Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.
Otsailaren 4an Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du, EH Bilduk eskatuta, Hazi fundazioko zuzendari den Asier Arresek. Sententzia oso gogorra jaso duen eta EAEko ustelkeria kasurik handiena den De Miguel auziko Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok elkarte publiko banatan egiten dute lan oraindik ere.
Legebiltzarraren webgunean, hemen, daude ikusgai bideo guztiak.
Eldiario.es hedabideko Iker Riojak egindako kronikatik jaso dugu agerraldiak bistaratutakoaren berri:
De Miguelek 13 urteko kartzela zigor epaia jaso du, komisioak kobratzeko trama bat lideratzeagatik. De Miguel 2000. urtean sartu zen IKTn (28 urte zituen eta EAJko Arabako "bigarrena" izendatu zuten urte horretan bertan) eta sozietate hori da gerora Hazi sortzeko elkartuko zen Itsasmendikoi eta Kalitatea sozietateekin. Eszedentzia hartu zuen 2007an Arabako aldun egin zenean. 2010ean atxilotu zuten ustelkeriagatik, baina Hazin lanean hasi zen berriro. Haziko zuzendari Arresek Legebiltzarreko agerraldian oroitarazi du PSE zegoela garai hartan gobernuan eta esan du horrek adierazten duela lan eskubideekin lotuta zegoela lanean berriz hartzeko erabakia.
Arresek emandako datuen arabera, garai hartan 24.000 euroko soldata zuen urtean De Miguelek, 2007tik izoztuta, "baina hitzarmenarekin homologatuz 27.000 eurora igo zen". Ondoren, Haziko lan mailak berdefinitu ziren eta C maila esleitu zioten, 33.000 euroko soldatarekin. Geroztik, barne sustapen baten ondorioz, B mailara igo dute de Miguel eta 37.000 euro jasotzen ditu urtean.
Oposizioko alderdiek salatu dute ustelkeriaz zigortutakoei ez diela inongo fakturarik pasa praktikan, eta administrazioak lana ematen jarraitzen duela hauei.
Haziko zuzendari Asier Arresek esan du sententzia irmoa izan baino lehen (Auzitegi Probintzialeko epaiari errekurtsoa jarri diote Auzitegi Nagusian) lanpostu publikotik botatzea "oinarrizko eskubideak urratzea" litzatekeela. Bideoan ikus daitekeenez,esan du bereizi egin behar direla kasu honetan alde politikoa "zuei dagokizuena", alde laborala "Haziri dagokiguna" eta auzi juridikoa, eta "denborak epaileek, alde juridikoak" markatzen dizkiela.
Koldo Otxandianori zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak. Kontabilitateko teknikaria da Miñano Parke Teknologikoan. Bertako langile zen, eta eszedentziatik lanera itzuli zen epaiketaren erdian.
Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]
Arabako Lurralde Auzitegiak zigorra eten die bost lagunei, bi urte baino gutxiagoko kondenak dituztelako eta ez dutelako aurrekaririk. Ainhoa Bilbao eta Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kasuan fiskaltzaren iritziaren kontra hartu du erabakia auzitegiak.
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.
Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.
Jaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]
Kondenatutako alderdikideak kanporatzeko prozedura abian jarriko du EAJk, epai irmoa eskutan. Etikaren aurkako portaerak EAJren “praktika eta asmoetatik” kanpo daudela “aldarrikatu” du.
2010ean –atxiloketak gertatzean– eta 2019an –Arabako Auzitegi Nagusiak epaia ematean– egin zituen adierazpenak gogoratu eta berretsi ditu lehendakariak. Ez du epaiaren mamiaz baloraziorik egin.
De Miguelen epai irmoak erreakzio politiko ugari eragin ditu astearte goizean. Oposizioak gogor hitz egin du EAJko kide ohiaren aurka, eta neurriak eskatu ditu.
Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduan emandako ebazpenaren zigor nagusiak berretsi ditu De Miguel auzian: prebarikazioa eta eroskeria egitea, influentzia-trafikoa, ondasun publikoak bidegabe eta neurrigabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzeagatik... [+]
Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren... [+]
Ustelkeriagatik zigortutako Alfredo De Miguel langile duen Hazi fundazioak oharra kaleratu du, EAJko burukide ohiak betetzen dituen funtzioen inguruko informazioek eskandalua eta kritikak piztu ostean. Langile gisa De Migueli dagozkion eskubideak errespetatu zaizkiola eta... [+]
Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguel Itsas Garapen Elkartearen ordezkari aritu da bidaia instituzionaletan edo Espainiako Ministerioarekin izandako bileretan. 2019an Arabako Auzitegi Nagusiak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri ostean eman diote ardura hori.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakia ez dator bat Arabako Fiskaltzaren irizpideekin, eta, beraz, De Miguel auzian ezarritako zigorrak mantendu edo murriztu ahal izango dira.
De Miguel auziko sententzia ezagutarazi berri du Arabako Auzitegi Probintzialak. 26 auzipetuetatik hamabiri espetxe zigorrak ezarri dizkio epaitegiak hainbat deliturengatik: eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa, influentzia trafikoa eta dokumentuak faltsutzea, besteak beste... [+]