1960ko antikolonialismoaren erreferente ahaztuetako bat hil berri da 99 urterekin: Albert Memmi sortzez tunisiar Frantziaratua. Frankismo betean 1960an abertzaletasunari ezkerretik arnas berria ekarri zion belaunaldi gaztearen erreferenteetako bat izan zen Memmi, Franz Fanon, Ernesto Che Guevara eta abarren artean. Txillardegik euskaratu zion bere obra ezagunena, "Portrait du colonisé".
Euskal Herrian oharkabean pasatu da Albert Memmiren heriotza, ziurrenik hura izan zenik ere inork gutxik daukalako oroimenean eta are gutxiagok imaginaturik 99 urterekin bizirik egoten ahal zela gizona. 1960 eta 1970eko hamarkadetako oroimen argia daukan Beñat Oihartzabalek ezagutarazi digu berria, Enbata-n idatzi duen 'Albert Memmi gogoan" obituarioarekin.
Dio Oihartzabalek (frantsesetik itzuli diogu): "Borroka antikolonialisten garai hartan eragin nahiko handia eduki zuten Memmiren liburuetako batzuek, partikularzki 'Kolonizatuaren ezagugarriak' obrak -1957an argitaratua, FLNk Aljerian matxinada hasi ondorengo urtean, Jean-Paul Sartreren hitzaurre batekin-, egoera kolonial baten osagai sozial, politiko, etno-erlijioso edo arrazazkoek baldintzatutako mekanismo psikologikoak aztertu zituen Frantz Fanonen obrek eduki zuten bezala.
Eragin hau ez zen mugatu Afrikako eta bereziki Magrebeko askapen borroken testuinguru geopolitikoetara. Azaldu zen Afrikakoetatik oso ezberdinak ziren beste testuinguru politikoetan ere, esaterako Euskal Herriko edo, Ipar Ameriketan, Quebeceko askapen borroketan.
Euskal Herriari dagokionez, neu izan nintzen lekuko zer nolako zirrara eragin zigun niri bezala nire burkide militante askori soziologo honek kolonizatuaz egin zuen potretak. Halako zorroztasun psikologiko eta kulturalez egina zegoen, ezen eta orduako gazte euskaldunok pentsa baikenezakeen haren erretratuak irudikatzen zuela gure gurasoen eta aiton-amonen belaunaldi 'alienatua' edo 'kontzientziatu gabea' (hala esaten genien orduan, harrokeria puntu batez)".
Orduan 'Larresoro' pseudonimoa erabiltzen zuen (frankisten zentsura pasatu ahal izateko) Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskaratu zuen Memmiren obra ezagunena eta Jakin-en argitaratu 1974a, gaur Internetez osorik irakur daitekeena: "Kolonizatuaren ezagugarriak".
Oihartzabalek eman dizkigu Memmi urteotan ahanzturan erori izanaren edo borroka antikolonialetan geroztik aritu direnek hura baztertzeko bi arrazoi posible (hirugarrena, bistakoena, izanik belaunaldien artean memoria historikoaren katean gertatutako etena). Alde batetik, familiaren alde batetik judua zen Albert Memmik ez ziola uko egin sekula sionismoari, nahiz eta deitoratu palestinarrei egindako desmasiak. Eta bestetik, Tunisiak independentzia lortu ostean ez zuela interesik agertu hara itzultzeko eta, aldiz, nazionalitate frantziarraren jabe egin eta kolonoen hizkuntzan idatziz metropolian jaso zituela erakunde akademikoen ohoreak.
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.
Nobel Akademiak iragarri ditu Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak. Zazpi dira, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena. Aurreko urteetako irabazleen... [+]
Ez da kasualitatea Hispanitatearen eguna, Guardia Zibilarena eta Pilarreko amabirjinarena data berean izatea. Hirurek egitura zapaltzaileak irudikatzen dituzte (estatua, armada eta eliza). Bestalde, indigenen erresistentzia eta Espainiako Estatuak bere armada militar eta... [+]
1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]
Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]
Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko eta psikologikoengatik. Barkamen-eskea egin duen ekitaldi berean txosten bat aurkeztu du, medikuen jarduera antietikoak... [+]