Akordio ekonomikoaren faltan, erakundeak elkarlanean Ondarroako luiziak eragindako obretan

  • Kamiñaldeko luiziak eragindako lanei aurre egiteko, Ondarroako Udalarekin batera lantaldea osatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.


2016ko abuztuaren 17an - 11:37
Martxoko luiziek eragindako lanei aurre egiteko lantaldea sortu dute hiru erakundeek.

Asteartean bildu ziren hiru erakunde publikoak eta akordio ekonomikorik ixtea lortu ez duten arren, elkarrekin lan egiteko prest agertu dira.

Udalaren arabera 17 milioi euro kostako dira mendi hegala berrezartzeko lanak. Obra horiek ezinbestekoak dira joan den martxoan luizien ondorioz lekuz aldatu behar izan zuten 176 familiak beraien etxeetara itzultzeko.

Ondarroak ezin duela karga ekonomiko hori bere gain hartu adierazi izan dute Bizkaiko herriko ordezkariek, baina orain arte beste erakundeek ez dute problema soluzionatuko lukeen laguntzarik bermatu.

Joan den ekainean egindako bilera baten ondoren, Aldundiak larrialdi egoerako laguntzak handitzea erabaki zuen. Hasierako 500.000 euroei beste milioi bat gehitu zien, baina Zunbeltz Bedialauneta alkateak nabarmendu zuenez, kopuru horrekin problema konpontzetik urrun zegoen oraindik.

Aste honetako bileraren ondoren, astero bilduko den lantaldea osatzea adostu dute. Talde horrek Kamiñalden egiten diren lanen jarraipena bere gain hartuko du.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondarroa
Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


30 udalek Israelekin harremanak etetearen aldeko mozioa onartu dute Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Ondarroako “Zapato Azule” egunean emakume bati sexu erasoa egoitzita gizon bat atxilotu dute

Uztailaren 2an salatu zuen emakumeak erasoa, eta hiru egunetara atxilotu zuten gizona, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoei aurre egiteko protokoloaren koordinazio mahaiek jaien balorazioa egin dute eta datu batzuk eman: bi aldiz aktibatu zuten eraso matxisten aurkako... [+]


Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


Lian muralgilea
“Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere”

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2022-07-13 | Unai Brea
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]


2022-05-03 | ARGIA
Ondarroan asteburuan lanean hil zen 35 urteko behargina egun batzuetara aurkitu dute

Asteburu honetan Ondarroako Itxasaurre kaleko eraikin bateko fatxada birgaitzeko lanetan langile bat hil da. Zero Plus Nzeb Berrikuntzak enpresako 35 urteko langilea hilik aurkitu zuten maiatzaren 2an etxebizitzetako batean. Maiatzaren 5ean, aldiz, Hernanin garraiolari bat hil... [+]


Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundiri buruzko dokumentala saritu dute Italian

Ekai Lersundi 16 urteko transexual ondarrutarrak bere buruaz beste egin zuen 2018an; Euskal Herrian oihartzun handia izan zuen gertaerak. Mutikoari buruzko dokumentala da Arantza Ibarraren Mi pequeño gran samurai, transexualitatearen gaineko tabuak apurtu nahi dituena... [+]


Omar Diop.'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea
“Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko”

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


2020-05-15 | ARGIA
Gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Patxi Ruiz preso politiko iruindarraren egoera salatu eta elkartasuna adieraztekoo gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan. Presoak Murtzia II espetxean jarraitzen du astelehenetik hasitako gose eta egarri grebarekin.


2020-04-25 | ARGIA
Ondarroako portua hetsi dute, koronabirusa kasu posible batengatik

NAIZek jakinarazi duenez, Kalamendi itsasontziko arrantzale batek koronabirusak eragindako sintomak sumatu zituen apirilaren 24ean eta itsaso zabaleko mediku-ontziak porturatzeko agindua eman zion. Biharamunean, –gaur goizean– hetsi dute portua.


2020-04-11 | ARGIA
Oñatin eta Ondarroan asteroko azokak egin dituzte, Eusko Jaurlaritzaren debekuen gainetik

Asteazkenean iritsi zen Eusko Jaurlaritzaren agindua: baserritarren azokak egitea debekaturik. 200 eragile baino gehiagok egin dute bat EHKolektiboak abiatutako eskaerarekin: azokak ireki. Bitartean, hilak 11 larunbatean, Oñatin eta Ondarroan azokak egin dituzte bertako... [+]


Apustu etxearen aurrean ikatza uzteagatik salaketa jaso dute bost ondarrutarrek

Duela gutxi Ondarroan zabaldu duten apustu etxearen aurka Gabonetan egindako ekintza baten harira, salaketa jaso dute Ondarroako Apustu Etxeen Aurkako Plataformako hainbat kidek. Plataformako bost kidek Ondarroako Ertzain Etxetik bertaratzeko deia jaso dute. Telefonoz jakinarazi... [+]


Eguneraketa berriak daude