Alicia Amatriainek oholtza utziko duela iragarri du

  • Dantzari ibilbide luze eta oparoari agur esango dio Alicia Amatriainek, azken bi hamarkadetan Alemaniako Stuttgart balleteko lehen dantzari gisa aritu ostean. Agurrerako Onegin balletaren errepresentazioa prestatzen ari dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 11n - 15:01
Alicia Amatriain. Argazkia: Stuttgarter Ballett

Bi hamarkadatan Alemaniako Stuttgart balleteko lehen dantzari gisa aritu ondoren Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) agertokiak utziko ditu. Aldakako lesioak eta amatasunak bultzatu dute erabakia hartzera. Alemaniako balletak Amatriainen agurraren berri eman du eta adierazi du horretarako Onegin balletaren errepresentazioa prestatzen ari direla uztailerako. Izan ere, Amatriainek goi mailako dantzari debuta Onegin-ekin egin zuen, Tatianaren rola dantzatuta.

4 urterekin hasi zen dantzan. 1985tik 1994ra Donostiako Kontserbatorioan ikasi zuen, Peter Brownen zuzendaritzapean. 14 urterekin, Alemaniako Stuttgarten, John Crankoren eskolan hasi zen formatzen; 1998an, Stuttgarteko balletean sartu zen merezidun gisa eta gero dantza taldera sartu zen demi-bakarlari gisa. Azkenean, 2002an egin zuen saltoa dantzari bakarlari modura; gaurdaino.

Amatriainek agur esan dio dantzari ibilbide oparoari, urte hauetan guztietan hainbat aitortza eta sari jasota. Besteak beste, 2006ko otsailean, "Etorkizuna 2006", Alemaniako dantzaren saria jaso zuen. Bi hilabete geroago, Gipuzkoako Dantza Profesionalaren Elkarteak "2006 Errebelazio Saria" eman zion. 2009an hiru sari jaso zituen Italian: ApuliaArte “Merit” saria, dantzari onenari ‘Danza & Danza’ saria eta Positano "Léonide Massine" saria. 2015ean Fausto eta Kammertänzerin sariak jaso zituen Alemanian eta 2016an Benois de la Danse, dantzaren oscarra, hain zuzen ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Balleta
Eztitasun garaia

Bizi ditugun garai arraro eta nahasietan, eta are gehiago Eguberrietan, beti da atsegina klasikoei eustea, gozotasunez eta amets xarmagarriz beterikoak. Ballet klasikoko gaualdi batez gozatzea une goxoa da beti, errealitatetik deskonektatu eta fantasiazko mundu ideal batean... [+]


Kabaret giroa Arriagan

Arriaga Antzokiak, batzuetan, antzoki handietan tokirik ez duten ikuskizunak eskaintzen dizkigu, oso bereziak direlako, espazio intimoagoa eskatzen dutelako, edo beste mila arrazoirengatik. Horrek ez du esan nahi ez direnik hain interesgarriak. Askotan justu kontrakoa gertatzen... [+]


Aita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia

Balleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri... [+]


Eguneraketa berriak daude