EHU

Aldatu ez dena


2021eko maiatzaren 12an - 11:36

Maiatzak ostera dakar azterketen eta entregen garaia Euskal Herriko Unibertsitatera. Esan beharrik ez dago, gainerako guztia baldintzatu duen moduan baldintzatu du COVID-19aren pandemiak unibertsitatea ere. Joan den ikasturtearen azken zatian, azpikontratatutako garbitzaileak greba bertan behera uztera behartu zituen EHUk osasun egoeraren aitzakiapean, eskatzen zuten hitzarmena onartu beharrean. Itxialdiarekin fakultate gehienak itxi eta irakaskuntza telematikoa izatera pasa zen. Etxetik eman behar izan zituzten klaseak irakasleek, ahal zuten moduan, eta era berean jarraitu behar izan genituen ikasleok.

EHUk 2020-2021 ikasturtean irakaskuntza gutxienez %75ean aurrez aurrekoa izan zedin ahalegina egingo zuela esan zuen, eta hori bermatzeko neurriak hartu zituzten: musukoak uneoro eramatea, aurrez aurreko irakaskuntza eta telematikoa uztartzea eta ordutegiak aldatzea ikasleak “gutxiago” pilatzeko, gelak eta espazioak egokitzea osasun neurriak bete ahal izateko, ikasgeletako leihoak eta ateak irekita mantentzea... Aitzakia horrekin Ibaetako campuseko HEFA fakultatean ikasleek kudeatzen eta erabiltzen zuten gela ostera ere ikasgela bilakarazi zuten, jardun politikorako espazio gabe utziz ikasleak, Unibertsitateko Indar Batasunak salatu duen moduan, eta oraindik ere berdin jarraitzen du egoerak, azken hilabeteotako borrokaren bidez aurrerapausoak eman diren arren.

Hala ere, gauza asko ez dira aldatu. Campusetara heltzeko garraio publikoa lehen bezain beteta joaten da, gradu batzuetako taldeak lehen bezain handiak dira –ia 100 ikaslekoak batzuk–, eta lehen lauhilekoko aurrez aurreko azterketek pilaketa handien irudiak utzi zituzten, garbitzaileen eta ikerlarien lan-baldintzak lehen bezain kaskarrak edo are okerragoak dira. Unibertsitateko langileen txertaketaren auzia ere hor dago.

Datorren ikasturterako bide-orria atera berri du EHUk eta gauza gutxi aldatuko direla dirudi. CO2 neurgailuak jarriko dituzte, eta gehienez ere ikasgelako 50 ikasle egon daitezela “gomendatuko” dute, eta ikasgela 20 minuturo 10 minutuz aireberritu beharko du irakasleak. Ezer gutxi langileen eta ikasleen gainerako baldintza materialei buruz, tasei eta bekei buruz, jarduera akademiko hutsetik antolatzeko espazioei buruz... Pandemiaren kontuak azaleratu du zer den lehenesten dena, zertan den instituzio askoren logika. Gauza asko aldatu beharko lirateke unibertsitatean, pandemian egon ala ez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
Emakume katedradunen kopurua nabarmen handitzea izango da EHUren helburua datozen lau urteetan

Lan kategoria altuenetan %22 dira emakume katedradunak gaur egun, eta soldata arrakala %7koa da. Berdintasunerako IV. Plana aurkeztu dute, eta Eva Ferreiro errektoreak adierazi du EHU “erreferentea” dela genero politiketan.


Hamar urtetan EAEko ikastetxeen %20 ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


2024-06-19 | Axier Lopez
EHUk ez du akordio berririk sinatuko CAFekin, giza eskubideak urratzen dituen Jerusalemgo tranbia utzi arte

Hainbat lagun elkartu da ekainaren 19ko goizean EHUko Gipuzkoako errektoreordetzaren egoitzan, Ibaetan EHUk CAFekin dituen harremanak eten ditzala eskatzeko. Gipuzkoako campuseko errektoreorde Agustin Erkizia Olaizolak adierazi die EHUk ez duela akordio berririk sinatuko... [+]


Gerrak sortzen dituen euskal industria militar berria: Satlantis-en adibidea

Duela ia urte eta erdi, Ahoztar Zelaieta kazetariak Satlantis enpresaren aurpegi ezezagunena ekarri zuen argitara. Azkenaldian berrikuntza teknologikoaren alorrean sortzen ari diren euskal enpresen izar gisa aurkezten zaigu Satlantis; baina El Salto-k argitaratutako La empresa... [+]


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


EHUko talde bat elkarlanean dabil genozidioarekin lotutako institutu israeldar batekin

Ahoztar Zelaietaren ikerketa batek argitu du EHUk lotura duela palestinarren etxeak botatzeko erabiltzen diren ‘bulldozerrak’ garatu dituen institutuarekin. Unibertsitate publikoak apirila bukaeran esan zuen harremanak etengo zituela Palestinako sarraskia espreski... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude