Ermuko Udaleko Berdintasun Saileko zinegotziak otsailaren 11n aurkeztu zuen Berdintasun Kontseiluaren aurrean datorren martxoaren 8rako 'familia martxa' antolatzeko proposamena. Bertaratutako elkarte eta emakumeok, ezin bestela izan, erabateko desadostasuna erakutsi genuen halako zentzugabekeriaren aurrean: martxoaren 8a emakumeen eguna da, nazioartean mugimendu feministak bere aldarrikapenen berri ematen duen eguna. Izan ere, Kontseiluaren beste bilera bat programatu genuen gaiaz hitz egiten jarraitzeko, baina badirudi udalak, bere kabuz, gai guztia oso aurreratuta zeukala, eta herriko beste elkarte batzuk ere deitu zituztela hurrengo egunean bilera berezi batera, proposamena egin eta parte har zezaten eskatzeko.
Ez dute gehiago itxaron eta dagoeneko argitaratu dute albistea udaleko webgunean eta prentsan, eta ekimen horretarako egindako kamisetak ikusteko aukera ere izan dugu. Hau da, Berdintasun Kontseiluaren iritziak ez du ezer balio udal honentzat.
Ermuko Udalaren gardentasunik eza salatzeaz gain, herriko mugimendu feminista neutralizatzeko erabili nahi dituen amarruak eta trikimailuak ere salatu behar ditugu, gure espazio historikoa okupatzen saiatuz, martxoaren 8a bezain sinbolikoa den data batean ekintza-batasuna haustea eraginez. Izan ere, horixe lortu nahi dute martxa hau antolatzean. Hasierako izena, "Familia martxa", oso azkar zuzendu dute, hain agerian eta barregarri ez geratzeko.
Historikoki, Berdintasun Kontseiluko emakumeak izan gara, Berdintasun Sailarekin batera, egun horren ospakizuna antolatu dugunak. Hala ere, orain jada ez zaie gustatzen gure ahots kritikoak Kontseiluan entzutea, bide librea izan nahi dute emakumeentzako jarduerak antolatzeko, gaindituta zegoela uste genuen eta partekatu ezin dugun eredu batetik abiatuta.
Aurreko deialdietan bezala, otsailaren 14an, emakumeak, elkartekoak nahiz elkartekoak ez direnak, batzar ireki batean bildu ginen, guztien artean M8 kolektiboa eraikitzeko. Egun horretarako ekintzen eta aldarrikapenen programa komun bat adostu genuen, Berdintasun Kontseiluaren hurrengo bileran partekatu nahi genuena, baina, gure harridurarako, udalak erabakia hartua zuen, urte osoan berdintasunarekiko konpromisoa dugunon proposamenetatik erabat aldenduta eta martxa horrekin aurrera eginez emakumeen alde, baina gurekin kontatu gabe. Hau al da zuen parte-hartzearen ideia?
Guk antolatuta jarraituko dugu eta aurten martxoaren 8an ere kalera aterako gara gure jendartean aldaketa sakonak aldarrikatzera. Eta gu izango gara egun horretan Ermuan egingo ditugun ekintzak adostasunez eta modu parte-hartzailean erabakiko ditugunak; izan ere, ez dugu nahi inork familia-martxarik antolatzea, ezta supermerkatu baten propaganda eta babesa duen arkurik jartzea ere, eta hori guztiz desegokia iruditzen zaigu, bereziki kontsekuenteak bagara kontsumo-eredu kapitalistei buruz eta 2019ko greba feministan egin genuen emakumeen lanaren prekarietatearen aurka egiten ditugun salaketekin.
Udal honek ez ditu mugimendu feministaren aldarrikapenak entzun nahi, baina ezin izango die entzungor egin milaka emakumeei eta baita gizonei ere, argi daukagunak M8a emakumeena dela eta ez dugula haien tutoretzaren beharrik.
Guk ondo dakigu zer nahi dugun eta zer ez. Martxoaren 8an, ez dugu babestutako martxarik nahi, ezta beste udalerri batzuetatik kopiatutako emakumeen martxa gehiagorik ere, ez eta beste testuinguru batzuetan jada lekua duten eta babesten ditugun lasterketarik ere (minbiziaren aurka, lilatoia, korrika…), guretzat hori aldarrikapen eguna baita.
Emakumeok kaleak okupatzeko arrazoiak soberan ditugu, eta ozen eta argi entzutea nahi dugu. Guztien artean eraikitako M8a nahi dugu, eta, horretarako, batzar irekiak jarri ditugu abian, eta aho batez adostu dugu egun horretan aldarrikapen-manifestazio bat egitea, orain arte egin dugun bezala. Ez dugu nahi gure aldarrikapenak diluituko dituen "Ermuakrosa", baizik eta munduko alde guztietako emakumeek egiten duten bezala manifestazioa egitea, hori baita, hain zuzen ere, historikoki erabiltzen dugun tresna, hitz hutsez eta argazki instituzionalez nazkatuta gaudelako eta ez dugulako behar "festa handi bat egitea eta emakumeak protagonista absolutuak izatea".
Udalak benetako berdintasun-politikak ezartzea nahi ditugu, 2017ko ekainetik kutxaren batean gordeta duen Berdintasunerako Udal Ordenantzari heltzea, aurrekontu eta baliabide egonkorrak emanez. Gezurra iruditzen zaigu alkatea bere kamiseten salmentarekin lortutako dirua ikastetxeetako Guraso Elkarteetara bideratuko duela hitzematea, "berdintasunaren arloan haurrekin sentsibilizazio proiektuak egiteko". Horrela animatzen al duzue parte hartzera? Merkatari klientelista hori zikina iruditzen zaigu, eta ez dugu uste politika feministak garatzeko konpromisoaren adibide denik, Ermuan arlo honetan jasaten ari garen eta hainbeste sentitzen dugun etengabeko atzerakadaren egiaztapen bat baizik.
Simone de Beauvoirrek ohartarazi zigun jada: ez ahaztu inoiz nahikoa izango dela krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. Eskubide horiek ez dira inoiz eskuratzen. Alertan egon beharko duzue bizitza osoan.
GU ALERTAN GAUDE!
Gonbidatzen zaituztegu Martxoak 8 kolektiboa gurekin batera eraikitzera. Hurrengo bilera: otsailak 28, ostirala, 18: 00etan Emakumeen Topalekuan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatuko ditugun ekintza guztietan parte hartzera ere animatzen zaituztegu.
Mahai informatiboak, plazan: otsailaren 27tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara. Otsailaren 29an, 12:00etatik 14:00etara. Martxoak 5 eta 6, 18:00etatik 20: 00etara eta martxoak 7, 12:00etatik 14:00etara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]