Apirilaren 11n goizaldera gasolinaz blaitu dute pertsona hau. Alegiako Udalak zera adierazi du: "Denok dugu kalean bizitzeko eskubidea". Modu irmoan salatu dute erasoa bai udalak eta baita gaztetxeak ere. Gaztetxeak osasun krisiarekin lotu du erasoa, kalean bizi direnek gorabehera gehiago jasan behar izan dituztela azaldu du eta "berriro ere antzekoak gertatzeko arriskua" ikusten duela adierazi du.
Apirilaren 11n goizeko 7:00 aldera erasoa jasan du Alegiako udaletxeko arkupean lo egiten duen pertsonak. Udalak webgunean zabaldutako oharrean azaldu duenez, "lo zegoela gasolina bota diote gainera eta baita bere inguru guztian ere. Norbaitek 112ra deitu duela adierazi du Ertzaintzak eta deiari erantzunez,7:30ak inguruan patruila bat eta anbulantzia medikalizatua etorri dira". Udalaren oharrak dio erasoak kalean lo egiten duen pertsonari begietan sumindura arinak eragin dizkiola.
Garbiketa pertsonalerako produktuak onartu ditu kalean lo egiten duen pertsonak, baina "bere eskubideei eutsiz" eskaini zaion laguntza eta lekualdatzeari uko egin dio.
Udalak honako mezua azpimarratu du bere agirian: "Denok dugu kalean bizitzeko eskubidea, eskubide unibertsala delako. Inor ezin da bere borondatearen aurka inora eraman. Udaletxeko arkupetan lo egiten duen eta erasoa jasan duen pertsona horrek ere eskubide horiek guztiak ditu. Alegiako Udalak erasoa modu irmoan salatzen du eta gizakion eskubideak errespetatzeko deia egiten du".
Alegiko gaztetxeak sare sozialetan zabaldu duen mezuak zera azpimarratu du: "erasoa osasun krisiaren testuinguruan gertatu dela eta erasotzailea, herriari ezarritako mugikortasun mugaz eta horrek dakarren zilegitasunaz baliatu dela erasoa anonimoki gauzatzeko". Osasun krisian zehar kalean bizi diren pertsonek gorabehera gehiago jasan behar izan dituztela adierazi dute eta "berriro ere antzekoak gertatzeko arriskua" ikusten dutela. Gaztetxeko kideek eraso hau "gogor salatzen" dutela adierazi dute.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.