Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

  • Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko abenduaren 16an - 07:26

Egunetan ari ziren Bertsozale Elkarteko langile eta borondatezkoak Illunbeko plazan dena prest jartzen. Gaurko 15:30ean ateak zabaldu, eta aulkiak betez joan dira bertsozaleak, 17:00etarako dena prest egon arte: antolatzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak eta, nola ez, zortzi protagonistak: : Alaia Martin EtxebesteAndoni Rekondo IzagirreAne Labaka MayozAner Peritz Manterola EuzkitzeBeñat Gaztelumendi ArandiaEneritz Artetxe EizagirreNerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran. Ane Ezenarro Beristainek aurkeztu du saioa eta, sarrerakoa egin eta gero, gogoz txalotu dute bertsolarien sarrera Illunben batu diren 6.500 bertsozaleek.

Ariketaz ariketa osatu dute lehenengo atala Iker Iriarte Iribar gai-jartzailearen gidaritzapean, eta iritsi da buruz-burukorako tartea. “Buruz-burukora pasatuko diren bi bertsolariak, ordena alfabetikoan, Alaia Martin Etxebeste eta Beñat Gaztelumendi Arandia. Txaloak berriro.

Beste hiru ariketa eta zortzi epaileek ere bukatu dituzte lanak. Gaurkoan, lan horren ardura izan dutenak, hurrengoak izan dira: Bakarne Urreaga EtxeberriaEneritz Azkue BasurkoIñigo Legorburu ArregiKarlos Ibarguren OlaldeLeire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz. Puntuazio guztiak batuta, Aratz Irazustabarrena Garmendia idazkariak oholtzaraino eraman du puntuazioen orria. Orduan bai, horrela esan du Ane Ezenarro Beristainek: 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna: Alaia Martin Etxebeste

Horrela geratu da sailkapena:

  1. Alaia Martin Etxebeste.............................1.099,5
  2. Beñat Gaztelumendi Arandia...................1.054,5
  3. Oihana Iguaran Barandiaran .........................637
  4. Ane Labaka Mayoz.........................................626
  5. Aner Peritz Manterola Euzkitze.....................617
  6. Nerea Elustondo Plazaola.............................590
  7. Andoni Rekondo Izagirre............................578,5
  8. Eneritz Artetxe Eizagirre.............................574,5

 

Bertso eskolak, oholtza gainean

Sari emate ekitaldian, Gipuzkoako bertso eskoletako ordezkariak izan dira oholtza gainean, eta Unai Gaztelumendi Arandiak egindako irudi bana jaso dute bertsolariek. Sari gehiago ere izan dira: 25 urtez azpiko bertsolari onenaren saria Aner Peritz Manterola Euzkitzek jaso du, Patxi Goikolea Zabalaren eskutik: Larraitz Iparragirre Guenetxea artistak egindako obra bat.

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen izenean saria jaso du Beñat Gaztelumendik, Koldobika Jauregi Zinkunegiren obra bat, Ekaitz Elorriaga Anduaga zuzendaritza kidearen eskutik.

Eta azkenik, txapela: Arantzazu Loidi Garitanok jantzi dio Alaia Martini txapela. Goikolea zein Loidi, Almen bertso eskolaren izenean izan dira oholtza gainean, duela 50 urte sortutako bertso eskola haren ordezkari gisa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Andoni Rekondo Izagirre nagusitu da lehen saioan

Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.


2024-09-16 | Bertsozale.eus
Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.


Eguneraketa berriak daude