Alberto Sololuzerena izan daitekeen autoa aurkitu dute zabor-jauzitik bi hilabete bete direnean

  • Apirilaren 6an bete dira bi hilabete Zaldibarren Verter Recycling enpresaren zabortegia erori zela, berarekin eramanaz Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán langileak. Zaldibar Argitu plataformak egun honetatik aurrera iluntzero kazola-jotzeak deitu ditu. Apirilaren 5ean gaueko 21:00etan argitaratu du EITBk berria: Sololuzerena izan daitekeen autoa aurkitu dute bilaketa lanetan ari direnek.


2020ko apirilaren 06an - 07:02

El Correok adierazi duenez, zabor jauzia gertatu zenean Alberto Sololuzeren kotxea zabortegi sarreran zegoen, pisuaren eta etxolaren aldamenean. Hauen denak xehetuta geratu ziren eta kotxea oso urrutira eraman zuen arrastan. Txatarra bihurtuta aurkitu dute kotxea eta Naizek zehaztu duenez, Segurtasun saileko komunikazio arduraduna den Julian Belokik esan die "badirudi Sololuzerena dela, baina oraindik ezin dugu ziurtatu", horretan ari omen dira polizia zientifikoak.

Hemen "erreskate taldeek grabatutako eta EITBri utzitako" irudiak:

Bilaketa lanak zertan diren

El Correoren arabera, bilaketa lanek abiadura handitu dute ateratako lurra biltzeko bi zeldak eraiki dituztenetik. Orain 8:45etik 9:15era egiten omen dute lan bilaketetan ari direnek. Pisua zegoen eremuan ekin zieten bilaketa lanei zabortegia erori zenean, hor uste baitzen egon zitezkeela bi langileak, baina beste zabor jauzi batek harrapatzeko arriskua ere handiena bertan zegoen. Hortik behera lau bilaketa eremu zehaztu zituzten eta horietatik bi eremuta dagoeneko atera beharreko zabor metak erauzi dituztela dio Correok. 70.300 metro kubiko zabor atera eta zakurrekin behatu dituzte.

Eitzagako auzotarrek eskatu dute zeldetako beste leku batera eramatea

Eitzaga Etxeberria baserritik ehun metro baino gutxiagora dagoen zelda beste norabait eramatea eskatu dute. Kontuan izan behar baita amiantoz kutsatutako hondakinak direla. Auzotar bakoitzari mediku azterketak egitea ere eskatu dute, eta otsailaren 6an auzotik aterara zituzten biztanleei jarraipena egitea.

Zaldibar Argitu plataformak kazola-jotzera eta kandela piztera deitu du

Apirilaren 6an hasita, hau da, zabor-jauzitik bi hilabete bete diren egunaz geroztik, gauero 20:30ean bost minutu kazola-jotzera deitu du Zaldibar Argitu plataformak eta ondoren bi kandela piztera, gauero, desagertutako bi langileak aurkitzen dituzten arte. Hainbat musikarik Zaborrezko munstroa kantua ezagutzera eman zuten apirilaren 5ean. Hemen ikusentzungai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Jaurlaritzako hiru teknikariren deklarazioak bertan behera, epaitegietako lanuzteengatik

Ostegunean ziren deklaratzekoak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko hiru teknikariak, baina justizia auzitegietako lanuzteen ondorioz ezin izan dute egin. Verter Recycling enpresari Ingurumen Baimen Bateratua nolatan eman zioten azaldu beharko dute.


Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratuko dute ostegunean, istriputik hiru urtera

Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko hiru teknikarik deklaratuko dute, Zaldibarko zabortegian ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak elkarretaratzera deitu dute Durangoko epaitegi aurrean.


2023-02-14 | Ula Iruretagoiena
Estoldak

Hirien hondakinak bildu eta txikitzen diren lekuetara bisitaldia egitea eskoletako derrigorrezko txangoa izan beharko litzateke. Gaileta paketetxo bat ireki barneko bi gaileta irensteko, eta pakete azalaren ibilbidea mentalki eraiki. Helmugan paratzen da giza aktibitatearen... [+]


Zaldibargo zabortegia ez da oraindik zigilatuko

Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Zaldibarko auzian ardura politikoak hartzeko eskatu dute, luiziaren hirugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak deituta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak omendu dituzte Eitzaga auzoan, zabortegian harrapatuta geratu zirenetik hiru urtera. Auzia argitzeko beharra berretsi dute eta ardura politikoak hartzeko eskatu.


Bizkaiko hondakinen kudeaketa

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaz geroztik hondakinen kudeaketan Bizkaian dauden hutsuneak nabarmendu ditu talde ekologistak txosten batean. Azaldu duenez, hondakinak kudeatzeko plan berriaren zirriborroa oraindik ez da onartu eta 2016koa dago indarrean. Hondakin organiko... [+]


Zaldibar Argitu plataformak Sololuze eta Beltran oroituko ditu zabortegia amildu eta hiru urtera

Datorren igande eguerdian, otsailaren 5ean, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitu eta argipenak eta erantzukizunak eskatuko ditu Zaldibar Argitu plataformak.


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-10-05 | ARGIA
Zaldibar Argitu: “Lakua ez da neutrala izan, auziaren parte izan da”

Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.


Bi

Otsailean urte bi bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zela. Martxoan pandemiaren bigarren urteurrena dator, bi hilabetez etxean geratu ginenekoa. Katastrofe bi. Bigarrenak lehenengoa estali zuen, baina Eitzagako hondamendiaren gestioak erakutsi zigun izurritea zelan kudeatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude