Bilboko udaletxeko alkate frankisten koadroak beste espazio munizipal batera eramango dituzte, gainontzeko alkateenekin batera. Koadro bakoitza testuinguru historikoan kokatuko duten elementuak ere izango dira bertan, “Bilboko Udalaren historia ulertzen laguntzeko”. Horixe da EAJ eta PSEren aldeko bozekin gaur goizeko udalbatzan onartu dena. EH Bilduk eta PPk kontra bozkatu dute.
Udaletxeko korridore batean kokatuta dauden alkate frankisten koadroek eztabaida piztu dute azken asteotan. Are gehiago, Azkuna alkateak koadrook mantentzearen aldekoa zela adierazi zuenetik. EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta gaur goizeko udalbatzan heldu diote aferari ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek: EAJ, PP, PSE eta EH Bilduk. Iñaki Azkuna ez da bertan izan, osasun arazoak direla eta; Ibone Bengoetxeak ordezkatu du.
EH Bilduk koadroak berehala kentzeko eskatu dio Udal Gobernuari, hala eginez gero mozioa kentzeko prest agertuz. Frankistek 1937ko ekainaren 19tik 1979ko apirila artean emandako 502 dominak, herritar ohorezko edota kutun izendapenak bertan behera uzteko ere eskatu du koalizio abertzaleak. EAJ eta PSEren bozekin ordea, EH Bilduren proposamenari ezezkoa eman eta “interpretazio galeria” sortzea onartu dute, EHUko bi irakasleren txostenean oinarrituta.
Bilboko kaleetako ikur frankistak
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak (FAKEP) bestalde, elkarretaratzea deitu du goizeko 10etarako. “Frankismoaren zigorgabetasunari, tolerantziarik ez” lelopean, 30 lagun bildu dira udalaren parean, udalak Memoria Historikoaren Legea bete behar duela aldarrikatuz . Bertara eraman dituzte Bilboko zenbait etxebizitza eta eraikinetatik erauzi dituzten ikur frankistak ere.
Adierazi dutenez, bederatzi urte daramatzate borrokan Bilboko kale eta eraikinetan dauden ikur frankistak ken ditzaten, oraingoz, arrakastarik gabe. Ikur horiek zerrendatzen dituzten hainbat txosten daudela gaineratu dute. Egia, justizia eta erreparazioaren garrantzia aldarrikatu dute, eta prest agertu dira ikur guztien erauzketa prozesuan parte hartu eta laguntzeko. Diotenez, “Erroma edo Berlinen ez dago bertako diktadurak goraipatzen dituen ikurrik, eta ustez horren europarra den Bilbok bide bera jarraitu behar luke”.
Bengoetxea EAJko ordezkariak adierazi duenez, Bilboko Udalak Memoria Historikoaren Legea beteko du, eta horrenbestez, toki “nabarmenetan” dauden ikur frankistak erauziko ditu. “Mantentzekotan azalpenak ematen dituen xafla bat kokatuko litzateke alboan”.
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"