Alkoholak eragindako heriotzak %30 hazi dira urtebetean AEBetan, azken 40 urteetako tasarik altuena

  • 2019tik 2020ra bitartean %30 igo ziren alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragindako heriotzak, azken bi hamarkadetako goranzko joera zorroztuz. Hiru aldiz gehiago dira alkohola tarteko hil diren estatubatuarrak, kausa nagusia ez izan arren.


2022ko azaroaren 10ean - 08:46
Azken eguneraketa: 10:52
Alkoholak azken 40 urteetako heriotza tasarik handiena eragin du AEBetan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pandemia garaian areagotu egin dira Amerikako Estatu Batuetan alkoholak eragindako heriotzak. Azken bi hamarkadetan gorazko joera izan du, eta urtez urte %7 inguru handitu izan da kopurua. 2020an, baina, %23 gehiago izan dira alkoholaren kontsumoak sortutako gaixotasunez hil direnak: orotara, 49.000 pertsona, 100.000 biztanleko hamahiru. Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroak egin duen ikerketa batek eman ditu datuok.Azken 40 urteetan AEBetan izandako zifrarik altuena da. Hainbat hedabide estatubatuarrek jaso dute informazioa.

Dozena bat gaitz baino gehiago identifikatu dituzte alkoholaren eraginpean sor daitezkeenak; heriotza kasu guztien erdiak gibeleko gaixotasunengatik izan dira. Hortaz gain arriskuak ditu pankrean kalte egiteko, arterietako presioan, bihotzean eta sistema kardiobaskularrean.

Gizonen heriotzak emakumeen kopuruaren bikoitza baino gehiago dira, eta gehienbat 55 eta 64 urte bitarteko pertsonak hil ziren. Hala ere, pandemiaren lehen urtean gorakada handiagoa izan zen 45 urtetik beherakoen artean.

Datu hauek ez dituzte jasotzen alkohola bigarren maila bateko eragilea izandako heriotzak, baina CDCk argitaratu du hori ere: hirukoitza izan ohi da zifra, beraz 2020an 150.000 inguru hil ziren kausa nagusi ez baina edaria tartean zenean, esaterako minbiziaz edo kotxe istripuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alkohola
2021-09-29 | ARGIA
Kalean edateagatik lan komunitarioak, sentsibilizazio programak eta tratamenduak eskaini nahi dizkie gazteei Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak esku artean duen dekretu batek ordain ekonomikoaren alternatibak eskainiko dizkie kalean edateagatik isuna jarri dieten 25 urtetik beherakoei. Gazteak arau-haustearen erantzukizuna beregain hartu beharko du isuna ordaintzetik salbuetsiko duen bidetik jo nahi... [+]


Alkohola: konfinamenduaren aliatu ala etsai?

Ez dago koronabirusarentzako sendagairik, eta ziurrenik datorren urtera arte ez dute txertorik garatuko. Etxean sartuta dagoen jendeak, gaixo zein osasuntsu, eritasunak zein konfinamenduak eragindako kaltea leuntzea beste aukerarik ez du. Eta eskuak garbitzeko balio badu,... [+]


Eguneraketa berriak daude