Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

  • Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


2025eko otsailaren 07an - 07:00

Sare sozialetan bolo-bolo dabil Osasun mentalaren autogestioa, aktibismoaren testuinguruan izeneko gida. Kolektiboan eginda dago, eta sinatu gabe doa. Gidaren xedea da militantzian sortu daitezkeen ezinegonak prebenitzeko edo sortzen diren ezinegonak kudeatzeko baliabide bat izatea. Horretarako, aktibisten artean inkesta bat pasa zuten militantziari loturiko ondoezak jasotzeko. Ostean, psikologiako profesionalei beste inkesta bat bidali zieten egoera horiei aurre egiteko tresnak biltzeko.

Asko dira aktibistak aipatu dituzten ezontsak; hala nola estresa, gaindituta sentitzea, akidura, amorrua, egiten ari direna ez dela aski edo ez duela deusetarako balio sentitzea, frustrazioa, motibazio falta, gelditzeko eta isolatzeko beharra, eta antsietatea. Gidaren  bidez horiek guztiak lantzeko tresnak eman nahi izan dituzte. Hala ere, kontuan hartu behar da gidan agertzen diren baliabideak baino gehiago daudela, eta pertsona eta kolektibo bakoitzak identifikatu behar duela zerk egiten dion ongi eta zerk ez.

Asko errepikatzen den ezinegonetako batzuk dira estresa, akidura, ardurek gainezka egiten dizutela sentitzea eta helburuetara ez iristearen sentsazioa. Gidak dio horrelako egoera batean, garrantzitsuena dela gelditzea eta identifikatzea zer gertatzen zaizun eta zer behar duzun: “Gure benetako baliabideetatik egin behar dizkiogu ekarpenak aktibismoari, ez soilik gure desiretatik”.

"Momentuan daukagun egoeraren araberako helburuak finkatu behar ditugu edo erronka handi bat erronka txikiagoetan zatitu"

Seinaleak entzun

Gidak gomendatzen du seinaleei kasu egitea. Adibidez, aztertzea zenbat lan-karga duzun orokorrean; lanean, militantzian, zaintzan eta bestelakoetan zenbat ardura dituzun, eta horiek gutxitu daitezkeen edo ez. Militantziako esparruei dagokienez, taldekideekin hitz egitea eta lana birbanatzea lagungarria izan daiteke: “Momentuan daukagun egoeraren araberako helburuak finkatu behar ditugu edo erronka handi bat erronka txikiagoetan zatitu”.

Beste neurri batzuk ere hartu daitezke, hala nola beharrezkoa bada gelditu, kideen artean babesa bilatu, errebisatu sinesmenak eta erronkak, eta eredu kapitalistatik aldendu: “Errebisatu behar duzu ea kapitalismoaren narratiban erori zaren, eta super-produktibitatea bilatzen duzun militantzian”.

Borrokak luzeak dira oso, eta bidean gerta daiteke sentitzea militantziak zentzurik ez duela edo ez duela deuserako balio. Gidaren arabera, garrantzitsua da helburua lortzeko bidean, lorpen “txikietan” arreta jartzea eta prozesuan konfiantza izatea: “Batzuetan ez dugu ikusten, baina ereitea, berez, garrantzitsua da”. Gaineratu dute indibidualismotik ateratzeko beharra dagoela, pertsona bakar batek edo gutxi batzuek ezin dutelako dena egin.  Gainera, horrek motibazioa galtzera eraman ditzake taldeko militanteak; horregatik, borrokan jarraitzeko beste bide “interesgarriagoak” bilatzea lagungarria izan daiteke.

Poliziaren indarkeriak militanteengan eragiten dituen kalte psiko-emozionalak ere lantzen ditu gidak. Adibidez, infiltrazio baten ostean mundu guztiarekiko konfiantza galtzea. Horrek eragin dezake pertsona guztiekiko mesfidati izatea, eta horrek arazoak sortu ditzake ez bada errealitatera egokitzen: “Zoritxarrez, ez dago gure esku beste pertsona batzuk gezurretan ibiltzea. Eta neurri asko hartu arren, zaila da identifikatzea. Hala ere, horrek ez du esan nahi oinarrizko neurriak hartu behar ez ditugunik”. Horrekin batera, Polizia etxean sartzeak, atxiloketek eta horrelakoek ere segurtasunik eza, amesgaiztoak eta zaurgarritasun sentsazioa eragin dezakete. Taldeko kideekin hitz egiteko espazioak sortzea lagungarria izan daiteke.

Mugak neurtu

Ezinegon horiek guztiek taldearen dinamikan eragiten dute, horregatik gomendatzen dute errebisatzea nola banatzen ari diren ardurak, taldeak zer-nolako energia edo indarra daukan, ea taldeak ahal duena baino gehiago hartzen duen eta zer-nolako komunikazio kanalak daude. Horiek guztiak partekatzeko komunikazio espazioak eta dinamikak sortu daitezke. Beti ere, elkar entzunez, errespetatuz, epaitu gabe eta elkarri laguntza eskainiz.

Norbere mugak identifikatzea ere lagungarria izan daiteke. Baina nola jarri mugak? Gidaren arabera bi gauza hartu behar dira kontuan: “Identifikatu behar dut zeri ez diodan uko egin nahi eta zer ez dudan egin nahi”. Horiek identifikatu ahala, “errazagoa” izanen da jakitea zerk eragiten dizun osasunean, kaltegarriak diren zein ekintzetan edo gauzetan parte hartzen duzun, eta beste gauza asko. Beste kide batek muga horiek jarriko balitu, norberaren erreakzioa zein izanen den pentsatzeak, besteen erreakzioarekiko beldurra arintzen lagundu dezake.

Hala ere, gidak dio beti ez dela erraza beharrak, mugak eta ezinegonak identifikatzea. Horregatik, gomendatzen dute norberak ezin duenean, ingurukoei laguntza eskatzea edota ahal delarik, laguntza profesionala eskatzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Buru osasuna
2025-01-08 | ARGIA
Buruko nahasmendua dutenentzako lan aukerak eskatu dituzte Nafarroako Parlamentuan

Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


“Bortxaketa salaketa kendu dut”

Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]


“Hiperproduktibitatea barneratua dugu, kostatzen zaigu mugak jartzea”

Estresa, nekea, antsietatea eta beste dira sisifemiak eragiten dituen zenbait ondorio.  Esanahiaz, jatorriaz eta prebentzio neurriez mintzatu da Ziortza Karranza psikologoa.


Biolentzia psikiatrikoa salatuko dute Bilbon, Espainiako Estatu osoko Harro Zoro Erradikalek

EAEk du elektroshockaren praktika tasarik altuena Espainiako Estatuan; Nafarroan berriz, pazienteen euste mekanikoa ohikoa da ospitale psikiatrikoko unitateetan. Psikiatrikoetako indarkeria eta gehiegizko medikazioa salatzeko, Estatuko Harro Zoro Erradikalen manifestazioa Bilbon... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Autolesioak ugaritu egin dira nerabeen artean

Ez dute asmo suizidarik eta ez dute zertan buruko gaitzen bat izan: autolesionatzea min emozionala gestionatzeko modua da hainbatentzat. Adin txikikoen %20ak bere buruari min fisikoa eragin dio edo eragiten dio, eta nerabeek dituzten bost osasun arazo nagusien artean dago jada,... [+]


Elikadura nahasmenduak, buruko osasunaren erronka nagusietakoa

Haur eta nerabeen artean (bereziki 12 eta 21 urteen artean), elikadura nahasmenduak lehentasunezko gaitz mental bilakatu dira, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Pandemian nabarmen egin zuten gora elikadura nahasmenduek neska gazteen artean, muturreko kasuak areagotu egin... [+]


Zer egin eta zer ez, norbaitek esaten badizu suizidatu nahi duela

Lagundu nahi eta kontrakoa eragin dezakegu, ez badakigu gestionatzen zer esan eta egin, gertuko norbaitek aitortzen digunean egoerak gain hartu diola eta bere buruaz beste egingo duela. Jarraibide erraz batzuk eman ditu Pablo R. Coca psikologoak, hain egoera konplexuari aurre... [+]


Irati Beorlegi Goñi. Oztopoz gaindi
“Ez dut lehiarako premiarik sentitzen orain, egia esan ez dakit itzuliko ote naizen”

Baleta, hipika, atletismoa… Denetarik probatzeko aukera izan du Irati Beorlegi Goñi bidasotarrak txikia zenetik. 21 urte zituela ordea, telebistako El Conquistador del Mundo saioan parte hartu zuela ezagutu zuen oztopo lasterketa. Txapelketaz txapelketa igaro ditu... [+]


Suizidio arriskuagatik 613 protokolo aktibatu dituzte EAEko ikastetxeetan

Eskolan suizidioa prebenitu eta esku hartzeko protokoloa 613 aldiz abiatu dute EAEn, protokoloa martxan jarri den lehen ikasturtean. Bai irakasleak, bai ikasleak gaian trebatzea da helburua, buruko osasun arazoak ikasleen artean ere arazo larri bihurtu diren garaiotan.


Eguneraketa berriak daude