Euskarazko irakaskuntza publikoaren sustatzaile eta ekintzaile sutsua izan da Etxarte. Iruñeko udal ikastolen eta Karrikiri elkartearen sorreran parte hartu zuen eta Euskalerria Irratian kolaboratu du urte luzez.
Aitor Etxarte Berezibar (Arrasate, 1956) zendu da gaur (abenduak 18) 63 urte zituela, koronabirusaren ondorioz. Arrasaten jaio zen Etxarte, hangoa baitzuten ama; baina iruindarra zen, Merced kalekoa. Ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen: Filosofia eta Hezkuntza Zientziak. Pedagogoa zen; eta, beste hainbat pertsonarekin batera, Iruñeko Udal Ikastolaren sustatzaile eta bultzatzailea izan zen, frankismoaren hondarretan.
Sare publikoan euskarazko irakaskuntza berritzailearen aitzindaria, irakasle konbentzitua eta sutsua, berrikuntza-proiektu ugaritan ikertzailea, irakasleen prestatzailea eta hainbat elkarte profesionaletako kidea izan da. Hegoalde Ikastolako zuzendaria izan zen, Karrikiri euskaldunon elkarteko sortzaileetako bat; eta, urteetan, Euskalerria Irratiko kolaboratzailea. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria izan da 2015-2019 bitarte.
Maldan behera hasi zen Etxarte, koronabirusaz kutsatu ondoren, "ZIUra iritsi arte". Hala aitortu zion haren seme Hedoi Etxartek Eitb-ko Eusten saioari: "Oso nekatuta zegoen lokartu zutenean".
Aitor Etxarte Berezibar: Liga Komunista Iraultzaileko militantea, Iruñeko udal ikastolen sortzaileetakoa, Hegoaldeko zuzendaritza taldekoa, gentrifikazioaren kontrako asaldatzailea, proiektu txiki askotako bazkidea.
Ama Arrasatekoa zuen eta Iruñera ezkondu zen, eta bera ere han jaio bazen ere, bere bizitza osoa Iruñean egin zuen. Goiena-n argitaratutako artikulu honek azaltzen du bere familiak 36ko Gerran parte hartzeagatik bizi izandakoak –tartean sei hildako–, eta Aitorrek berak Arrasateko oroimen taldearekin egindako lana.
Daukadan onena, dakidan gehiena, bizitako ia dena, berari zor. pic.twitter.com/SvF2y69LlS
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) December 18, 2020
Euskal kulturgintza oso gogoko zuen Aitor Etxartek, eta hala erakutsi izan du azken urteetan Euskalerria Irratian.
Beheko txioan Juan Pedo Urabayenek hilerriko agurrean aterarako irudiak:
Goizeko lainoaren erdian, familia batek bere aita, bikotea, aitatxi... agurtu du, liturgia eta errito duin eta konpartitu batekin, eta jende asko hurbildu da. 'Maitasun' hitza askotan erabili dute.
— Juan Pedro Urabayen Mihura (@JuanpeUra) December 20, 2020
Gora Aitor Etxarte Berezibar! pic.twitter.com/05Vr2II635
Eta ondorengo honetan Hedoi Etxarte semeak irudiez emandako azalpena eta berak irakurritako testua.
Aitor Etxarte Berezibarren erraustean hitz zorrotzenak Hegoaldeko kideek, anaiak eta amak esan dituzte.
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) December 20, 2020
Melodia ederrak @BrokenBrothers-enak izan dira.
Loreak jendearenak.
Dantza Gartzi eta Ranerarena.
Pankartaren atzean @katakrak54-ekoak. Hauek izan dira nik irakurritakoak: pic.twitter.com/HtUwhwyUwZ
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]