Nazio Askapenerako Armada Zapatistako (EZLN) kideak Mujeres Uhartetik (Mexiko) abiatuko dira maiatzaren 3an, Galiziara bidean. "La Ruta de Ixchel" izena du ibilbideak. Taldea zazpi pertsonak osatzen dute, denak mexikarrak eta maien ondorengoak.
Kontinente amerikarra inbaditu zuten konkistatzaileek duela 500 urte baino gehiago egindako ibilbidea alderantziz egingo dute EZLNko kideek. Maiatzaren 3an hasiko dute bidaia Atlantikoan zehar. Zazpi zapatistek osatutako talde batek Quintana Roo mexikar estatuko Mujeres Uhartera jo du astelehenean, Mexikoko hegoaldeko Chiapas estatuko mendietatik hasita. Handik, datorren astelehenean itsasoratzea espero dute. Ekainaren erdialdean Galiziako kostaldera iristea aurreikusten dute. Maien kondaira baten arabera, Ixchel, maitasunaren eta emankortasunaren jainkosak, honela esan zuen: “Ekialdetik etorri ziren heriotza eta esklabotza. Bihar, ekialdera, bizitzak eta askatasunak nire hezur eta koskorren baitan nabiga dezatela”.
El País egunkariak jaso ditu ibilbidearen nondik norakoak. Eskuadroia zazpi pertsonak osatzen dute, denak mexikarrak eta maien ondorengoak, eta “ozeanoaren alde honetako jatorrizko beste herri batzuekin mina eta amorrua partekatzen dute”, EZLNk bere web orriaren bidez jakinarazi duenez. Astelehen honetan ibilbidea hasi duten ordezkaritza horretako kideak “beranduenez ere” ostiralean iritsiko dira Mujeres Uhartera, eta han hartuko dute Europara eramango dituen Mendia izeneko itsasontzia .
Taldeari “421 eskuadroia” deitu diote, lau emakumek, bi gizonek eta ez gizon ez emakume identifikatzen den pertsonak batek osatzen dute. Lehorreratzea lortzen badute giro paregabea egongo dela esan dute: “Festa, dantza, abestiak eta cumbia izango dira”. Ondoren, Europako beste hainbat herrialdeetara ere joko dute. “Ozeanoaren bi aldeetan, mezu labur batek espektro elektromagnetiko osoa estaliko du, eta ziberespazioa, eta haren oihartzuna bihotzetara iritsiko da”, dio astelehen honetan zabaldutako komunikatuak. “Inbasioa hasi da”, amaitu dute umorez zipriztindutako agiria.
Peru iparraldeko kostaldean, Pañamarca aztarnategian, mochica kulturako (K.a. 330- K.o. 800) tronu areto bat aurkitu berri dute. Arkitektura ikusgarriagatik, iruditeria erlijioso zabalagatik eta xehetasunez betetako hormairudi koloretsuengatik ezaguna da kultura... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.
Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]
Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]
Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.
Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.
Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]
São Paulo, 1822ko irailaren 7a. Hiriaren kanpoaldean, Ipiranga ibaiaren ertzean, Petri Bragançakoa Portugalgo printzeak Brasilen independentzia aldarrikatu zuen, “Independência ou morte” oihukatuz.
Katalina/Antonio Erausoren ahotsa eta aurpegia ezagutzen ditugu, baina ez dakigu ezer bera moduko kolonoek sarraskitutako eta esklabo bihurtutako genero-disidenteei buruz. Lapurtutako memoria eta duintasuna berreskuratzeko artxibo historikoetan murgiltzea da Rio Paraná-ren... [+]
Erauso, Katalina (Moja alfereza deitua). Gipuzkoar abenturazalea”. 1603. urtean, nerabe izanda, komentutik alde egin eta, geroztik, gizonezko jantziekin bizi izan zela kontatzen digu Lur Entziklopediak. Ameriketan gizon zuriekin izan zituen liskarrak eta horiek eragin... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Hainbat lan arkeologikoren bidez frogatu dute Hernán Cortésen konkistaren ondoren giza sakrifizioek jarraitu zutela Tlatelolco hirian eta aztekek jarraitu zutela euren erlijio eta usadioekin, guztiz debekatuta zuten arren.
Guanahani uhartea (Bahamak), 1492. Kolonen espedizioak "Mundu Berria" lehenengoz zapaldu zuenean, gero Amerika esango zitzaion kontinentean 60 milioi pertsona bizi ziren, gutxi gorabehera. Handik ehun urtera sei milioi ingurukoa zen biztanleria.