Euskal Autonomi Erkidegoan laster bozak izango ditugun honetan, euskal ikuspegitik garrantzizkoa da erreparatzea zer proposamen dituzten alderdiek euskaldunoi begira. Nik hemen haiek etxe barruan euskara eta gaztelaniari dagokionez nola jokatzen duten aztertu nahi nuke. Horrekin batean, haiek adierazten duten helburu politikoari ere erreparatzen diot, Txillardegik-eta bezala pentsatzen dudalako euskal estatuak ez digula Euskal Herri euskalduna bermatzen, baina hura gabe euskara hedatzea eta normalizatzea ezinezkoa dela.
Azter-lantxo hau mugatzen da alderdien estatutuen azterketara, eta, horregatik muga handiak ditu. Batetik, alderdietako militanteen eguneroko lanean estatutuak gehienbat edo soilik arazoak daudenean begiratzen dira. Bestetik, praktika errealaren ezagutzarekin osatu beharra dago, dudarik gabe.
2016an, botoetan eta hautetsietan nagusi izan zen EAJk –emandako botoen %37,59, eta 28 eserleku–, urte hartan bertan onarturiko estatutuetan, laugarren oinarri nagusian, honela dio:
Euzko Alderdi Jeltzaleak euskara dauka euskal aberri hizkuntzatzat, eta haren normalizaziorako behar den ardura nazionala aintzat hartzea eskatzen du, euskal hiritarren hizkuntz eskubideak babestuak eta bultzatuak izan daitezen, zeinen zerbitzupean egongo diren EAJ‐PNVko herri‐kargudunak eta Alderdi barruko ardura dutenak.
Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egiten ditu hizkuntz normalizazio eraginkorraren oinarriak: euskaldunen hizkuntza propioa, gutxiengoduna eta gutxitua den euskararen aldeko ekintza eta jardunbide eraginkorrerako beharrezkoa den ekimen horren aurrerakortasuna.
90.2. artikuluan, berriz, honela dio:
Alderdi barruko karguen hautapenean, bai eta herri‐karguetarako hautagaien hautapenean ere, kontuan hartuko da unean‐unean indarrean egongo diren EAJ‐PNVren Emakume eta Gizonen arteko Orekarako Planean eta Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean xedatutakoa.
Helburu nazionalari buruz, oinarri nagusietan, ez du independentziarik aipatzen: “Aberri honen izate politikoa beraren Aberri‐burujabetasuna berreskuratzearekin batera adieraziko da.” “...cuyo ser político ha de expresarse a partir de la recuperación de su soberanía nacional.”
Laburbildurik, nire iritzian, garbiago agertzen da euskara aberri-hizkuntza delako baieztapena euskaldunon helburu politikoarena baino, hura burujabetza berreskuratzearekin batera finkatu eta zehaztu beharrekotzat jotzen denez gero. Euskarari dagokionez, zehaztasunak Erabilera Planean aurkitu behar! Horrek susmoak sortzen dizkigu: maiz ez al dira izaten erabilera planak neurri zehatzagoak ez hartzeko aitzakia? Baina, esan bezala, erabilera planaren bilakaera ezagutu behar da, eta betetze maila.
Gatozen bigarren alderdi bozkatuenera: EHBildu koaliziora (botoak %21,26 eta eserlekuak 18). 2017an onarturiko estatutuetan, bosgarren oinarri ideologikoan, honela dio:
Euskalduntzea: Euskara euskal herritarren hizkuntza nazionala da, eta, beraz, haien identitatearen osagai nagusietako bat. Euskara gure herrialdeko kulturaren funtsezko alderdi bat, kultura unibertsalari egindako ekarpen bat eta jendarte-kohesiorako eta jendarteratzeko tresna bat da. Hori dela-eta, gure ustez funtsezkoa da euskara normalizatzeko estrategia komun bat landu eta sendotzea, pertsona eleaniztunez osatuta egongo den eta XXI. mendeko euskal jendartearen kultura-aniztasuna errespetatuko duen Euskal Herri euskaldun bat lortzeko. Bide horretan, gure ustez ezinbestekoa da euskararen ofizialtasuna zazpi lurraldeetan lortzea. Kasu horretan, gaztelania koofiziala izango litzateke Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, eta frantsesa Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan.
Gehiagoko zehaztasunik ez dakar. Bere burua definitzean, beste helburuak beste, Euskal Herri independentea aipatzen du: “EH Bilduk honela definitzen du bere burua: burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra, Euskal Herri independente eta justizia sozialean oinarritutakoa lortzea xede duena”.
Jakina denez, EH Bildu hiru alderdik osatzen dute egun -Aralar, 2017ko abenduan desegin zen-: Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba. Militante gehien dituen Sortuk 2011n erregistraturiko estatutuetan, hainbat aldiz berrituek handik hona, independentzia aipatzen du lehen oinarri ideologikoan, eta bigarrenean, euskalduntzea. Ez dut euskaraz aurkitu; Espainiako alderdien erregistroan, erregistratu bezala, aldatzen dut hona:
La euskaldunización plena. Porque el euskera no es sólo la lengua propia y originaria de Euskal Herria, es también patrimonio de la Humanidad. Y es a nosotras y nosotros, a la ciudadanía vasca, a la que nos corresponde asegurar el desarrollo pleno de nuestra lengua, la lengua nacional. Porque Euskal Herria es el territorio del Euskara, necesitamos construir un país euskaldun conformado eso sí por una ciudadanía pluricultural y multilingüe.
Azken esaldi horretan, EHBilduren estatutuetan irakurri dugun “pertsona eleaniztunez osatuta egongo den eta XXI. mendeko euskal jendartearen kultura-aniztasuna errespetatuko duen Euskal Herri euskaldun bat lortzeko” esaldiaren durundia entzuten dugu, eta nago horren azpian bi eduki daudela; bata, azken etorkin etorrerak ekarritako hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren onarpena, eta, bestetik, ez dakit ez ote dagoen euskaldunon betiko konplexua, euskalduna izatea bakarrik “motza” den ikuspegi hori. Egia da erdal kultura landuta eta euskal kultura landu gabe, motza gelditzen dela euskal kultura.
Alderdiaren webgunean, oinarriak daude azpimarratuak, eta horietako bat hauxe da: “Euskalduna: Euskara da Euskal Herriko hizkuntza eta euskararen berreskurapenaren alde lan egiten dugu. Sortuk euskaraz funtzionatzen du” (Azpimarra gurea). Esan beharrik ez dago; hori betetzera, erabilera planik onena da.
Bigarrena militantez, Eusko Alkartasuna. 2009ko estatutuetan, bigarren artikuluan, honela dio:
EAren hizkuntza ofiziala euskara da. Euskararen erabilera bultzatu eta bermatu egingo da beti, beste hizkuntza batzuk erabiltzeko aukera aparte utzi gabe, betiere egoera soziolinguistiko erreala kontuan hartuta.
Batzar Nagusiak hizkuntza normalizatzeko plan bat onartuko du. Plan horrek euskararen erabilera bultzatuko du Alderdiaren organoetan, eta kargu publikoak edo Alderdiko karguak eskuratzeko eskatu beharreko jakintza-maila arautuko du. Horretarako, adina eta eremu bakoitzeko errealitate soziolinguistikoa hartuko dira kontuan. (azpimarra gurea da).
Horretaz gain, nabarmentzekoa da hamazortzigarren artikulua: “Alderdikideek, 14. artikuluan zerrendatutakoez gain, honako betebehar hauek izango dituzte: a) Euskara ikastea eta erabiltzea”.
Helburu politiko nagusiaz den bezainbatean: “Euskal Herriko lurralde-batasuna eta independentzia (Europar Batasunaren barruan Estatu propioa eraikita)”.
EH Bildu koalizioa osatzen duen hirugarren alderdia Alternatiba da, 2008an eratua. Haren estatutuetan, hiru artikulutan bakarrik aipatzen du euskara: Batzar Nazionaleko mahai moderatzailerako eta Idazkaritza Teknikorako aukeraketan, betiere emakumeen parekidetasunaren eta hizkuntzen parekidetasunaren testuinguruan.
Laburbildurik, EH Bildun Euskal Herri euskaldun bat lortzeko premiaren aipamena argia eta garbia da; zehaztasunik ez da ageri, ordea, barneko kargu eta legebiltzar eta udaletako hautetsi izateko hautaketarako, eta batzarretako hizkuntza-irizpideez eta. Sinesgarritasuna ematen diedan iturrietatik dakidanez, batzar nazionalak-eta euskaraz egiten ditu, eta Gipuzkoan euskara darabil. Bizkaian eta Araban, ez dakit. Sortu alderdiak euskaraz funtzionatzen duela dio, eta Eusko Elkartasunak, batetik, nabarmentzekoa da afiliatuek euskaraz ikasi eta erabili beharra aipatzen duela, eta gainerakoan, Erabilera Planera bidaltzen gaitu, gorago esan bezala, zalantzak sortzen dizkiguna, baina, gorago esan bezala, jakin beharra dago zer bilakaera duen. Alternatibak apenas ezer aipatzen duen euskararen gainean.
Euren naziotzat Espainia dutenetara etorriz, PSE eta PP alderdiek estatutuetan ez dute euskaraz ezer. Eta Euskadiko Elkarrekin Podemos alderdiak? Euskara normalizatzeko lehen plana onartu du 2019-2021erako. Honela dio hasieran:
Dokumentu hau helburu bikoitzarekin landu da: alde batetik, Ahal Dugu Euskadiren maila guztietan eta zirkuluak dauden udalerrietan euskarak zer nolako presentzia eta zer arazo dituen ezagutzeko, eta, bestetik, euskararen erabilera eta presentzia oro har alderdiarenesparru guztietan normalizatzeko.
Hala ere, ez da seinale ona lehendakari izateko hautagaia aukeratzeko bi lehiakide egon izana, eta bietako batek euskaraz jakin ez izana; azkenean, euskalduna nagusitu izanagatik.
Laburbiltzera joz, eta alderdi abertzaleetara mugaturik, Sortu alderdiarena da eraginkorrena batere zalantzarik gabe, betetzen badu behintzat, euskaraz funtzionatzea erabilera-planak bazterturik.
Gainerako alderdiak elkarrengandik nahiko hurbil daude teorian, euskarari ematen dioten hizkuntza nazional izaera aitortzeari dagokionez; eta praktikan? Seguru alde nabarmenak daudela batetik bestera eguneroko praktikan. Euskara Normalizatzeko Erabilera Planak zertan dira EAJn eta EAn?; EH Bildun, zehaztasunik ez dago, praktika aski euskalduna duen hots sinesgarriak heldu bazaizkit ere.
EAEn Eusko Legebiltzarreko eserlekuak berrituko diren honetan, hautagai zerrendak osatzean, hizkuntza-profilari doakionez, koherenteak izateko deia egiten diet; eta euskaldunak hautatzeko, eta koherentzia hori estatutuetatik eguneroko praktika ahozko eta idatzira eramateko: izan bitez eredu etxe barruan hizkuntza nazionalaren erabileran, eta ausartak euskal gizarte osoari begirako hizkuntza-politikak zehaztean eta bultzatzean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]