Akordioa Europar Batasunean: 500.000 milioi euro mobilizatuko dituzte koronabirusa gainditzeko

  • Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Herbehereak eta Portugalen artean adostasuna lortuta, ostegun gauean akordio berri bat itxi dute Europar Batasuneko Finantza ministroek. Hogeita zazpi estatuk osatutako EBk bilioi erdi euro baino gehiagoko larrialdi pakete bat onartu du pandemiaren aurka borrokatzeko, Espainiak eta Italiak lortu ondoren funts horietarako sarbidea ez egotea lotuta erreforma ekonomiko programa bati, Herbehereetako gobernuak nahi zuen moduan. EBko estatuburu eta gobernuburuek jorratu beharko duten hurrengo goi bileran hitzartu beharko dute ekonomia suspertzeko funts bat sortzeko araudia.


2020ko apirilaren 10ean - 07:32
Mario Centeno Eurotaldeko buruak iragarri du Europar Batasunak ostegunean adostutako finantziazio akordio berria.

Mario Centeno Eurotaldeko (euroguneko Finantza ministroek hilero egiten duten bilera informala) presidenteak bere poza azaldu du akordioa lortu zuen bilkuraren amaieran: "Diru multzo honek biltzen ditu proposamen ausartak, duela aste batzuk pentsaezinak izango zirenak. Gogoratu 2008ko finantza krisiari emandako erantzuna,:Europak gutxi eta berandu egin zuenean. Oraingoan oso  bestela ari gara".

Adostutako tratu berriaren arabera, Europako Erreskate Funtsa (MEDE funtsa deitua) izango da azkenean finantziazio behar larria duten gobernuentzako salbamendua. Aste pare baten buruan egongo omen dira prest eta 240.000 milioi euro aktibatzera iritsi ahal izango da. Horiek eskuratzeko baldintza bakarra izango omen dute estatuek, albiste agentziek zabaldu dutenez: kreditu horiek eskatzen dituzten herrialdeek konpromisoa hartzea funts horiek erabiltzeko Covid-19ko krisiak eragindako osasun-kostuak finantzatzeko. Baina aldi berean, kredituak eskatu dituzten herrialdeek EBko arau fiskalen barruan jarraitzeko konpromisoa hartuko dute, Europak ezarritako malgutasun mugak urratu gabe.

Formula horrekin gainditu du Europar Batasunak ipar eta hego aldeko herrialdeen artean koronabirusaren kontrako finantz estrategiaren inguruan sortutako leizea, joan den astean Wopke Hoekstra Herbehereetako Finantza ministroak erakutsitako jarrera gogorrak eta honen kontra batik bat Italia eta Espainiako agintariek agertutako haserreak nabarmendu zutena.

Ostegunean Eurotaldean lortutako akordioarekin, aipatu MEDE funts horrek finantziazio beharrean diren herrialdeei erraztuko dien bilioi laurden euroez gain, beste 200.000 milioi euro gehiago iragarri ditu Europako Inbertsio Bankuak enpresentzat, batez txiki eta ertainentzat. Eta, atzoko akordioak bere baitan hartzen duen hirugarren laguntza multzoak aurreikusten du Europako Batzordeak 100.000 milioi euroz finantzatzea langileen kaleratze masiboak saihesteko neurriak, ERTEak bezalako tresnak finantzatzeko bonoak emitituz.

Ostegunean lortutako adostasun berriarekin konpondutzat eman nahi izan dute Europar Batasunako buruzagiek, oso kezkatuta auzitan zegoen finantziazio multzo handi hau berriro blokatzeko arriskuarekin: "Europaren izaera bera dago arriskupean", esan zuen Mario Conte italiarrak. "EB arriskuan dago pitzadurarik gabeko elkartasuna erakusten ez badu", Pedro Sanchez espainiarrak. Geroztik, iturri diplomatikoek zabaldu dutenez, Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrordeak eta Bruno Le Maire Frantziako ministroak hainbat homologori deika aritu dira akordioa lbideratzeko, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Giuseppe Conte Italiako lehen ministroarekin hitz egin zuen diagnostikoa adosteko, Paristik Hagari presio egin zitzaion...

Ostegun gauean Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak akorioak ekar ditzakeen eraginez itxaropen handiak erakutsi zituen: "Orain susperraldi indartsu bat ari gara prestatzen, gure ekonomiak suspertzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude