Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Eusko Jaurlaritzaren krisi-mahaia arratsaldean bildu da ibai arroen uraren emariaren gorakadaren ondorioz hartu beharreko neurriak aztertzeko. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.
Euriak ez du gelditu ere egin azken orduetan eta aurreikusita zegoen bezala, uholde arrisku handia da Euskal Herriko zenbait tokitan. Zadorrak adibidez, inguruko lurrak hartu ditu jadanik eta Kadagua ibaia ere bere arrotik atera da; hainbat etxe, baratze eta errepide harrapatu ditu urak:
#Inundaciones #uholde en #Sodupe, #Gueñes (#Bizkaia). #Imágenes de ahora mismo del #río #Herrerias en la cuenca del #Cadagua. Casas, huertas, carreteras inundadas... @Armeteo @AEMET_PaisVasco @tiempobrasero @ElTiempoes @ElTiempoA3 @jacobpetrus_tve @ElTiempo_tve pic.twitter.com/6J6HkMBk9U
— Hodei (@HodeiAtxa) December 9, 2021
Euriak luiziak ere eragin ditu. Horietako baten ondorioz Renfe konpainiako aldiriko zerbitzuetako trena trenbidetik irten da lur-metarekin talka egin ondoren Brinkola eta Beasain artean, Gabiria herriaren parean. Zerbitzua etenda geratu da Irungo norabidean eta autobus zerbitzua jarri du Renfek. Barruan zeuden pasaiarien artean ez da zauriturik izan, baina luiziak irudi ikusgarri eta arriskutsuak utzi ditu:
Itsasgora iluntzerako emana dago eta begi guztiak ibaiei adi daude, orduan izango baita uholdeen momentu arriskutsuena, urak gora egiten duenean. Eusko Jaurlaritzak Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren larrialdi fasearen bigarren maila aktibatu du eta krisi-mahaira deitu du Aholku Batzordea.
BIDEOA IKUSGAI ? ?
— Ibiltari (@Ibiltari2020) December 9, 2021
Oria ibaia urez gainezka gaur arratsaldez, Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria ?? @Euskalmet @Ibarrameteo @bidaiari @eh_natura @starbienatotxa @euskalsouvenirs pic.twitter.com/Fb3jWOJRqy
??? Aldendu zaitez erreka, uhar, zubi eta urak har ditzakeen eremuetatik. ??? Ez zeharkatu urak hartu duen eremurik, ez oinez ez autoan, uraren indarrak eraman egin zaitzake. #larrabetzu
— Iñigo Gaztelu Bilbao. Osasuna ta Askatasuna! (@igaztelubilbao) December 9, 2021
#AlertaLaranja #Uholde #inundaciones pic.twitter.com/5apscq5yY7
? [Uholde Arriskua] Horrela daude gauzak Gernika (Errenteriko Zubia) eta Muxikan. ? Adi, itsas gora 20:46tan izango da! pic.twitter.com/JQqEoKyCdr
— Malcolm iXa ?? (@ideiazabaldub) December 9, 2021
Olatxon, Urumea eta Ikatzolako erreka gertuago daude #urumea pic.twitter.com/s2rxpZDgJR
— Iñaki Etxeberria (@etxebeinaki) December 9, 2021
Gutxienez ostiral 15:00ak arte alerta laranjan daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa prezipitaio iraunkorrengatik. Nafarroan alerta laranja iparraldeko eskualdeetan dago ezarrita, gainerakoan horia, baina elurteengatik ere arazo ugari espero dira, batez ere ipar-ekialdean. Uholdeen ondorioz, bestalde, aurre-alerta egoeran daude oraingoz.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.
Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.
Departamentua alerta laranjan jarri du Pirinio Atlantikoetako prefeturak euriagatik uholdeak sor daitezkeelako. Alerta gutxienez gaueko 21:00ak arte dago ezarria.
Uretako babes indibidual eta kolektiborako material “egokia” eskatu dute, bestela gaueko esku-hartzeetan segurtasuna “arriskuan” baitago. ELA sindikatuak ohartarazi du 2017an ere zuzendaritzan salatu zutela egoera bera, baina ez dela irtenbiderik eman.
Eurite iraunkorrengatik alerta laranjan daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, baita Nafarroa iparraldean ere. Hainbat tokitan ibaiek gainezka egin dute Euskal Herri osoan eta luiziek trabak eragin dituzte garraiobideetan.
Bi herritar hil dira azken egunotako euriteek eragin uholdeen ondorioz. Bata Sunbillako emakume bat luizi batek harrapatuta, eta bestea, Elizondokoa, Lesakara bidean zela desagertu eta Bidasoa ibaian aurkitu zuten hilotz. Kalte materialak leku ugaritan eragin ditu, izan Lapurdin... [+]