Aizue! Eztabaida dezagun hezkuntzaz!

  • Nazkatua nago. Benetan nazkatua fake news politikaz. Aski da! Honek ez dio ezkerrekoa eta abertzalea den inori onik egiten. Nahi duzuen izenpean idatzi dezakezue (*Ezker Abertzaleaz ari naiz), baina, utzi ezazue kontrolatzen ez duzuen denarekiko gerra hau! Euskal Herriak, ez du behar ezker abertzale ahul bat, Euskal Herriak *ezker abertzale sendo bat behar du, eta horretarako bi gauza beharrezkoak dira. Alde batetik, ginena ez garela  behingoz onartzea eta barneratzea, eta bestetik, eztabaida politikoa berriro ere modu sanoan zabaltzea. Gure artean gerra egitea etsaiari gerra egitea da. Azken esaldiarekin bat egiten ez dutenen arrazoien atzean soilik, bi arrazoi egon daitezke; edo Independentzia eta Sozialismoaren helburu estrategikoak konpartitzeari utzi diote, edo posizio partidista batetik etorkizunean aliatu izan daitezkeenak etsaitzat hartzen dituzte. 


2018ko azaroaren 13an - 12:29

Gutxi hitz egiten da estrategiaz, sukaldarien herrian. Denok dugu etiketa gainean (sasi marxista, espainolista, independentista, erreformista, komunista, disidentea likidazionista...) baina,  gainontzekoek zer egiten dutena ere beste etiketa baten bitartez definitzen dugu. Gutxi dira aspaldi honetan benetako eztabaida politikora sartu diren pertsonak edo kolektiboak, eta horrela, zaila da ezer sanoa eraikitzea.

Hori gutxi balitz, azken aldian, kontzeptuen erabilera desegokia, eta beraz, erabilera okerra ere egiten dugu (Propaganda, oinarri ideologikoak, estrategia, taktika, kanpaina, etsaia, aliatua, indar metaketa, pluraltasuna, marxismoa, helburu estrategikoak, subjektu iraultzailea, antolakundea, mugimendua...) azkenerako zertaz hitz egiten ari garen jakin gabe. Horrela, gure jardun politikoan dihardugun diskurtsoarekin etengabeko talkara garamatza errealitateak. Esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko aldea hain da handia, non talka hauen atzean dauden kontraesanak ez ulertzera ere iristen garen. Materiala dena eta ideala dena nahasten ditugu.

Hau horrela, azken hilabetetako gerra irekira egingo dut salto. Gerra irekia diot, eztabaida politiko ageri gutxiko eztabaida izan delako. Horrek, nahasmena besterik ez du ekarri, eta gehienetan, txikiena eta medio gutxien dituena ateratzen da galtzaile aurrez aurreko lehietan. Hala ere, kasu honetan, garailerik gabeko egoera batean gaudela nahiko konbentzituta nago, ezkertiar eta abertzaleak galtzaile atera ez bagara. Horrela, gustatuko litzaidake, praktika politikora jo eta errealitatea gainetik bada ere analizatzea, benetako eztabaida politikoa zein den identifikatu ahal izateko, hitzetatik harago, gertaerei so eginez.

Ikasle Abertzaleakek azken urteetan egindako dinamikak kontuan hartuta (Herri Unibertsitatea, espazioen okupazioa, Selektibitate eta gainontzeko hautaproben gaineko intsumisioa, Lomce-Heziberri-EU2015aren kontrako grebak, UPVko errektoretzaren hauteskundeen kontrako kanpaina...) ez da asko aldatu haien praktika erreala, diskurtso politikoan aldaketak izan dituen arren. Historikoki kapitalaren zerbitzura dauden espainiar-frantziar  hezkuntza instituzioekiko haustura era nabarmenean eraman du aurrera.

Ezker Abertzaleko eragileek, ordea, PNVren UPVko errektorea babesten dute. Hezkuntza akordio bat egiteko prest daudela ematen du LOMCE EAEn hobetzeko. Ikasle Abertzaleakek egin zuen greba eskubidearen aldeko manifestazioarekin ez zuen bat egin Arrasaten (gaur da eguna ikasle borrokaz Arizmendin greba eskubidea lortu dutena)... Gaur egungo instituzioetatik hezkuntza eraldatzeko apustua egin du Ezker Abertzaleak (ikastolak kontzertatuak dira eta gobernuen menpe daude kasu gehienetan, salbuespenak salbuespen; Euskal Herri Kontinentala...), albo batera utziz historikoki bultzatu den hezkuntza sistema propioaren eraikuntza independientea.

Hau ikusita, norberak ikusiko du zein den aldatu dena eta zein puntutan aldatu den. Denak aldatu gara; galdera egokia, zertan aldatu garen izango litzateke. Zeinek jarraitu duen hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko nazio eraikuntzaren (bi estatuekiko hausturan) bidea, edo eta zeinek hartu duen gaur egungo instituzioen barrutik hauek eraldatzeko bidea. Hau horrela, UPV hobetzearen edo Herri unibertsitatea eraikitzearen arteko talka hor dago; edota LOMCE-Heziberri-Heziberri 2.0  eta Herritik eta Herriarentzat sortuko den hezkuntzaren arteko talka. Azkenik Ikasle mugimendua instituzioetako eztabaida baldintzatzeko baliabide izatearen edo instituzioak baldintzatu ahal izango dituen ikasle mugimendua izatearen gaineko talka ere hor dago.

Suzirien zarataren azpian, benetako eztabaida dago bahituta. Baina hau, arrazoiak arrazoi, estaltzen ari da behin eta berriro. Hau hori argitaratzeko saiakera soil bat izan da, askoz gehiago egongo litzake zentzu honetan idazteko, Ikasle mugimenduaren berrirakurketa historikoa kasu. Bakoitzak ikusiko du noren alde jokatu eta norekin posizionatu. Baina joko zikinak jendea aldendu besterik ez du egiten. Bukatzeko, esan nahiko nuke hobe genukeela gure artean eztabaida hauek sustatu, boxeoan ibili baino. Bestela, kapitalarekin eta estatuekin dugun xake partida galduko dugu. 

PD:  “Lehen kongresutik bosgarren kongresura mantendu eta berretsi den filosofia, hain zuzen.”

Izan ginen eta izango dira (2018/11/08an Naizen publikatutako iritzi artikulutik aterata)

VI kongresuko ponentziak (Ikasle Abertzaleaken webgunean irakurgai) Ikasle Abertzaleaken ildo historikoan ez kokatzeak Ernai Gazte Antolakundearen lehen kongresuko ponentziako hezkuntza ildoari zuzenean eragiten dio, honek bere egin baitzuen. Bestalde, testu hori sinatu duten hainbat eta hainbat militanteri eragiten die kongresu honek, hauetako batzuek testu honen idazketa prozesuan parte hartu eta hau berretsi zutelako. 

*Ezker Abertzalea (Sortu, Lab, Ernai)

*ezker abertzalea (eremu ezkertiar eta abertzalea soziologikoki)

 

Xabier Lasa herri mugimenduko kidea


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


Hezkuntzako ratioak jaisteko eskaera Nafarroako Legebiltzarrera eramango dute gurasoen plataformek

Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.


Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


2024-12-16 | Leire Ibar
Bilboko Urretxindorra eta Lekeitioko Azkue ikastoletako bi irakasleren sexu erasoak salatu dituzte

Urretxindorra Ikastolako (Bilbo) eta Azkue Ikastolako (Lekeitio) bi irakasleren aurkako salaketak egin dituzte zenbait emakumek sare sozialen bidez. Horren aurrean, Urretxindorra ikastolako irakasleak astelehen honetatik aurrera klaserik ez ematea erabaki du Ikastolen Elkarteak... [+]


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-09 | ARGIA
Ikama ikasle antolakuntzak unibertsitateetara eta Lanbide Heziketara zabalduko du bere jarduna

II. kongresuan aurkeztu duen berritasun esanguratsuenetako bat da. Orain arte Bigarren Hezkuntzara zuen bideratua bere jardun politikoa eta hemendik aurrera unibertsitateetan eta Lanbide Heziketan ere arituko dira. Euskal Hezkuntza Sistema Publiko Komunitarioa aldarrikatu du... [+]


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
‘Protestaka’ erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


“Eskola partikularren eskaera handia zerbaitek huts egiten duen sintoma da”

Ongi ezagutzen ditu eskola partikularretara doazen ikasleak Aitziber Ibarbiak. 25 urte inguru daramatza matematika, fisika eta kimikako partikularrak ematen, batez ere Batxilerrekoei. Irakasle on eta txarrez, ikasgelan sortzen diren erritmo ezberdinez, azterketak zuzentzeko... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Eguneraketa berriak daude