Martxoaren 11an 18:00etatik aurrera kontzentrazioa egingo dute Alemaniako kontsulatuaren aurrean NPD alderdiaren ilegalizazioa bultzatzeko. NPD (Nationaldemokratische Partei Deutschlands), faxismo eta nazismotik oso gertu dagoen alderdia da Sare Antifaxistak salatu duenez. Gaur egun ez dauka ordezkaritzarik parlamentu federalean bai ordea zenbait eskualdeetako eta Europakoan.
Alemaniako Konstituzio Epaitegia alderdia legez kanpo uzteko aukera aztertzen hasi da Alemaniako 16 estatu eta senatuaren babesarekin. Horregatik eta ilegalizazio prozesua babesteko Euskal Herriko mugimendu antifaxistak ostiraleko mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du.
"Euskal Herritik, euskaldunon lurraldetik, orain 80 urte faxismo espainiar eta italiar zein nazismo alemaniarraren aldetik sufritutako krimenak pairatu ditugunok, ekimen honekin gure laguntzea gehitu nahi diogu NPD alemaniar kale eta instituzioetatik aterazeko helburuarekin, horrela ekiditeko iraganeko gertaerak berriro gertatzea", adierazi dute antolatzaileek.
Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.
Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.
Larunbaterako 11:00etan jarri dute hitzordua Baionako geltoki aitzinean sindikatuek. Deialdiari juntatu dira beste elkarte, kolektibo zein alderdi zenbait ere, tartean, Cimade edota Alda elkarteak.
Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian RN Batasun Nazionala eskuin muturreko alderdia lehen indar atera izanari erantzuteko manifestazioa egin dute Baionako karriketan gaindi, oihu eta txistu artean.
Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.
Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.
Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.
“Argi daukagu eraso horrek konnotazio politiko argiak dituela” adierazi du Ezkerraldea Antifaxista taldeak, asteartean gertatutako erasoaren inguruan.
Sare sozialetan eman du jakitera erasotuak, asteazkenean labankada batez bera hiltzen saiatu direla.
NH Iruña Park hotelera bertaratuko da Vox alderdiko burua, eta han elkarretaratzeko deia egin dute, 'Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista' lelopean.
Turin, 1943ko martxoaren 5a. FIAT automobilgintza etxeko Mirafiori fabrikako langileek grebari ekin zioten, “ogia, bakea eta askatasuna” eskatuz.
"Faxismoaren gorpuzte berriaren aurrean gaudela" iritzita, irakurketa partekatua sustatu eta eztabaida piztea dute helburu Bergarako jardunaldiek.