrek Etxebideko zerrendatik epe batez kanpo geratzeko arriskua" dakarrela ohartarazi dute.
Pertsona edo familia hori emergentziazko prestazioen jasotzailea bada eta babes ofizialeko etxebizitzari uko egiten badio, EGPOa eta DSBEa eteteko edo iraungitzeko "zigor gogorra" izango duela azaldu dute: "Egoera mingarrien lekuko gara".
Haien ustez, "DSBEak eta EGPOak gizarte-bazterketaren aurkako borroka-tresna" dira eta, horregatik, "pertsonei euren ostatua aukeratzen" utzi behar zaie. Hortaz, Arabako Lautadako pertsona ezberdinek Alokabidera helarazi dituzten alegazio-idazkiak onartzea eskatu dute.
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]