Albert Erkiaga zendu da, Boiseko Oinkari dantza taldearen sortzaileetakoa

  • Idahoko eta Ameriketako Estatu Batuetako euskal dantzaren eta kulturaren sustatzaile handienetako bat izan da Albert Erkiaga (Boise, 1935-2022) euskal-amerikarra. Oinkari dantza taldea sortu zuten dantzarietako bat, taldeko lehen zuzendaria eta Boiseko Jaialdiren bultzatzaile eta antolatzaileetakoa, 87 urterekin hil da Al Erkiaga.

Alice eta Albert Erkiaga neba-arrebak.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko irailaren 14an - 09:07

Idahon jaiotako euskalduna zen Al Erkiaga. Bizkaitarra, Ispasterrekoa zuen aita Tomas, 1920an Amerikara joana artzain lanetan aritzera eta bertan ezkondu zen Anita Etxebarriarekin, Mallabiko "Aldape Zarra"ren alaba berau. Al gaztea Boisen hasi zen dantzan ikasten, Juanita Jay Uberuagak ematen zituen dantza-eskoletan. 1960an, Boiseko zazpi euskal gazte Euskal Herrira bidaiatu eta hiru astez beraien gurasoen jaioterria ezagutzen ibili ziren. Pasaiako Oinkari dantza taldearekin harremana egin zuten eta haiekin dantzan ikasten hasi ziren bi hilabetez, baita taldean dantzatu ere. Oinkaritar haiek lagun amerikarrei esan zieten Amerikara itzultzean Oinkari izeneko dantza taldea sortu behar zutela eta halaxe egin zuten.

 

 

 

Boiseko Oinkari dantza taldeko Diana Urresti eta Al Erkiaga dantzan, 1972.

 

 

 

Oinkari, NABO, Jaialdi...

Horrela sortu zen Boiseko Oinkari dantza taldea. Al Erkiaga eta Diana Urresti izan ziren Oinkariren lehen zuzendariak. 1960ko abenduan, Artzainen Dantzaldian egin zuten estreinaldiko emanaldia. Lehen emanaldi hark eragin zituen erreakzio eta emozioek ekarri zuten Oinkariren belaunalditako ibilbide arrakastatsua. Ikusleek txalo eta oihuz hartu zituzten oinkaritar dantzariak, hunkituta eta begiak bustita.

 

 

 

Boiseko Oinkari dantza taldearen aitzindarietakoak: Toni Murelaga, Simon Atxabal, Diana Urresti, Al Erkiaga eta Delphina Urresti. Argazkia: Darin Oswald / IdahoStatesman, 2009.

 

 

 

1970eko hamarkadan Basque Studies Center-eko kide zen Al Erkiaga, eta NABO (National American Basque Organization) sortzeko prozesuan parte hartu  zuen eta erakunde horretako lehen presidentea izan zen. 1980ko hamarkadan, berriz, Jaialdi antolatu zuen lehen antolaketa taldean aritu zen Erkiaga.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


2023-12-22 | dantzan.eus
Filipe Oihanburu euskal dantzari eta koreografoa hil da

Dantzaria, koreografoa, abesbatzako zuzendaria, idazlea… 102 urterekin zendu da Filipe Oihanburu (Argeles-Gazost-Miarritze, 1921-2023) Miarritzeko bere etxean. Hain zuzen Miarritzeko Urrezko Domina jasoa zuen euskal dantzan eta musikan egindako lan guztiagatik. Segundo de... [+]


Eguneraketa berriak daude