Algortako Portu Zaharreko jaietan emakume bat mugimendu feministako kideengana hurbildu zen laguntza eske, ziztatu egin zutela adieraziz. Erasoen aurrean esku-hartzeko protokoloa aktibatu zuten, eta ondorioz, larrialdi zerbitzuekin eta Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan. Mugimendu feministak salatu du Ertzaintzak eragotzi egin ziela emakumearen ondoan egotea. Ertzaintzak, aldiz, emakume artatu zuten mugimendu feministako bi kideei leporatzen die beren lana oztopatu izana. Desobedientzia delitu larria leporatuz, Poliziak salaketa jarri du bi emakumeen kontra. Azaroaren 3an daude deklaratzera deituak. Mugimendu feministak mobilizazioak deitu ditu egun horretan.
Azaroaren 3an, Algortako Mugimendu Feministako bi kidek Getxoko Epaitegian deklaratu beharko dute. Izan ere, Ertzaintzak salaketa jarri du beren aurka Algortako Portu Zaharreko jaietako gertakariengatik: abuztuaren 15eko goizaldean 16 urteko emakume batek ustez ziztada jaso zuen, eta Ertzaintzak kaltetua anbulantziara eramateko oztopoak jarri izana leporatzen die salatu dituen bi emakumeei. Desobedientzia delitu larria leporatzen diete.
Asteazkenerako bi mobilizazio deitu ditu Algortako Mugimendu Feministak. Goizeko 09:00etan elkarretaratzea egingo dute epaitegien aurrean, deklaratzera deitutako kideei elkartasuna adierazteko. Arratsaldeko 19:00ean, aldiz, manifestazioa egingo dute Telletxetik abiatuta.
Akusazioen aurrean harridura agertu izan dute mugimendu feministako kideek; haien arabera, beraiek izan zirelako emakumea artatzen lehenak, eta erasoen aurkako protokoloa aktibatu zutenak. Gertaerak jaso eta egun gutxira, abuztuaren 17an egindako agerraldi jendetsuan, Algortako Mugimendu Feministak azpimarratu zuen protokoloa jarraitu baino ez zutela egin.
Mugimendu feministak emandako azalpenen arabera, ziztada jaso zuen emakumea laguntza eske hurbildu zitzaien, ingurune seguru eta lasai batera eraman zuten. 112ra deitu zuten ostean, anbulantzia bat bertara zedin eskatzeko. 112tik deia Ertzaintzara bideratu zuten, eta mugimendu feministako kideak zegokion polizia-agenteari egoera azaldu eta gero, hurrengo pausuak koordinatu zituzten. Hasteko, anbulantzia erasoa jasan zuen emakumea zegoen tokira ezin zenez iritsi, adostu zuten mugimendu feministako kide batek lagunduko zuela anbulantziaraino, Ertzaintzarekin batera. Paraleloki, Portu Zaharreko Jai Batzordeari ere gertatutakoaren berri eman zioten eta erasoa jasan zuen neska adin txikikoa zela jakin bezain pronto, haren gurasoei deitu zieten; gertatutakoa azaldu eta hurrengo pausuen berri emango ziela ziurtatu zitzaion amari. Pausu guztiak neskarekin batera eman zituzten, bere oniritziarekin.
Anbulantziarantz abiatzear zirela okertu zen egoera. Une horretan bost bat gizon agertu ziren, ustez kalez jantzitako poliziak –nahiz eta udaltzain batek soilik identifikatu zuen bere burua–, Jai Batzordeko kide batekin. Beraiek eroan zuten neskatoa anbulantziara, berau artatu eta harekin konfiantza landu zuten kideak atzean utziz. “Inork, inongo momentutan, ez zuen oztoporik jarri, une hartan Poliziaren jokabidea erabat desegokia zela iritzi arren”, azaldu zuen mugimendu feministak.
Neskatoa artatutako bi kideek hitzemana zioten bere ondoan egongo zirela, baita haren amari ere. Hala bada, Poliziak kaltetuarekin batera joatea eragotzi ostean, erabaki zuten anbulantziara joatea. Horretan zirela identifikatu zituzten bi ertzainek, eta beren aurkako salaketa jarriko zutela jakinarazi zieten.
Abuztuaren 16an, ondoko deklarazioak egin zituen Ertzaintzak ohar publiko baten bidez: “Agenteek behin eta berriz esan zieten anbulantzia bat zain zuela biktimak, ospitalera eraman zezan, baina bi arduradunek polizia-lana oztopatzen jarraitu zuten eta eragotzi egin zuten Ertzaintzak emakume gazteari anbulantzia zegoen lekura laguntzea”.
Mugimendu Feministak hasieratik adierazi zuen ez zuela onartuko “fokua desbideratu eta indarkeria matxista den gaitz soziala hutsaldu eta bigarren plano batean uzterik”, irmotasunez erantzungo diotela “mugimendu feminista kriminalizatzeko eta jo puntuan jartzeko estrategia politiko orori”. Jakinarazi zuten jarraituko dutela "sistema kapitalista sostengatu eta iraunarazi" nahi dutenentzat deserosoak izaten eta “eraso matxistarik gabeko Euskal Herri feminista eraikitzen”.
Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]
2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.
Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.
Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]
John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.
Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.
Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]
Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]
Bateraguneko auziko auzipetuen izenean hitz egin du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak eta poza agertu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak auzia ez errepikatzea erabaki duelako. Estatuko herrien askatasun nahia modu demokratikoan bideratzeko deia egin dio Espainiako... [+]