Algorriko K/T mugaren behatokian egiten ari diren lanek hainbat herritarrengan kexa eta haserrea piztu du. Hori dela eta manifestazioa deitu dute bihar arratsalderako. Mobilizazioa Beheko plazan elkartuta hasiko dute, 19:00etan.
Algorriko K/T mugaren behatokian egurrezko plataforma eraikitzen hasi dira Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zumaiako Udala. Aktuazio horrek herritar batzuengan haserrea sortu du, eta lan horien aurka azaldu dira. Hauen ustez, "herriko ondare kultural eta natural garrantzitsuenetariko bat suntsitzen ari dira ustiapen turistikoaren alde. Lan horiek inflexio puntu bat eragin dute herritarrengan. Pentsatzen dugu ez direla herritarren esanak kontutan hartzen, eta uste dugu eremu babestu baterako ez dela erreforma egokiena”, aipatu dute. “Hau guztia turismo masiboaren eragina da, eta turismoari alfonbra gorria jartzen jarraitzen dugun bitartean, ez da arazoa konponduko”, nabarmendu dute.
Hori dela, biharko manifestaziora deitu dituzte herritarrak. Mobilizazioa, Beheko plazan elkartuta hasiko dute, 19:00etan. Ondoren, Txomin Agirre kaiatik barrena Algorrira joango dira. Bertan irakurketa bat egingo da.
Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]
Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.
Zentral eolikoen proiektuek eragin dute herritarren artean mendiko bizidunekiko jakin-mina piztea. Adibiderako, Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeak antolatuta hitzaldia eman du Aitor Leizak maiatza hasieran, Zizurkilen. Leiza Itsas Enarako kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko... [+]
Aitor Leiza Itsas Enarako eta Zumaiako Natur Taldeko kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko zaletasuna eta gaztetan herriko argazkilari baten lanak ikusita txunditu zen: “Dokumentaletan agertzen diren hegazti hauek denak hemen al daude?” galdetu zion bere buruari eta... [+]
Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.
Asteartean aurkeztu zuten Zumaiako Etxape Zentro Sozialista, eta ordutik etengabea izan da polizien jazarpena. Pertsona ugari identifikatu dituzte, eta materiala lapurtu diete; asteazkenean, gainera, legez kanpoko huste bat egiten ahalegindu zen Eroski, Etxapera sarrailagile... [+]
Besteak beste, "proletalgoaren autodefentsarako tresnak sortu eta indartu" nahi dituzte Zentro Sozialistaren bidez; adibidez, "autodefentsa eta aholkularitza laboralerako bulegoak, oinarrizko produktuen bilketak nahiz formakuntza politikoa sustatzeko... [+]
Ion Brakamonte Unanue zumaiar musikari eta irakasleak ia Amerika osoa zeharkatu zuen bi urte eta erdiz (2018-2021), Argentinatik hasi eta AEBetara arte. Bidaiaren bizipenak biltzen dituen Amapatxa. Amets bat, bide bat liburua kaleratzeko crowdfundinga jarri du martxan... [+]
Euskal kostaldean barrena ibiltzea, historia liburu bateko orrialdeak hatzen artean igarotzea bezala dela esan ohi da. Flyschak dira liburu hori, milioika urteko denboraren joana geruzaz geruza azaltzen baitzaigu.
Zabalik da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Irailaren 30era arte jasoko dituzte literatur sorkuntzak, eta horietatik hiru diruz sarituko dituzte.