Alain Cocq gaixo larri frantsesak lortu du bere borondatez hiltzea, baina Suitzaraino joanda

  • Eritasun larri sendaezin batek gaztetatik jotako Alain Cocq famatua egin zen 2020an bi gose-greba egin zituelako, duintasunez hiltzeko eskubidea aldarrikatuz. Bizimodu oso nekeza eduki arren berehala hiltzeko arriskurik ez zuela-eta ukatua zioten eutanasiatua izatea eta, aldiz, Cocqi bere burua hiltzen laguntzen saiatuko zen edonork Frantziako estatuan espetxe zigorrari egin beharko zion aurre. Legeak aldatzeko aski protesta egin duelakoan, Suitzan suizidio lagundua ahalbideratzen duten elkarte batengana jo du eta ekainaren 15ean hil da, lekukoek adierazi dutenez "lasai eta bakean".


2021eko ekainaren 18an - 13:50
Alain Cocq Dijongo ospitalean 2020an, gose-egarri greba eginez eta medikazioei uko eginda hiltzen saiatu zenean. (Argazkia: Philippe Desmazes)

2020ko azaroan ARGIAn "Oinaze larriak itxaron ezin duenean legea aldatu arte, eutanasia autokudeatua" erreportajean aipatzen zen, besteren artean, Alain Cocqen kasua. 54 urteko herritar honek bizi osoa zeraman erabateko bizi ezinean, gaztetatik gaixotasun oso larri eta bitxi batek jota. Bere ezintasunen artean beti bizi politiko ahalik eta aktiboena egiten saiatua zen gizonak, gaixotasunaren zamak jada ezin jasanak zirelakoan, eutanasia lortzeko ate guztiak jo zituen. Azkenean, iritsi zen Emmanuel Macron lehendakariari eskatzera baimendu ziezaiela medikuei bera sedatzea. Erantzunik ez.

Suizidioa beste biderik ez zitzaion geratzen Cocqi, baina ohetik mugitzeko ezintasun erabatekoa duen gizonak horretarako besteren laguntza behar zuen eta hori, norbaiten suizidioari laguntzea, Frantziako legeriak gogor zigortzen du. Joan den udaberrian poliziak heriotza duinaren aldeko Ultime Liberté elkarteko 11 militanteren etxeak miatu zituen, AEBetako poliziak Frantziakoari ohartarazia ziolako Interneten droga hilgarri baten bila arituak zirela. Denak ere 70etik gorako pertsona burutsuak ziren, Nembutal izeneko barbiturikoa (Pentobarbitala, mundu osoan ezaguna eta gure artean albaitaritzan animaliak eutanasiatzeko ere erabiltzen dena, minutu gutxitan eragiten du heriotza) erosteko ahaleginean zebiltzan, bizi ezinagatik hiltzea erabaki dutenei horrekin laguntzeko.

Ataka estuan sartuta, Cocqek bere esku zeukan azken tresna erabili zuen bi aldiz 2020an heriotza lortzeko: jateari eta tratamenduei uko egitea. Gose eta egarri grebarekin eta medikazio guztiei –morfina barne– uko eginda, espero zuen doktoreak errukitu eta oinaze jasanezinen aringarritzat sedatuko zutela. Ez zen horrelakorik gertatu. Oinazeak jasan ezinik berriro eskatu behar izan zuen klinikara eramatea, hidratatu eta aringarriak jartzera.

 

Frantzian bertan legeak aldatu eta duintasunez hiltzeko aski borroka egin zuelakoan, azken aukera gisa Cocqek onartu behar izan du suizidio lagundua legez araututa dagoen Suitzara joan eta hango elkarte bati laguntza eskatzea. Ekainearen 15ean hil da, ez ordea heriotza ondorengo azken bataila abiarazi gabe: hedabideek zabaldu dute Alain Cocqek utzi duen azken gutuna, Frantziako lehendakari, gobernu eta parlamentariei idatzia. "Gutun honen bidez jakinarazten dizuet duintasunez hil naizela, Suintzan suizidio lagunduzko prozedura baten barruan". Macroni aurpegiratu ondoren bere egoera Frantzian bertan konpontzeko medikuei hari pentobarbitala ematea baimentzea aski izango zela, berea bezalako kasuak konpontzeko legezko bideak irekitzen saiatu diren diputatuei eskerrak eman dizkie eta denei ere eskatu die heriotza duinaren legea hobetu dezaten.

Cocqek elkarte baten laguntza jaso du Suitzaraino joan eta han hiltzeak eragindako gastuak, 8.000-10.000 euro ingurukoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eutanasia
Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


2023-12-21 | ARGIA
Eskatzen dutenen erdiak lortzen du Eutanasia Legearekin hiltzea Espainiako Estatuan

2022an 576 herritarrek eskatu zuten hiltzeko laguntza eta 288k lortu zuten Eutanasia Legearen babesa. 2021eko ekainean jarri zen indarrean legea eta, harrez geroztik, 749 pertsonak erabili dute. 2021ean 173 izan ziren eskaerak eta 75 izan ziren onartuak.


2023-03-31 | ARGIA
2021etik Nafarroan hamabost herritarrek heldu diote eutanasiari hiltzeko

Osasunbideko arduradunek zehaztu dutenez, bermatu da eskubidea ahalik eta berme handienekin gauzatzea bai herritarrentzat, bai eskatzaileentzat, bai haien senitartekoentzat, eta baita osasun-profesionalentzat ere.


2021-12-14 | Leire Artola Arin
Hamahiru pertsonari egin diote eutanasia EAEn eta 34k eskatu dute

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 34 eskaera jaso dituztela Eutanasiaren Legea ekainean indarrean sartu zenetik; hamahiru laguni hiltzeko laguntza medikoa eman diete, eutanasia egin aurretik hil dira zortzi, beste eskakizun bati uko egin diote eta gainerako hamabiak... [+]


2021-11-09 | ARGIA
Eutanasiaren aplikazioa aztergai izango duten jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko Osasun sailak Erabakiak bizitzaren amaieran jardunaldiak antolatu ditu. Azaroaren 23an Baluarten izango dira eta saio bat herritarrei irekia izango da (izen-ematea zabalik da) eta beste bat profesionalentzat izango da.


2021-10-31 | Unai Brea
Concha Castells. Ez diezagutela heriotza lapurtu
“Eutanasia Legeak frogatzeko eskatzen duen sufrimendua handiegia da”

Ogibidez mediku epidemiologoa da Concha Castells Carrillo (Bilbo, 1960), eta Osasun publikoaren kudeaketan ere jardun du zenbait urtez, zuzendaritza karguetan. Orain dela bost urtetik hona, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkartearen presidentea da Euskal Autonomia Erkidegoan... [+]


86 urteko emakume bat, lehen eutanasia kasua Euskal Herrian

Espainiako Kongresuak martxoan onartu ostean, ekainaren 25ean sartu zen indarrean Eutanasia Legea. Lehen prozedura uztailaren 23an egin zitzaion 86 urteko emakume euskaldun bati. Legea aplikatzen hasi eta hilabete geroago, Osakidetzak beren bizitzarekin modu duinean amaitu nahi... [+]


2021-06-25 | ARGIA
Eutanasiaren legea indarrean sartu da Hego Euskal Herrian

Espainiako Kongresuak martxoan onartutako legearen arabera, eutanasia eskatzen ahalko dute "gaixotasun larri eta sendaezina" edo "pairamen larri, kroniko eta ezintasun eragile bat" dutenek, horrek haien autonomian eragiten badu, eta "sufrimendu fisiko... [+]


2021-03-18 | ARGIA
Eutanasia Legea onartu du Espainiako Kongresuak

Hiru hilabete barru argitaratuko da Espainiako Aldizkari Ofizialean legea, eta, behin indarrean jarrita, osasun sistemaren barruan bideratzen ahalko da eutanasia.


2020-12-28 | David Bou
Heriotzarekin bizi

Lerro hauek idazteko unean, hirurogei adineko hil dira dagoeneko Lleidako Fiella-Sant Hospital de Tremp Fundazioaren egoitzan, COVID-19aren agerraldi baten ondorioz. Horrek esan nahi du hilabete eskasean 143 egoiliarren %40 hil direla, Pallars Jussà hiriburuak dituen... [+]


Heriotza ona, eta arautua

Ohio (AEB), 1906ko urtarrilaren 23a. Estatuko Batzar Orokorretan eutanasiari buruzko lege proiektua aurkeztu zuten. Eutanasia legeztatzeko lehen ahalegina izan zen hura.


2020-12-11 | Jone Markuleta
Eutanasia legeak gehiengoaren babesa lortu du Espainiako Kongresuan, PP eta Vox salbu

Eutanasiaren lege proiektuaren aurrekaria onartu du ostegunean Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak, 36 kideetatik 22ren aldeko boto jaso ditu. PPko eta Voxeko ordezkariak izan dira kontra azaldu diren bakarrak.


PODCAST #41 | Oinaze larriak itxaron ezin duenean legea aldatu arte, eutanasia autokudeatua

Arimen egunera hurbildu ahala akordatzen gara bizirik jarraitu nahi arren hildako jendeez; gutxiago, hiltzeko desiratzen egonda bizirautera kondenatuez. Legeek eutanasia legeztatu eta bizi ezin denari suizidioan laguntzea despenalizatu arte itxaron? Eta bestela, nork bere... [+]


Eguneraketa berriak daude