Asteazken arratsaldean Adegik eta Gipuzkoako metalgintzako sindikatuen gehiengoak akordioa lortu dute lan-hitzarmen berria sinatzeko. Orain arteko patronalak soldaten, ultraaktibitatearen edota subrogazioaren inguruan onartutako neurriez gain, Berdintasun Batzordea martxan jartzea ere adostu dute, besteak beste. UGT izan da kanpoan geratu den sindikatu bakarra.
Hainbat hilabetetako gorabeheren ondoren, Gipuzkoako metalgintzako sindikatu gehienek, ELA, LAB eta CCOOk eta patronaleko ordezkari Adegi enpresarien elkarteak lan hitzarmen berria sinatzeko akordioa lortu dute –UGTk ez du sinatuko, "adar jotzea" iruditu zaiolako–. Besteak beste %9,6ko soldata igoera aurreikusten du hitzarmen berriak 2020 urtera arte eta KPIaren araberako igoera hortik aurrera.
Sindikatuen eta Adegiren arteko azken bilera urriaren 2an izan zen eta ordukoan ELAk baino ez zuen onartu patronalaren proposamena, "eduki paregabeak" zirela argudiatuz, Mitxel Lakuntza sindikatu horretako idazkari nagusiaren esanetan. UGT, CCOO eta LAB, baina, ez zeuden hitzarmen hura sinatzeko prest.
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenak 50.000 langileri eragiten die eta lurraldeko garrantzitsuena da zentzu horretan; baina hamar urte zeraman berritu gabe. ELAk babesturiko proposamenean enpresariek igoera nabarmenak onartu zituzten soldatetan, baita beste neurri ugari ere, hala nola lan erreformaren kontrako blindajea, azpikontratazioen subrogazioa, behin behineko urtebeteko gehienezko kontratazioak... LABek ordea hutsuneak ikusten zituen oraindik, besteak beste berdintasunari edo osasunari begira.
Negoziazioak hankaz gora geratzeko zorian izan dira azken bi asteetan, Adegik mehatxu egin eta gero proposamena egun batzuen buruan erretiratu egingo zuela. Baina azkenean asteazken honetan lortu du akordioa sindikatuen gehiengoarekin, besteak beste Berdintasun Batzordea martxan jarriko duela hitzemanez, 2006an abiatu baina sekulan aktibatu ez den organo bat.
"Soldata arrakalarekin bukatu edota emakumeen kontratazioa bultzatzeko" tresna izango dela ziurtatu du LABek, azken bileran orain arte ez zeuden beste neurri batzuk ere onartu direla gogoratzeaz gain –tartean lan ordutik kanpoko errekonozimendu medikuaren kostuak enpresak asumitzea–. "Beraz, pozik eta harro gaude, borrokan jarraitzeak merezi izan du".
ELA ere pozik agertu da adostutakoarekin. Bere esanetan beste sindikatuek bat egin dute aurrez berak ontzat emandako eduki nagusiekin eta horrek agerian uzten du akordioaren "garrantzi historikoa". Sindikatuak azaldu duenez, akordioak "ikuspegi estrategikoa" eta "epe luzekoa" du eta aitzindari edo erreferentziala izan daiteke.
Gipuzkoako Metaleko lan hitzarmen berria justuagoa da eta eskubide gehiago aitortzen dituhttps://t.co/prI5oat8n6 pic.twitter.com/MJg70AzFWb
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) October 14, 2020
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen berria sinatuko dugu, emakumeona ere izango dena #LanDuinaHitzarmenDuinak Xehetasun gehiago
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) October 14, 2020
👇👇👇https://t.co/w70MxsE7KI pic.twitter.com/jOQyFbQsVU
👩🏻🔧Lortu dugu!
— Industria Federazioa (@CCOOindustria) October 14, 2020
👷🏽Lo hemos conseguido!
👉Gipuzkoako metalgintzako langileok gure eskubideak eguneratu ditugu!
✊Hemos logrado un convenio para el metal de Gipuzkoa con mejoras en igualdad y salud laboral respecto a la propuesta de la patronal.
👓eguimos conquistando futuro! pic.twitter.com/GyFRFHSt52
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda da, eta lehenengo egunaren jarraipena %75etik gorakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Grebak jarraipen zabala izan du". Eusko Jaurlaritzak berriz, jarraipena... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]