Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

  • Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen batasunera dei egin du Donibane Garazin, eta Jardun koordinakundeak egun osoko egitaraua antolatu du Gernikan. "Herritaren aktibazioa" sendotu nahi duela adierazi du Gure Esku-k.

EH Bilduk 15.000 lagun bildu ditu Iruñean Aberri Egunean. EH Bildu

2025eko apirilaren 22an - 09:11
Azken eguneraketa: 11:04

Euskal Herriko txoko ugarietako kaleak aldarriz bete dituzte eragile nahiz alderdi politiko ugarik igandean, 2025eko Aberri Egunean. EH Bilduk esan du 15.000 lagun bildu dituela Iruñean, askatasunaren nazioa gara lelopean, eta Arnaldo Otegi idazkari nagusiak "Euskal Herria naziotzat daukaten guztiei" berdinen euskal errepublikaren alde lan egiteko dei egin die. Gazte ugari batu dira koalizio subiranistak deitutako mobilizaziora, Ernaik asteburuan zehar antolatutako Gazteon eskutik topagunearen harira.

Gazte antolakundearen arabera, 3.000 gaztetik gora bildu dira azken egunetan Berriozarren (Nafarroa), eta Otegik balioan jarri du euren lana: "Ez baitago askapen prozesurik gazteak ez badira bide horretara gehitzen". Duela 50 urte fusilatuak izan ziren Txiki eta Otaegi ere gogoan izan ditu EH Bilduko idazkari nagusiak: "Inork ez du geldituko berdinen errepublika bat sortzeko euskal herriaren borroka, inork ez du udaberria oztopatuko".

Lehena Ortuzar eta Pradalesentzat

EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidente izendatu zutenetik ospaturiko lehen Aberri Egunean, Aitor Estebanek aldarrikatu du EAJk 40 urte baino gehiago daramatzala "nazio anbizioa erakusten", alderdi jeltzaleak Bilbon egin duen ekitaldian. Estebanek ezker abertzalearentzako hitzak ere izan ditu bere hitzartzean; azken aldian EAJren antza hartu nahi izatea leporatu dio.

Imanol Pradalesentzat ere lehen Aberri Eguna izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik. Estebani eta Andoni Ortuzar EBBko presidente ohiari eskerrak eman ondoren, hark ere hitzartzea baliatu du ezker abertzalearen aurka egiteko. Hain zuzen, aberria ez dutela modu berean ulertzen eta "gure etxearentzat eta gure gizartearentzat" eredu ezberdinak dituztela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.

Bagira-k "indarrak batzera eta norabide berean lan egitera" dei egin du

Hirugarren urtez, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak bat eginda ospatu du Aberri Eguna, Donibane Garazin. "Euskararen aldekoa den proiektu abertzalea lau haizeetara hedatzeko", indarrak batzea eta norabide berean lan egitea aldarrikatu du Bagira-k. EH Bairen autonomia proposamenaren aurkezpena eta Batera dinamikaren itzulera aipatu dituzte azken hilabeteetan eman diren urratsen adibide gisa, baina pauso gehiago eman behar direla azpimarratu dute.

Jardunen arabera, "zapalduen batasunak bakarrik ahalbidetuko du Euskal Herriaren askapena"

Jardun koordinadorak Gernika (Bizkaia) hautatu du Aberri Egunaren harira egun osoko egitaraua antolatzeko, eta Euskal Herri langilea batu lelopean manifestazioa egin dute eguerdian. Antolakundeak azaldu du "askatasunerako bidea" ez dela Frantziako eta Espainiako instituzioetatik etorriko, eta langileen batasuna estatu horiekiko konfrontazioaren gainean eraiki behar dela. Hain zuzen, Euskal Herriaren etorkizuna zapalduek eraiki behar dutela aldarrikatu dute, burgesia "eroso" baitago 'statu quo'-an.

Jardun koordinadorak egun osoko egitaraua antolatu zuen Gernikan (Bizkaia). Jardun

"Herritarren aktibazioa" sendotu nahi du Gure Esku-k

Ekainaren 7an manifestazioa egingo du Gure Esku plataformak Bilbon, Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki leloa hartuta. Plataformak euskal herritarrei "haien errealitatera egokitutako etorkizuneko soluzioak eskaintzeko" baliatu nahi du eguna, eta adierazi du Aberri Egunak "argi" utzi duela "herri gisa jauzi egiteko aukera" dagoela: "Burujabetza agenda politikoan dago. Gero eta begi bistakoagoa da autogobernu baliabideak behar direla gure hizkuntza, kultura eta herri nortasuna zaintzeko".

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria
Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


“Gu beti irabaztera ateratzen gara, emakumeen nahiz gizonen aurka jokatu”

Irungo Landetxa auzoko pala txapelketa mistoan, hogei bikotetik bakarra da emakumeek osatua, 40 lagunetik bi baino ez dira emakumeak: Idoia Karrera eta Loiola Zuazu. Lehiaz, txapelketa misto eta ez mistoen arteko aldeez eta joko-mailaz mintzatu gara haiekin. "Emakumeok... [+]


2025-04-15 | Irutxuloko Hitza
Urrian zabalduko dute Basque Culinary Centerren Donostiako GOe egoitza berria

Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.


2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


Zentsura mozioa onartuta, UPNk Noain-Elortzibarreko alkatetza galdu du

AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]


Eguneraketa berriak daude