Albert Riveraren azken probokazioa: Altsasun egingo dute ekitaldia azaroaren 4an

  • Ciudadanos alderdiak bultzatzen duen España Ciudadana plataformak ostegunean jakinarazi du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela, azaroaren 4an, igandea. "Ekitaldiak egiten ari gara Espainia osoan. Madrilen hasi ginen, Malaga, Mallorka, Bartzelona, Sevillan... eta hurrengoa leku garrantzitsu eta berezia da, Nafarroan izango da, Altsasun", adierazi du Riverak.


2018ko urriaren 18an - 15:59
Albert Riverak iragarri du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Gure hurrengo ekitaldia Altsasun izango da. Askatasuna eta berdintasuna defendatu behar ditugu herrialde osoan. Nafarroaren duintasuna ere defendatuko dugu: Nafarroa eta EAE anexionatzeko aukera ematen duen Konstituzioaren xedapena ezabatzea nahi dugu".

Riveraren hitzetan Altsasu "sinbolo" bilakatu da Espainiaren batasuna eta "espainiarren arteko berdintasuna" defendatzen dutenen artean. Hala ere, adierazi du, "leku zaila" dela, eta hori pentsatzen dutenak babestu behar dituztela.

Ikusi bideoa:
 

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan 47 boto

47 boto eskuratu zituen alderdi unionista neoliberalak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan, Geroa Baik 1.130, EH Bilduk 825, Podemos 582, PSNk 465, UPNk 434 eta PPk 160.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ciudadanos
2023-01-20 | Sustatu
Ciudadanos alderdiaren logo berria: ez da kargatzen, iraungitzear dago

Ciudadanos alderdi espainiarrak, gainbehera politikoan inkestetan egon arren, irudia berritu du, bere izarera "liberal eta progresista" (sic) berrestearekin batera. Irudi berriak iruzkinak sortu ditu sarean. Pare bat ikuspegitatik aztertuko dugu artikulu honetan.


Ciudadanosek bilkura egin du Altsasun Guardia Zibilari sostengua agertzeko

Iragarrita zegoen moduan, Ciudadanos alderdia Altsasun egon da ostiral honetan, bihar egingo den Ospa! egunaren aurrean herriko Guardia Zibilari sostengua agertzeko.


2022-08-30 | ARGIA
Guardia Zibilaren alde eta Ospa Egunaren aurka egingo du Ciudadanosek Altsasun

Altsasura itzuliko da Ciudadanos, Ospa Egunaren bezperan. "Bertako guardia zibilek eta gure zerbitzari publiko guztiek askatasunaren alde egiten duten lana eskertzea" dute helburu, Ines Arrimadas alderdiko buruaren hitzetan.


Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde baten eraketa atzera bota dute PSOE, PP, Vox eta Ciudadanosek

ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]


EITB Nafarroan zabaltzearen aurka azaldu dira UPN, PP eta Ciudadanos

Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza hitzarmenaren luzatzea eztabaidatu du asteazkenean Espainiako Senatuak, EITBren zerbitzuak Nafarroan zabaltzeko.


2020-07-17 | ARGIA
EH Bilduren eta PP+C's-en artean jokoan zegoen Bizkaiko eserlekua, eskuinarentzat

Atzerrian bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatu ostean, PPk eta Ciudadanosek eratutako koalizioak bereganatu du Bizkaiko 25. eserlekua.


Iturgaiz, aingura hegoduna

PPk historiako emaitzarik txarrenetakoak lortu ditu EAEko hauteskundeetan, baina Carlos Iturgaiz, alderdiaren Madrilgo aparatuak inposatutako zerrendaburua, euforiko agertu da uztailaren 12ko emaitzak baloratzera.


2020-06-11 | Gedar
23 oreretar auzitara eramango dituzte Ciudadanosen ekitaldian eginiko protestarengatik

“Hauteskunde delituak” eta “ordena publikoaren aurkako ekintzak” leporatzen dizkiete, joan den urteko apirilaren 14an Ciudadanosek herrian egin zuen mitinaren aurka protesta egiteagatik. Sei hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra jasotzeko... [+]


Interneten gobernuak esku-hartzeko dekretu polemikoa onartu du Espainiako Kongresuak

"Mozal Lege digitala", "Sanchez dekretua", "Dekretazo digitala"... era ugaritan izendatu dute Espainiako Gobernuari internet zentsuratzeko eskumena ematen dion dekretua. Azaroaren 5ean, hauteskundetarako bost egunen faltan onartu zuten lege dekretu... [+]


2019-07-30 | Axier Lopez
Elkano eta Espainiako inperialismoa aldarri Andaluziako aurrekontuetan

PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Andaluziako 2019-2020 aurrekontuei begira adostu duten programan azaltzen da "1492: mundu berri bat" ekimena. "Amerikako aurkikuntzari eta ondoren egindako beste balentriei –munduari bira ematea kasu–", garrantzia... [+]


2019-06-14 | Mikel Asurmendi
Ciudadanos eta Voxen arteko aliantzek burrunba sortu dute Eliseoan

Emmanuel Macronek ezin izan du Ciudadanos eta Vox-en arteko aliantza politikoak deus gertatuko ez balitz bezala pasatzen utzi. La Republique en Marche eta Ciudadanos alderdiek bat egiten dute hainbat ildotan, alabaina, ildoek eremu osoa ildokatu lezakete martxa honetan.


2019-05-23 | ARGIA
Ugaon “desinfekzio antifaxista” egin dute, Riverari bizkarra eman ondoren

Ciudadanos alderdi espainiar eta eskuindarraren buruzagiak Ugaon izan dira ostegunean, hauteskunde kanpainako beste ekintza mediatiko batean. Altsasun eta Errenterian ez bezala, ez dute istilurik sortzea lortu, herritar ugarik bizkarra emanda eta isilik erantzun dute, eta... [+]


Laranja bat jaten baduzu imintziorik egin gabe

Espainiako politika ez da Borgen-ekoa: 2010ean Danimarkan estreinatu zuten telesail horren hasieran gobernua osatzeko paktu oso korapilatsua lortzen du protagonistaren alderdi moderatuak laboristekin eta ekologistekin, parlamentuko beste bi indarrek kanpotik babestuta. Kapituluz... [+]


Analisia
Laranja bat jaten baduzu imintziorik egin gabe

Espainiako politika ez da Borgen-ekoa: 2010ean Danimarkan estreinatu zuten telesail horren hasieran gobernua osatzeko paktu oso korapilatsua lortzen du protagonistaren alderdi moderatuak laboristekin eta ekologistekin, parlamentuko beste bi indarrek kanpotik babestuta. Kapituluz... [+]


Eguneraketa berriak daude