Hilabete baino gehiago luzatu den greba mugagabea ostegunean amaitu da, hilak 16, Elecnor Telecomunicacioneseko langileek zuzendaritzarekin akordioa sinatzea erabaki ostean. LAB sindikatuak Elecnorreko langileen "konpromisoa eta irmotasuna" goraipatu ditu.
Hilabete baino gehiago, 38 egun luzatu da Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek lan baldintzen hobekuntzaren alde burutu duten greba mugagabea. Beharginek gaur jo dute bukatutzat greba enpresako zuzendaritzarekin akordioa sinatu ostean, langile asanbladan horrela erabakita. PRECOren bulegoetan sinatu dute akordioa.
Akordioak plantillaren lan baldintzak hobetuko ditu, eta, langileek «aldarrikatzen zuten guztia» lortu ez den arren, eskuratutako hobekuntzak ikasturte hasieratik burututako greba egunen eta abenduaren 9tik aurrera abiatutako greba mugagabearen fruitua izan da. Zentzu honetan LAB sindikatuak langile borrokaren garrantzia azpimarratu eta Elecnorreko beharginen «konpromisoa eta irmotasuna» goraipatu ditu.
Besteak beste, soldata igoerak, behin-behinekotasunaren murrizketa, bulegoetako langileen egoera hobetzea eta 16 urtez plantillako kide batek jasaten zuen diskriminazioarekin amaitzea erdietsi du gaur sinatutako akordioak. Akordioari esker, hainbat langilek behin-behineko kontratua kontratu mugagabe bihurtua ikusiko dute eta Elecnorreko langile guztiek 100 eta 350 euro bitarteko soldata igoera izango dute.
Elecnorreko langileak: elkartasun eta konpromisoaren eredu
Ez da erreza izan Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileentzat honaino iristea, azken hilabeteetako greba eta mobilizazioen ondorio xantaia eta presio askori egin behar izan diote aurre. Zuzendaritzak hasieratik erakutsi du negoziatzeko borondate falta baina azkenean lortu dute akordio bat sinatzea. «Borroka eredugarri baten ostean Elecnor bezalako enpresa handi bat Gasteizko tailer txiki bateko langileekin hitz egitera eseri behar izan da» azaldu dute LABeko ordezkariek.
«Elkartasun eta irmotasun» eredu izan dira langileak. Elkartasun horren adibide da, esaterako, greban zeuden langileen behin-behineko egoera konpondu arte greba amaitutzat ez ematearen erabakia hartu izana. Aldi baterako kontratua zuten langileen konpromisoa ere eskertu du LAB sindikatuak igorritako oharrean: «enpresan ez jarraitzeko arriskuaren aurrean greban mantendu baitira».
Zuzendaritzaren negoziatzeko borondate eza
Greba mugagabea luzatu den aste guzti hauetan zehar, enpresak ez du langileekin batzartzeko inongo borondaterik erakutsi, gatazka blokeatzeko zuen nahiaren isla. Hiru aldiz batzartu da aurrez aurre zuzendaritza langileekin greba eta mobilizazioak abiatu zituztenetik, azken bi bilerak aste honetan bertan egin dituzte, greba mugagabearen lehen hilabetea igarota. Gainontzeko komunikazioak posta elektroniko eta telefono bidez mantendu dituzte.
Negoziazio apur horiek, gainera, ez dira batere errezak izan langileen ordezkarientzat. Bi aldeen arteko hurbilketa bat egon den aldiro edo langileek gatazka desblokeatzeko urratsak eman dituztenean aldagai berriak sartu ditu zuzendaritzak negoziazioan edo aurretik onartutako puntuak erretiratu ditu akordiotik. Hori gutxi balitz, akordioa hurbil zegoen unean lan gatazka gehiago luzatzeko erabakia hartu du Elecnorreko zuzendaritzak plantilla higatzeko asmo hutsarekin.
Negoziatzeko borondate faltari langileen greba eskubidearen aurka enpresak abiatutako kanpaina batu behar zaio gainera. Bizkaia eta Nafarroako langileak bidali ditu greban zeuden Arabako langileen lanak betetzera, azken hauen greba eskubidea urratuz.
Aurrera begira
Gaur sinatutako akordioak amaiera ematen dio azken hilabetean Elecnorreko langileek aurrera eramandako greba mugagabeari, baina asko dute borrokatzeko oraindik. «Argi geratu da patronalak ez digula ezer oparituko» azaldu du LABek eta «langileon eskubideak soilik borrokaren bidez eta langile klasea mobilizatuz» eskuratu daitezkela gaineratu dute. Bide beretik dei egin dute datorren urtarrilaren 30erako deitua dagoen Greba Orokorrean parte hartzera.
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Bezperako zentsura mozioa dela medio, Frantziako Gobernua erori izanak ez ditu herritarrak etxean geldiarazi eta jarraitua izan da CGT, CFDT, Unsa, FSU, Solidaires, CFE-CGC eta FA-FP sindikatuek, baita LABek ere deituriko greba eguna.
2018 eta 2020 arteko langileen kotizazioak eskatzen dizkio Glovori Gizarte Segurantzak, 2020an Rider Legea onartu aurrekoak. Auzipetuak langileak ere badiren arren, ordaina enpresari soilik eskatzen dio.
Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]
Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]