Alfonso Alonso eta Javier Marotok egin dute anfitrioi lana PPko presidenteak Gasteizko jaietako egun handian hiri erdigunetik egindako ibilaldian.
Andre Mari Zuriaren egunean PPko presidente hautatu berri den Pablo Casadok Gasteiz erdigunean egin du gaur eguerdian agerraldia Javier Maroto, Alfonso Alonso, Leticia Comeron eta Alderdi Popularreko beste zenbait kide alboan zituela.
Pablo Casadok bertaratutako hedabideen aurrean adierazpenak egin nahi izan dituenean, inguruan zegoen herritar talde batek “alde hemendik” oihuekin isilarazi nahi izan dute. PPren jarraitzaileek beren aldetik txalo eginez erantzun nahi izan dute.
Erdialdean egindako ibilbidean zehar txistu hotsak entzun behar izan dituzte PPko ordezkariek.
PPko burua den @pablocasado_ ri ongi etorri beroa eman diote Gasteizen. pic.twitter.com/CDOzaMNKRQ
— Gorka Julio (@teketen) 2018(e)ko abuztuaren 5(a)
Albiste hau aleak.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Pablo Casado PPko lehendakariak asteazken goiz honetan agur esan dio Kongresuari, asteazkenero Espainiako Gobernuari egiten dion kontrol saioaren hitzaldian. Zalantzak ziren agertuko zen ala ez, baina azkenean hantxe azaldu da, PPko buru gisa Kongresuko azken hitzaldia egitera.
Federico Jiménez Losantos kazetari espainiar ultraeskuindarrak esRadio katean duen saioan elkarrizketa egin dio PPko buruzagiari. Mexikoko konkistarengatik barkamena ez dutela eskatuko harro adierazi du eta Hernan Cortesen eta Juan Sebastian Elkanoren espedizioen V... [+]