2023ko abenduaren 31rako glifosatoa erabiltzea debekaturik egongo da herrialde germaniarrean. Austria izan zen Europar Batasuneko lehen herrialdea herbizida kimikoari ateak ixten, joan den uztailean.
Alemaniako agintariek intsektuak babesteko programa baten aurkezpena aprobetxatu dute glifosatoari buruzko debekua iragartzeko. Herrialde horretan ezin izango da pestizida pozoitsu hori erabili 2023 urtea amaitzen denetik aurrera.
Lehenik eta behin lorategi, parke publiko eta bide bazterretan erabiltzeari utziko diote, eta 2020 urtetik aurrera pixkanaka nekazaritza arloan ere bai, Alemaniako Ingurumen ministerioak jakinarazi duenez. Hala, Monsanto erosi ondoren Roundup herbizidaren jabe den Bayer multinazional alemaniarrak bere herrialdean ere ateak itxita izango ditu hemendik urte batzuetara.
Joan den uztailean Austriako Parlamentuak bozkatu zuen erabateko debekua, “ardura printzipioa” kontuan edukiz, eta Europar Batasuneko lehen herrialdea bilakatu zen pauso hori ematen. Baina Austriaren erabakia atzera bota nahi du agro-industriaren lobbyak Europako Batzordearen bidez. Izan ere, 2017 urtearen amaieran glifosatoa erabiltzeko baimena beste bost urtetarako berritu zuen Europar Batasunak, 2022ra arte –erabaki polemiko horretan alde bozkatu zutenen artean Alemania bera zegoen–. Angela Merkelen gobernuak orain harturiko debeku progresiboaren bideak saihestu nahi du auzitegietan amaitzea.
Nolanahi ere, hainbat herrialdetan jadanik mugatuta dago glifosatoaren erabilera, hein batean bada ere, hala nola Italian, Herbehereetan, Txekian, Vietnamen, Sri Lankan edo Saudi Arabian, besteak beste. Hiri ugarik ere "glifosatoari ez” esan diote, tartean Bartzelona, Los Angeles, Auckland, Edimburgh, Madril edo Argentinako hamabi hirik.
"Seguruenik kantzerijenoa"
Munduko Osasun Erakundeak 2015 urtean aitortu zuen produktua “seguruenik kantzerijenoa” izan daitekeela. Eta AEBetako epaimahai batek 2018ko abuztuan lotu zuen lehen aldiz Roundup-aren erabilera minbiziarekin, Bayer-Monsanto behartuz 285 milioi euro ordaintzera gaixotutako herritar bati, konpentsazio gisara. Multinazionalaren kontrako salaketa uholdeari atea ireki zion epai historiko horrek.
Glifosatoak bioaniztasuna mantentzeko funtsezkoak diren erleei ere kalte handia egiten ari zaiela diote ikerketek. Joan den urtean herri ekimen baten bidez milioi bat sinadura bildu zituzten debekua eskatzeko, eta horren ondorioz iragarri zuen Alemaniako Gobernuak agro-kimiko horren eta antzekoen erabilera debekatzeko plana prestatuko zuela, asteazkenean publiko egindakoa.
Glifosato herbizida erabiltzeko baimena beste hamar urterentzat luzatu zuen azaroaren 16an Europako Batzordeak. Erabaki inkoherentea, ikusirik produktuaren toxikotasuna frogatzen duten ehunka ikerketa zientifiko daudela publikaturik. Inkoherentea ere, jakinik AEBetako 113.000... [+]
Zenbat eta gehiago egon intsektiziden eraginpean, orduan eta txikiagoa da espermatozoideen kontzentrazioa. Ondorio hori atera dute azken 50 urteetan mundu osoan egindako 25 ikerketa berrikusita. Environmental Health Perspectives aldizkarian argitaratu dute azterketa.
Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]
Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.
Eternoak deitzen diete, betierekoak. Ez dute su hartzen, ez dira hausten eta betirako irauten dute. PFAS izeneko konposatuak duela ia mende bat sintetizatzen hasi zirenetik, gauza askotarako erabili izan dira, berdin zartaginean arrautza ez itsasteko nola mendiko txamarraren... [+]
Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]
Milaka lagun ebakuatu behar izan dituzte, leherketak izateko arriskua dela-eta. Agintariek larrialdi-egoera ezarri dute Ohioko East Palestinen, istripua gertatutako herrian.
Ekologistak Martxan elkarteak ikerketa egin du 2020ko plagiziden erabilera datuekin. Elikagaien %35etan atzeman dute pestiziden hondarrak; gehienbat frutan, barazkietan eta arrainean. Espainiako Estatuko erakundeei informazio falta egotzi diete, eta debekatutako... [+]
Zeelanda Berriko Canterbury Unibertsitateko hainbat ikerlarik egin dute aurkikuntza, baina ez dakite noiztik dauden mikroplastikoak bertan.
Airean antzemandako bentzenoaren gaineko ardura agertu du Durangoko Udalak, eta Durangorako eta Iurretarako azterlan partekatu bat eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari, identifikatu dezan bentzenoaren jatorria. Udalaren... [+]
Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak... [+]
CO2-ak berriro lortu aurreko marka haustea: atmosferan gas horrek dauzkan milioi partetatik 417,1 izatera iritsi da, Hawaii uharteetan (AEB) maiatzean egindako neurketen arabera. Duela urtebete baino 2,4 zati gehiago milioi bakoitzeko. Ageri denez, COVID-19ak eragindako... [+]
Ikerketa berri batek azaleratu du biberoi bidez elikatzen diren umeek milioika mikroplastiko irensten dituztela egunean eta bilioika nanoplastiko litro bakoitzeko. Uste zena baino askoz gehiago da hori eta zerikusia du biberoiak esterilizatzeko eta formula-esnea prestatzeko... [+]
Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat... [+]