Errusiako gasa esportatzen duen Gazprom enpresak uztailaren 11 eguerdian itxi du Alemaniara eta handik Europara gasa zabaltzen duen Nord Stream 1 gasbidea, mantentze lanak egiteko. Uztailaren 21 arte daude aurreikusita ohiko lan horiek egitea, eta ondoren berriz hasi beharko luke gasa eroaten. Alemaniako Gobernua beldur da gehiago Errusiako gasa jasotzeari utziko ote dion.
Azken asteetan jada Nor Stream 1ek ohi baino gas gutxiago garraiatu du. Errusiak adierazi du arrazoi teknikoak egon direla horretarako: turbina bat falta zuela eta Kanadako Gobernuak zeukala blokeatua bere lurretan, Errusiaren aurkako zigor ekonomikoen ondorioz. Alemaniako Gobernuak erantzun dio arrazoi politikoengatik gutxitu duela gasbidearen emaria, berau kudeatzen duen Gazprom enpresak badituela beste rubina batzuk baina Kanadako Gobernuari eskatu ziola. Uztailaren 9an iragarri zuten Kanadako agintariek eskaera bete egingo zutela.
Nord Stream 2 gasbideak ere lotzen ditu gasaren bidez Errusia eta Alemania. Udazkenean amaitu zuten, baina itxita dago, Ukrainako gerraren atarian Alemaniako Gobernuak eten egin zuelako. Pello Zubiriak hemen kontatu zuen Europa nola katramilatu zen gasbide honetan, Mosku eta Washingtonen arteko lehian.
Jamal gasbidetik ere jaso izan du Alemaniak Errusiako gasa, Bielorrusiatik eta Poloniatik barrena heltzen zaiona. Baina emari hori ere etenda dago, Poloniak uko egin ziolako Errusiari gasa errublotan ordaintzeari.
Soiuz gasbidearen adarrak ere iristen da Alemaniara, Ukraina zeharkatuta, baina hortik ohi baino gas gutxiago garraiatzen ari da Gazprom.
Europar Batasunak bere buruari jarri dion helburua da irailaren 30erako biltegiak %80 beteta izatea. Asko garestituta dago gasa Europako merkatuetan: Herbehereetako TTFn, 175 euroan salerosten ari dira orain gas megawatta, duela hilabete 85 euroan zegoenean eta duela urtebete 21 euroan. Prezioa gorantz doa, eta ikusteko dago neguan Europan gas eskasia egongo den.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]
Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.