“Aldaera” izan da 2021 urteko hitza Euskaltzaindiaren eta UZEIren arabera

  • Euskarazko albisteen jarraipenean oinarrituta hautatu dute "aldaera" hitza. COVID-19a eragiten duen birusaren aldaerak behin eta berriz izan dira albiste 2021ean. Lehen aldiz hautatu dute urteko hitza Euskaltzaindiak eta haren erakunde atxikia den UZEIk.


2021eko abenduaren 17an - 10:39
Azken eguneraketa: 11:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaltzaindiak eta UZEIk 2021eko hitza aukeratu dute, hain zuzen, "aldaera". Lehen aldia da Euskaltzaindiak eta UZEIk urteko hitza elkarrekin hautatzen dutela. Euskarazko lexikoaren jarraipena egiten du egunez egun Akademiaren erakunde atxikia den UZEIk. Horretarako, nagusiki, komunikabideak arakatzen ditu, lexikoa eguneratua izatea ezinbestekoa baitzaio hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarritutako tresnetarako. Eguneroko jarraipen horretan oinarrituta hautatu da 2021eko hitza.

Erabilerak berritu duen hitza

Euskararentzat, "aldaera" ez da hitz berria. Euskaltzaindiaren Hiztegian jasota dago lehendik ere, baina azken hilabete hauetan ohiz kanpoko erabilera izan du pandemiaren harira. Izan ere, aurten ere COVID-19a izan da albiste nagusienetako, besteak beste birusaren aldaera berriek pandemiaren beraren bilakaeran duten garrantzia dela eta.

Letra grekoak, ez leku-izenak

Dagoeneko, COVID-19a eragiten duen SARS-CoV-2 birusaren aldaera ugari identifikatu dituzte zientzialariek mundu osoan zehar. Gaixotasun edo patogeno berrien izenetan erreferentzia geografikorik ez erabiltzea gomendatzen du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta, horregatik, COVID-19aren birusaren kasuan ere, aldaerak ez dira izendatzen lehen aldiz identifikatu diren herrialdearen edo lekuaren arabera. Hain zuzen ere, horrelako izenak teknikoak ez diren testuinguruetan erabiltzen dira, baina herrialde edo leku horietako pertsonak ez estigmatizatzeko alfabeto grekoko letrekin izendatzea erabaki du OMEk.

Horrela, Erresuma Batuan agertutako aldaerari alfa aldaera deitzen zaio, iaz Hegoafrikan identifikatutakoari beta aldaera, Brasilgoari gamma aldaera, Indiakoari delta aldaera, Perukoari lambda aldaera, Kolonbiakoari mu aldaera, eta aurtengo azaroan Herbehereetan eta Hegoafrikan detektatutakoari, berriz, omikron aldaera.

Albiste ugaritako hizpide

Urte osoan zehar izan ditugu ahotan, beraz, SARS-CoV-2 birusaren aldaerak. Apirilean, OMEk eskatu zuen Erresuma Batuko aldaera edo aldaera britainiarra moduko izendapenak ez erabiltzea. Ekainean, berriz, delta aldaera hedatzen ari zela eta, txertatze-prozesua azkartzeko beharra azpimarratu zuten osasun-agintariek. Irailean albiste izan zen Kolonbian detektatu berria zen mu aldaera. Azaroan jakin genuenez, omikron aldaera Europan zegoen, Hegoafrikan lehendabiziko kasuak agertu aurretik.

Edonola ere, alfabeto grekoa gogoan duen edonor ohartuko den bezala, OMEk mu aldaeratik omikron aldaerara egin du jauzi, nu eta xi letrak erabili gabe. Esan dutenez, berariaz baztertu dituzte letra horiek, ingelesezko new (‘berri’) hitzarekin nahas zitekeelako nu grekoa, eta, xi, berriz, Asian arrunta den abizena ere badelako. Eta, noski, letra horiek ez erabiltzeko erabakia ere hizpide izan da aurten


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude