Al_Nakba: Palestinako herriaren aurkako 68 urteko genozidioa

  • Al-Nakbak, palestinar herriari bere jabego osoa lapurtzeko proiektu sionistaren hasiera da, hondamendiaren hasiera. Gaur-gaurkoz, AEB eta EBren konplizitateari esker, egitasmoa oraindik indarrean dago eta, gure lana, proiektu hori geratzea da, Palestinako herriaren eskubideen bortxaketari amaiera emateko eta ekialde hurbilean justizian oinarrituriko bake iraunkorra erdiesteko.

Al_Nakba, 1948ko Israelgo Estatuaren sorreran eman zen Palestinako herriaren kanporatzea eta heriotza masiboa gogoratzeko eguna da. Gaur, eraso haren jarraipenak bere horretan dirau, Palestinako herriaren aurkako blokeoa, Gazaren bonbardaketa, legez kanpoko exekuzioak, etxeen suntsitzeak, espetxeratze masiboa -haurrenak barne-, lurren eta uraren lapurreta... eguneroko ogia baitira, Jerusalem eta Zisjordaniaren judaizatzeko asmoz.

1948ko maiatzaren 15ean,palestinar herriaren garbiketa etnikoa hasi zen. Gertaera horri, Palestinarrek Al-Nakba (hondamendia) deitzen diote. Israelek, 1948an bere estatua sortu zuenean, palestinarren %78a bere lurretatik bota zuen modu bortitzean. Gaur egun 5 miloi palestinar baino gehiago errefuxiatu-eremuetan bizitzera behartuta daude eta, 68 urte beranduago, Palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute.  

Israelen bere inguruko herrietan dauden gerrek nazioarteko hedabideen arreta osoa jasotzen  dutela jakinik, inpunitate osoz Palestinako herria oraindik indar handiagoz erasotzeko aprobetxatzen du, erailketak ugarituz, bonbardaketak ugarituz eta bere koloniak zabalduz.

Baina ez da hau eskualde horretan pairatzen ari diren triskantza bakarra. Militar amerikar eta britainiarrek burutu zuten IRAKen inbasioa ondoren, bertako egoera okertu baino ez da egin. Batetik, amerikar eta britainiarrek inposaturiko politikek; bestetik, lapurreta eta beren interes ekonomikoak babesteko bertako azpi potentziek, hala nola, Iranek eta Arabia Saudiak garaturiko operazioek eta, zer esanik ez, Malikik ezarritako politika komunitario eta errepresiboek, Irakeko egoera erabat usteltzea lortu dute.

Herri honetan, AEBek oinarrizko egitura laiko guztien suntsiketa programatua bideratu zuen. Duela hilabete batzuetatik hona, Faluyako biztanleria gosez hiltzen ari da. ISIS eta Irakeko gobernuaren arteko gerrak herri osoa isolamendu betean utzi du. Irakeko Gobernuak ez du elikagairik sartzen uzten eta ISISek ez du inor ateratzen uzten. Eta, bitartean, AEBk zuzendutako nazioarteko koalizioaren aire bidezko bonbardaketa etengabea da.

Bestetik, dagoeneko bost urte joan dira Siriako gerra hasi zenetik. Gatazka honek dagoeneko milioi laurden pertsona baino gehiago hil ditu eta Siriako biztanleriaren erdia lekuz mugitu du. Siriako lurralde osoa kanpo potentzia handien guda leku bihurtu da (AEB, Turkia, Arabia Saudia, Errusia, Israel...). Dena bertako petrolioaz, gasaz eta hidrokarburoen garraio bideez jabetzeko eta kontrolatzeko. Beraiek dira erakunde yihadistak finantzatzen dituztenak, desestabilizazioaren bidez eta gatazka etniko erlijiosoaren bidez, beraien kontrola ezinbestekoa bihurtzeko.

Armen merkatua kontrolatzen duten potentzia handiek, elkarren aurka borrokan ari diren bi bandoak armatzen eta entrenatzen dituzte, hauetako batzuek ISISekiko duten lotura argia denean. Eta hori guztia eskualde horietan dituzten beraien interes militar, ekonomiko eta geoestrategikoak babesteko.

Euskal Herriaren kasuan, ehunka enpresek artilleria-pieza, hegazkin militar, misil, pertsonen kontrako mina eta beste hainbat lehergailu ekoizten dituzte, gatazkan bizi diren herrietan heriotza eta hondamena zabalduz. Enpresa hauen artean, Zamudioko ITP edo Getxoko SENER aipa dezakegu, diru-laguntza publikoak jasotzen dituztenak.

Milioika lagun hil dira eta hiltzen jarraituko dira gatazka bizi duten zonaldeetan. Horietako asko eta asko, lekuz aldatu dituzte indarrez eta errefuxiatuak bihurtu dira. Hauetako batzuk, gutxienak, EB iristen saiatzen ari dira. Europa, migrazio hau jasotzeko beste inork errefuxiatuei jartzen dizkien oztopo politiko eta instituzionalen arduradunak, biztanleriaren indarrezko kanporatzea eragin duen sarraskian zer ikusi zuzena du.

EBak ez du nazioarteko legalitatea betetzen, errefuxiatuak ez baititu babesten eta Turkiarekin  inolako bermerik ematen ez duen akordioa izenpetu baitu. Nola ez, EBak ahaztu egin du Erdoganen Gobernuak etengabe bortxatzen dituela askatasun sindikala, lan eskubidea, adierazpen askatasuna eta, nola ez, Kurdistango herria.

Egoera honen aurrean, nazioartearen mobilizazio herritarra inoiz baino beharrezkoagoa da. EB salatzen dugu Turkiarekin egin duen akordioaren ondorioz errefuxiatuak trukerako txanpon bihurtu dituelako. Gure desadostasunik irmoena  adierazi giza legearen aurkako akordio berri horren aurrean.

Gure ustez, errefuxiatuaren izaera bermatu beharko litzateke alde egin behar izan duten pertsona guztiei, zein nahi delarik mugitzeko izan duten arrazoia, denek dute  leku seguru batean eta duintasunez bizitzeko eskubidea, eskapatzeko arrazoiak ekonomikoak, generokoak, sexu disidentziakoak, ideologikoak, etnikoak edota  erlijiosokoak izan. 

Nazioarteko Komunitateak denbora eta bitartekoak erabili behar ditu ekialde hurbilean bakea eraikitzeko eta EBko estatuek errefuxiatuen integrazioaren aldeko lan egin beharko lukete.

Edonolako esku hartze inperialistaren aurkakoak gara, esku hartze hauek, eta ez soilik militarrek, herri hauen ekonomia itotzen dutelako eta bertako biztanleriaren toki aldatze masiboa bultzatzen dutelako.

Okupazioaren potentziaren aurkako Palestinako herriaren erresistentzia legitimoa babesten dugu. Israelgo Estatua, AEBek finantzatutako aparatu militar izugarriarekin,  eskualdeko gune inperialistatzat jotzen dugu, eskualde guztiarentzat benetako mehatxu larria da, baita nuklearra ere.

Honengatik guztiarengatik, Israelgo Estatu Sionistaren aurkako Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra (BZ) kanpainarekin bat egin dezazuen dei egiten dizuegu, zalantzarik gabe hori baita palestinarrei gure laguntza adierazteko erremintarik eraginkor eta legitimoena.

Gauzak horrela, herritar orori dei egiten diogu datorren igandean mobiliza dadin, Al_Nakbaren hasiera gogoratzeko eta gerra zein esku hartze inperialista guztiak salatzeko. Bide batez, ez dugu ahaztu nahi, bezperan, Errefuxiatuen aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna izango dela eta, beraz, Europako hiri askotan mobilizazioak izango direla. Egoera hau zuk ere salatu nahi baduzu, maiatzaren 15ean, 12:00etan, Donostiako Bulebarrean izango den manifestazioan elkar ikusiko dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude