Alfonso Sastre idazle eta militante handia hil da

  • Madrilen jaio zen duela 95 urte, 1926an eta Hondarribian hil da, 1977tik aurrera bizi izan den herrian. Estatu Espainiarreko XX. mendeko dramaturgo eta intelektual handietakotzat jotzen da, literaturan, saiakeran, narratiban, poesian eta, bereziki, antzerkigintzan idatzitako lan ugariengatik.


2021eko irailaren 17an - 14:28
Azken eguneraketa: 16:42
Argazkia: Joxerra / Wikipedia

Figura erraldoia izan da Alfonso Sastre Espainiako Estatuko kulturaren munduan eta horregatik izan da batez ere ezagun, baina konpromiso politiko handia erakutsi zuen, bai Espainiako Estatuan frankismoaren gorrian, baita Euskal Herrian ere. Espainiako Alderdi Komunistako kide izan zen, baina hura utzi egin zuen 70eko hamarkadan, Espainiaren erreformaren ideia besarkatzen ari zelako.

Euskal Herrian ezker abertzalearekin egin zuen bat, frankismoaren aurretik hasi eta hil arte. Herri Batasuna, Euskal Herritarrok, ilegalizazio garaietako Herritarren Zerrenda eta beste hamaika ekimenetan parte hartuz, bai sostengua eskainiz, baina baita sarri-sarri hauteskundeetako zerrendetan agertuz ere.

Jarduera luze honen ondorioz, hainbatetan jasan zuen Espainiako Estatuaren errepresioa: 1956an espetxeratu zuten ikasle garaian frankismoaren aurkako protestetan ari zela eta 1974an ere bai, Eva Forest bikote eta idazle ezaguna Madrilen atxilotu ondoren. Zortzi hilabete kartzelan igaro zuen orduan eta, baldintzapeko askatasunean utzi ondoren, Frantziako Estatura ihes egin zuen.

1982: arteaz eta konpromisoaz

1982an egin zion elkarrizketa ARGIArako Xabier Portugal zenak eta haren galdera zorrotzei jarraiki kontatzen du nola ekin zion idazteari eta nola gazte gaztetatik ikusi zuen bere bizitza eta antzerkia bat izango zirela: “Benetan harrigarria da giro hartan hain kultur kezka goiztarra sortzea, baina nik harrapatzen nuen edozein liburu irakurtzen nuen, eta haien artean hasieratik liluratu ninduen drama bat irakurri nuen laster. [Henrik] Ibsen-en Espectros izenekoa. Era berean, batxilergoko azken urteetan antzerkia egiten genuen nire ikastetxean, eta egiazko pasioa genuen hartarako. Benetako zorion momentuak ziren haiek. Azkenik, Teatro Nazionaletan kalitatezko espektakulu batzuk ikusi genituen. Bereziki Priestley-ren Denboraren zauria, eta Thornton Wilder-en Gure ziutatea obrek inpresio iraunkorra utzi zuten nigan. Horrela, hamazazpi urterekin irmoki erabakia neukan nire bizitza antzerkira eskaintzea”.

Bere esanetan, burugogorkeriak bultzatu zuen idaztera, eta frankistek fusilatutako Miguel Hernández poeta espainiarraren hitzak bere egin zituen: “Oso kaskagorra izan naiz beti eta horri esker iraun ahal izan dut hain denbora usteletan. Agian Miguel Hernández-ek soneto batetan dioena errepika nezake: ‘Zezena bezalaxe, zigorraren bitartez bizkortzen naiz’".

Eta intelektuala eta konpromisoaren arteko ohiko diskurtsoaz ere jardun zuten kultur kritikariak eta idazleak, bereziki horrek sormenean duen eraginaz. “Non daude denuntzia eta panfletoaren arteko mugak? Non bukatzen da panfletoa eta hasten denuntzia?”, galdegin dio Portugalek. Eta Sastreren erantzuna: “Nik alderantziz planteatuko nuke: non bukatzen da denuntzia eta non hasten panfletoa? Hala izanik, hura hasten da diskurtso dramatikoa diskurtso ideologiko bihurtzen den momentuan: hau da, drama batetan dauden ideiak beren artean kontrajarri beharrean, egileak defendatutako ideia bat azpimarratu eta bilakatzen hasten den momentuan”.

Xabier Portugalekin egindako elkarrizketa hau Sastre Baionako katedralean gose greba egiten ari zela egin zen.

Hogei urte geroago, 2003an, honakoa erantzun zion Pilar Iparragirre kazetariari honek ezkerreko intelektuala nor litzatekeen galdetu ondoren: “Bada, botereari men egiteari utzi eta honako baldintzatxoak jasoko lituzkeen agiri bat sinatzeko prest legokeena: sedizioa arteko desobedientzia zibilaren aldeko agiria; utopia iraultzaile, libertarioa eta sozialistaren aldekoa; eta egun batean bakoitzari bere ahalmenen arabera eskatu eta dauzkan beharren arabera eman hura -komunismoa, alegia- egia bilakatzea aldarrikatuko zuena”.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Eguneraketa berriak daude