Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.
Hamabi urte alderdiko buru gisa egin ostean, Andoni Ortuzarrek Aitor Estebani eman dio EAJren Euskadi Buru Batzarreko aginte makila. Buruzagitza zentrala aukeratzeko prozesuan izandako eztabaiden ostean, batasunerako deia egin die Estebanek alderdikideei: "Gure ibilbidearekin eta Euskadi eraikitzen jarraitzeko, batasuna, eredugarritasuna, eta apaltasuna eskatzen dizkizuet". 1.800 lagun elkartu dira igandean alderdiaren IX. Batzar Nagusian, Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Aberri Batzarreko ehun kideek aho batez hautatu dute Esteban EBBko presidente, eta honek eskerrak eman dizkio Ortuzarri Batzar Nagusian egin dituen lehen hitzetan, "Euskadiren alde pasioz egindako lanagatik". Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartu du 62 urteko bilbotarrak, eta EAJren barne prozesuan edukitako gorabeherak baztertzeko asmoz, alderdian ez daudela "bi arima" argitu du, baizik eta "aldi berean taupaka" ari diren 22.000 alderdikide.
Hain zuzen, Estebanek azpimarratu du "azpijokoak eta desleialtasunak" ez dutela lekurik alderdian, eta alderdikideei eskatu die EAJren porrota helburu gisa dutenei ez laguntzeko. EAJren zuzendaritza berriak dituen zereginei dagokionez, EBBko presidenteak azaldu du alderdia osatzen duten organoen arteko koordinazioa eta elkarrizketa hobetzea dela presa gehien duena, baita erakundearen egitura birmoldatzea eta "egungo errealitatera" egokitzea ere.
Amaitutzat eman dute alderdiko barne prozesua
Estebanen kargu hartzearekin batera, azaroan ekin zioten EAJko barne prozesuari amaiera bateko, Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak hautatu ditu: Joseba Díez Antxustegi, Andoni Busquet, Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena, Ion Gambra, Javier Ollo, Markel Olano eta Manu Tejada. Horiei, Batzorde Exekutibo Nazionalaren parte ere izango diren lurralde kontseiluetako buruak batuko zaizkie: Iñigo Ansola (Bizkaia), Maria Eugenia Arrizabalaga (Gipuzkoa), Jone Berriozabal (Araba), Unai Hualde (Nafarroa) eta Peio Etxeleku (Iparraldea).
Kargua pozik utziko du Ortuzarrek
Estebanen ondoren, Ortuzarrek hitza hartzeko unea heldu da. Karguan egon den hamabi urteetan "zorionekoa eta zoriontsua" izan dela adierazi du, eta "elkarrekin alderdia handiagoa" egin dutela: "Gure armarrian daramagun zazpiak bat horretarantz pauso berriak eman ditugu, eta gure ikurrina eta gure anagrama gorenean jarri ditugu. Ezin dut gehiago eskatu". EBB berriari eta Estebani zortea opatu die. Hitzaldia bertso batekin amaitu du EBBko presidente ohiak, Oskorriren Aita-semeak doinuarekin eta "inork ez beza inoiz ahaztu / batasuna da indarra" azken puntuarekin.
Gasteiz edo Ezkio?
Larunbatean ekin zion EAJk IX. Batzar Nagusiari, Alderdia gara lelopean. Ekitaldian zehar aipatu diren gai garrantzitsuenetako bat AHTaren lotunea izan da. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi ohia mintzatu zen horren inguruan larunbatean: AHTari buruzko ebazpena "lehenbailehen" adostu behar dela adierazi bazuen ere, ez zuen iragarri lotunea Ezkion edo Gasteizen egitea defendatuko duten. Izan ere, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ika-mika izan zuten aurreko astean, Goiak Gonzalez "berekoitzat" jo baitzuen honek Gasteizko lotunea babesteagatik.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]