Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista publikoari.
ETBk irailaren 3an, Gasteizen, aurkeztu zituen denboraldi berriaren nondik norakoak. Aldatu Gidoia taldeak Euskal Telebistak bertan plazaratutako zenbait erabaki salatu ditu. Mugimenduak jakitera eman duenaren arabera, badira kalitatezko eta euskarazko edukia gauzatzeko baliabide, aktore zein umoregileak. Hori horrela izanda ere, telebistak gaztelaniazko edukien alde egiten duela berretsi du, Aldatu Gidoiak Leporatu dionez.
Hainbat izan dira ETBk kaleratu dituen saio berriak. Entzutetsuenen artean dagoen Vaya semanita, gaztelaniaz ekoitzi dela gaitzetsi du Aldatu Gidoiak: ''Vaya semanita saioan aktore euskaldunak ikusiko ditugu gaztelaniaz lan egiten, beste behin''. Estreinatu berri den Generación Click dokumental sailean ere hautu berdina egin dutela adierazi du. ''Saio honetan gazte euskaldunak erdaraz jarri ditu''. Aurkezpenean ETB3 aipatu ez izana ere nabarmendu du eta haur eta gaztetxentzako euskararazko eduki berritzaile eta erakargarrien falta salatu du.
Aurretiaz ere Aldatu Gidoiak seinalatu ditu ETBren eta Eusko Jaurlaritzaren hautuak. Maiatzaren 18an, manifestazioa egin zuten Gasteizen, kultura eta ikus entzunezko politikak errotik aldatzea eskatzeko. Bide horretan jarraituko duela adierazi du mugimenduak, ETB zein Eusko Jaurlaritza interpelatzen eta mobilizatzen.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]
Espainiako Gobernuaren 2022ko aurrekontuak babestu zituen EH Bilduk, besteak beste, ETB3 Nafarroa guztira zabaltzeko akordioa sinatuta. Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du PSOEk ez duela hitza bete eta EH Bilduk ez duela presiorik egin.
Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.
Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen,... [+]