Asteazkenean bildu ziren beharginak Aiaraldeko multinazionaleko buruekin. PWC aholkularitza enpresako kideekin bertaratu ziren enpresako ordezkariak zitara.
Asteazkenean egin zen Tubacexeko langileen eta zuzendaritzaren arteko laugarren bilera. Aurreikusi bezala, ez zen inolako akordiorik erdietsi. Sindikatuek iragan osteguneko mobilizazio jendetsuan aurreratu zuten ez zutela negoziatzeko baldintzarik ikusten, enpresak mahai gainean jarri dituen aukera bakarrak soldatak murriztea edo jendea kaleratzea direlako.
ELAk ohar batean laburbildu ditu bileran jazotakoak. “Ez dugu uste Tubacexeko egoera langileei horrelako ahaleginak eskatzeko modukoa denik”, nabarmendu du sindikatuak, eta salatu du zuzendaritzak ez duela etorkizunera begirako “berme, itzulgarritasun edo plan industrialik” aurkeztu. “Ez zaigu batere serioa iruditzen eta horregatik berriz egin diogu uko eurek zuzendutako zerbait negoziatzeari”.
Zuzendaritzako kideak ez ziren bilerara bakarrik joan. PWC aholkularitza enpresako kide bat bertaratu zen eurekin eta Tubacexeko merkatuaren etorkizuna gordina zela baieztatu zuen. “Bitxia da, esan digute enpresa hori izango dela hau guztia Enplegua Erregulatzeko Espediente batean amaitzen bada memoria teknikoa osatuko duena. Erabateko objektibitatea! Eta ez die lotsa ematen hau guztia bazekitela esateak, ez dela COVID-19aren kontua, denok dakigunean Esmorisek (Tubacexeko aholkulariak) duela gutxi esan zuela errekorrak apurtzeko eta merkatuan ondo posizionatzeko helburua dutela. Dena dira kontraesanak”, salatu du ELAk.
Sindikatuaren arabera, Tubacexeko zuzendaritzak beste bi gauza aipatu zituen bileran: eskualdeko lantegiak errentagarriak ez direla eta petrolioaren etorkizuna oso zaila dela, orain energia berriztagarrien aldeko apustua egiten delako. Horren aurrean, sindikatuak hainbat “egi” jarri ditu mahai gainean: multinazionalak milioi asko irabazi dituela azken urteetan, kutxan 100 milioi euro dituela, zorra kitatzeko gaitasuna duela eta baduela lan karga nahikoa langileak zein aldi baterako 150 beharginak okupatuta izateko.
Gauzak hala, plan industriala exijitu dute ELAko kideek, zuzendaritzak eskualdeko lantegiei begira dituen asmoen berri eman dezan, “bestela dena mugimendu espekulatzaile bat dela pentsatuko dugu”. Era berean, eskerrak eman dizkiete berriz eskualdeko herritarrei, iragan osteguneko mobilizazioan emandako babesagatik: “Gure arazoari ikusgarritasuna emateko lanean jarraitzen dugu”.
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak ez dira nolanahikoak. Egoera horretaz eta etorkizunari buruz sindikatuak... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Suhiltzaile Gaindituak Haserre elkarteko kidea da Josu Artetxe Esperanza (Aiara, 1995) dozenaka suhiltzailerekin batera, ziurgabetasun egoera bizi du 2022ko oposizioetako araudian egin nahi duten aldaketa dela eta.
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Altsasuko enpresak likidaziorik gabeko hartzekodunen lehiaketa iragarri zuen pasa den asteartean, 48,8 miloi euroko zorra baitu autobusen enpresak. Gaur egun 367 pertsonak egiten duten lan bertan.
Sindikatuen ustez, absentismoa ez da arazoa, “baizik eta lan osasunerako araudia errespetatzen ez duen patronala”. Patronalaren jarrera salatzeko baliatu dituzte azaroaren 7an, Bilbon, Confebaskek gai horren inguruan antolatu dituen jardunaldiak.