Aitor Zelaia eta Galder Barbado espetxeratuak izan daitezke asteazkenetik aurrera

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zien Barbado amurrioarrari eta Zelaia gasteiztarrari. Apirilaren 26an, asteazkenean, Auzitegi Gorena bilduko da jarritako helegiteak aztertzeko. Zigorra berretsiz gero une horretatik aurrera bi gazteak edozein momentutan izan daitezke atxilotuak, ANkerkeria Stop plataformak jakinarazi duenez. Egun berean, hiru mobilizazio deitu dituzte, Agurainen, Amurrion eta Gasteizen.


2023ko apirilaren 24an - 11:09
Azken eguneraketa: 12:39
Aitor Zelaia eta Galder Barbado euskal preso arabarrak. Argazkia: ANkerkeria Stop.

2021eko otsailaren 2an, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei, "armak eta munizioak" gorde izana egotzita. 2021ean Argiak elkarrizketa egin zion Galder Barbadori, eta akusazioaren oinarrian den Ertzaintzaren txostenak "militantzia politikoa" zigortu nahi duela salatu zuen.

Epaiketan Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigor eskariari eutsi zion, baina helegitean defentsako abokatuek absoluzioa eskatu zuten. Asteazkenean, errekurtsoak aztertuta, behin betiko epaia ezagutaraziko du Gorenak.

Galder eta Aitorrekiko elkartasun plataformak, ANkerkeriari Stopek errepikatu du probak ez direla erabatekoak eta, berez, prozesu horretan bi gazte jazarri eta kriminalizatu nahi direla, beren militantzia politikoagatik:  "Frogak motxilak eta bridak ziren, ez zuten justifikaziorik ez indarrik zigor horiek ezartzeko. Guztia Ertzaintzaren txosten batean oinarritzen zen".

Elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dituzte

ANkerkeriari Stop plataformak hiru mobilizazio deitu ditu 19:00etan Agurainen, Amurrion eta Gasteizen, Auzitegi Gorenaren bileraren egunerako. 'Orain inoiz baino gehiago!' lelopean elkarretaratzeetan parte hartzera deiatu dute, "elkartasun sareak ehundu eta prozesuaren salaketa ozen jendarteratzeko".

"Poliziaren jazarpen politikoak eragindako ankerkeria, Auzitegi Nazionalean epaiketa salbuespenezkoa izatea eta azken bi urte hauetan bizitza normala egiteko aukerarik ez izatea gogor salatzen dugu", adierazi du ANkerkeriari Stopek, larunbatean zabaldutako oharrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


2024-08-12 | Behe Banda
Barra warroak |
Iritzia ez ematea


Su artifizialak

Bitxia egiten zait oso askok su artifizialei dieten miresmena. Ikuskizunak sortzen duen itsutasun eta gorreria aukeran nonahi. Ni uxatu egiten nau giro piroteknikoak. Baina onartzea besterik ez daukat gehiengo batek horretan murgilduta bizi nahi duela; besteak beste, sistema oso... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude