Laura Mintegi ere lehendakarigai izango da abenduaren 12ko bozketan

  • Hilaren 12an Eusko Legebiltzarrean egingo den bozketan Laura Mintegi lehendakarigai izango da, EH Bilduk atzo iragarri zuenez. Abenduaren 12an gehiengo absolutua inork lortuko ez duela aurreikusita, hilaren 13an beste bozketa bat egingo dute. Azken orduko sopresarik ez badago, egun horretan izendatuko dute Iñigo Urkullu lehendakari gehiengo sinplearekin.


2012ko abenduaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Laura Mintegik ekonomiarekin lotutako hainbat proposamen eramango ditu Legebiltzarrera.

Azkeneko hauteskundeetan bozka gehien jaso zuen indarra errepetatzeak ez du esan nahi, Mintegiren ustez, "politika egiteko beste modurik ez dagoenik". EH Bilduko bozeramaileak enplegua sortzea jarri du lehentasun nagusitzat, fiskalitate eredua aldatzearekin batera.

Proposamen ekonomikoak

Finantzen Euskal Kontseiluan ere aldaketak proposatuko ditu EH Bilduk, "malguagoa" izan dadin. Kontzertu Ekonomikoari dagokionez, Espainiako Estatuko zor publikoak kupoan eragin duen igoera murrizteko akordioa gauzatu nahi du hiru aldundien eta Jaurlaritzaren artean, baita Espainiako armadari dagokion zatia kentzea ere. Horrekin batera, EAEk Ecofinen bileretan parte hartu ahal izatea ere badago koalizio soberanistak egingo dituen proposamenen artean. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude