Aitor Esteban, PSOE-UP paktuaren ostean: “Ziur akordio asko lor ditzakegula”

  • Asteartean PSOEk eta Unidas Podemosek Espainiako Gobernua osatzeko akordioa sinatu zuten, baina bi alderdi horien batura ez da nahikoa inbestidura ziurtatzeko. Nola jokatuko du EAJk Madrilen dituen zazpi diputatuekin? Aitor Estebanek ez du gauza askorik argitu oraingoz.


2019ko azaroaren 13an - 09:36
Aitor Esteban Kongresuko bozeramaile jeltzaleak bere alderdiaren balorazioa egin du PSOE-UP akordioaren ostean.

Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak deitoratu du PSOE eta UPren arteko akordioa posible izateko 1,5 milioi boto eta Senatuko gehiengoa galdu behar izan izana, baita Vox-en gorakada ere. Gainontzean, ez du aurreratu zazpi diputatu jeltzaleek Pedro Sanchezen inbestiduran izango duten jarrera, baina nabarmendu du "arduratsuak" izango direla, egonkortasuna eta elkarrizketa eskatu duten kanpaina baten ostean.

EAJk ez zuen Pedro Sanchezen eta Pablo Iglesiasen arteko elkarrizketen berri, baina akordioa sinatu ostean Adriana Lastra PSOEko bozeramaileak Estebani deitu dio, honek Sabin Etxean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez. Orain, Sanchez haiengana zuzentzea espero dute jeltzaleek, akordioaren oinarria zabaltzeko eta inbestidurarako babes nahikoa lortzeko. Andoni Ortuzar alderdiko presidenteak dagoeneko adierazi du zentsura mozioaren gehiengoak izan behar duela oinarria.

"Ziur akordio asko lor ditzakegula", aurreratu du Estebanek, baina kritiko agertu da, EAJk duela urte askotatik egin duen bezala, Unidas Podemosen proposamen "generikoekin". Halaber, etorkizuneko Gobernuak Kataluniako nazioa eta Euskal nazioa Espainian egoki barneratzeko pausoak eman ditzala eskatu du.

Estebanek adierazi du etorkizuneko negoziazioak diskretuak izango direla, ez dituztela zuzeneko emanaldien bidez kontatuko. "Hitz egin behar dugu. Ezin dizut esan zer egingo dugun. Ikusiko dugu ", esan die kazetariei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019 (A10)
2019-11-14 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Hauteskundeak

Ondo gogoratzen du noiz izan zen lehen ziztada: 2019ko apirilaren 28an. Espainiako hauteskundeekin kointziditu baitzuen. Modurik txepelenean gertatu zen: beti bozkatzen duen –tradizioz, konformismoz, are abulia puntu batez– alderdiaren boto papera hartu eta... [+]


INFOGRAFIAK | Non izan zen alderdi bakoitza indartsuen A10 hauteskundeetan?

Zein udalerrietan izan da indartsuen EAJ? Zeinetan EH Bildu? Non bozkatu da gehien Ahal Dugu? Eta Vox non da indartsuen Euskal Herrian? Zein dira PSOEren indarguneak? Eta PPrenak? Kontsultatu guztia infografia interaktiboen bidez.


2019-11-13 | Juan Mari Arregi
Pentsioak eta berdintasuna blindatu

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeetan jaurtitako promesak betetzeko ordua iritsi da.


2019-11-13 | ARGIA
EAJk ordezkari bat galdu du Espainiako Kongresuan PPren mesedetan

EAJk Bizkaiko azken diputatua galdu du PPren mesedetan, atzerriko botoengatik eta gaizki zenbatutako 200 boto ingururengatik.


Syriza sindromea

Ez da harritzekoa, kanpaina honetan, Syriza greziar alderdiaz eta Tsipras lehendakari ohiaz aipamen batere ikusi/entzun ez izana, nahiz eta pisu handia izan duen, nik uste, greziar eskarmentu hark. Nahita ahazturik jendearen aurrean, baina presente, oso, kanpaina diseinuetan... [+]


2019-11-12 | Inma Errea Cleix
Politikariak gu gara

"Politikari guztiak berdinak dira”. Esaldi hori aditzen dudan bakoitzean, egonezinak kolpatzen nau. Norbaitek bere burua apolitikotzat jo edo munduko hiritar gisa aldarrikatzen duela entzunda nabaritzen dudan egonezin berak.  

Beste klase bateko erranaldiekin... [+]


Espainiako Estatua eta Euskal Herria inoiz baino desberdinagoak dira

Atzoko emaitzak ikusita, Espainiako Gorteetarako egin ziren lehen hauteskundeekiko konparaketa bat egin daiteke. Emaitza ez da berdina, baina badu antzeko kutsua 1977. urtean izan ziren hauteskundeekin konparatuz gero: alderdi askoren presentzia, zatiketa, nazioen presentzia... [+]


Espainiako Gobernu berria osatzea baino harago

Atzo, Pablo Iglesiasek esan zion Pedro Sanchezi, lo gutxiago egingo zuela ultraeskuindarren gorakada ikusta, Podemos-eko ministro bat edo bi izanda. Ez dakit Pedro Sanchezek lo ondo egin duen ala ez, baina argi dagoena da, hauteskunde berriak konbokatu zituenean, Pedro Sanchezek... [+]


Zer bozkatu dugu? Ezer aldatu al da?

Atzo ere, hauteskunde eguna. Eta gaur, berriro ere, gertuko etorkizunaz hausnartzeko eguna. Egia esan, ez dakit zer hautatu dugun edota batzuek zer nahi zuten guk hautatzea. Adibidez, Sánchez hautagaiaren hitzetan, azaroaren 10ean ez ziren politikak bozkatzen, gobernua... [+]


Hauteskundeak baino gehiago

PSOE eta Podemosen arteko akordioa gorabehera, berriro bozkatzera eraman nahi izan gaituzte gobernuaren osaketa alderdi independentisten esku zegoelako. Ez gaitezen engaina, Espainiako egoera ez da gobernua osatu ezinean sortutako blokeo politikoa, ez hori bakarrik bederen:... [+]


IRITZIA
Errepikatze antzua

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen errepikatzea izan da honakoa, 2015etik laugarrenak. Eta lehen galderak izan behar luke zertarako errepikatu dituen hauteskundeak apirileko deialdian irabazle izan zen PSOEk. Izan ere, azaroaren 10eko hauteskundeek joko zelai... [+]


2019-11-11 | Axier Lopez
Unionismoa atzera Euskal Herrian, baina...

Bigarren parteak ez dira oso maitatuak izaten arte guztietan. Politikan ere ez. Emaitzek déjà vu-tik gehiago dute berritik baino, baina badira pozteko pare bat arrazoi. Batetik, neofaxismoak Espainian izan duen goraldia gurean 1.300 boz gehiago eta zero ordezkari... [+]


Eguneraketa berriak daude