Alderdi Sozialistak, Alderdi Komunistak, Frantzia Intsumisoak eta Polo Ekologistak osatuko dute hauteskunde legegileetarako Herri Batasun Berria.
Frantziako Alderdi Sozialistaren Nazio Kontseiluak Herri Fronte Ekologiko eta Sozial Berrian sartzea onartu zuen atzo, ekaineko hauteskunde legegileetan aurkezteko. Eztabaida bero baten ostean onartu dute "fronte popular" berrian sartzea, aldeko %62,3 bozekin.
Indar ultraeskuindarren eta kontserbadoreen igoerari aurre egin nahi diete, eta helburua hauteskundeak irabazi eta Jean-Luc Mélenchon Lehen Ministro izatea da.
Akordio honekin, lau poloko frontea aurkeztuko da hauteskundeetara: Alderdi Sozialista, Alderdi Komunista, Frantzia Intsumisoa (Frantzia Intsumisoa, Parti de Gauche, Ensemble, Picardie Debout eta Révolution Écologique pour le Vivant) eta Polo Ekologista (Les Verts, Les Nouveaux Democrates, Generations eta Generation Ecologie).
Alderdi Sozialista, kolokan
Inoizko egoera okerrenean dago Frantziako Alderdi Sozialista; izan ere, azken hauteskunde presidentzialetan inoizko emaitza okerrena izan du, Anne Hidalgok botoen %1,9 bakarrik jaso baitzituen. 2017ko hauteskunde presidentzialak ordura arteko okerrenak izan ziren, Benoît Hamonek botoen %6,36 bakarrik jaso zituen eta.
Egoera larri honetan, Herri Batasun Berrira batzeko erabakia hartu du Alderdi Sozialistaren Nazio Kontseiluak, alderdia desagertzear dagoela dioten zurrumurruen artean.
Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Herritar Berria hiru... [+]
Zortzi diputatu izatetik 89 izatera pasa da bost urtez eskuin muturra Frantzian. Hori horrela, lehen aldikoz talde parlamentario bat osatu dezake Marine Le Penen RN Batasun Nazionalak, horrek abantaila andana ematen diola: lehenik eta behin, sostengu finantzario kontsekuentea... [+]
Presidentearen hautagaitza izan da boto gehien atera dituena, baina gobernatzeko itunak bilatzera behartuko duen beherakada jasan du. Mélenchonen ezkerra eta Le Penen eskuin muturra asko hazi dira. Ipar Euskal Herrian Macronen aldeko Bru eta Lasserre eta ezkerreko Echaniz... [+]
Macronen aldeko Ensemble hautagaitza nagusitu da bosgarren eta seigarren hautesbarrutian eta orain arteko diputatuek atxiki dute aulkia: Vincent Bruk eta Florence Lasserrek. Laugarrenean, NUPES ezkerreko batasuna nagusitu da, doi-doietarik: Iñaki Echaniz da diputatu... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru bozka-barrutiei dagokienez, ezkerreko indar ezberdinek osaturiko NUPES aliantzaren eta Emmanuel Macron presidentearen inguruko Ensemble hautagaitzaren artean eginen da bigarren itzulia. EH Bai-k ez du boto-kontsignarik eman, eta EAJko Ipar Buru Batzarrak... [+]
Macronen koalizioa izan da bozkatuena Ipar Euskal Herrian: Ensemble-Majorité Présidentielle. Bigarrena NUPES ezkerreko aliantza izan da. EH Bai hirugarren geratu da eta ez du lortu bigarren itzulira ordezkaririk igortzerik. Hala ere, nabarmen egin du gora 2017ko... [+]
Ekainaren 12an iraganen da Frantziako Legebiltzarrerako lehen itzulia. Hiru bozka-barruti dira Ipar Euskal Herrian, eta bertako hiru diputatuen izenak argituko dira ekainaren 19ko bigarren itzulian. Vincent Bru eta Florence Lasserre Emmanuel Macronen Errepublika Martxan [La... [+]
Frantziako legebiltzarreko bozendako hautagaiek ostirala dute azken epea izena ofizialki emateko Paueko prefeturan. Ipar Euskal Herria eta Biarnoa batzen dituen laugarren hautesbarrutian, sei hautagaik jadanik jakinarazi dute diputatu izan nahi dutela. EH Bai alderdiaren... [+]